Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baikor 1 izond/iz personez mintzatuz, gauzak alde hoberenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. ik optimista. ant ezkor.

Inon gizon baikorrik ezagutu banuen, Maulen Bertrand Zalgize.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Bera betidanik saiatua zen neska baikor eta gauzei alde onena bilatzen jarduten duten horietakoa izaten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 222. orr.

Enrike Nabigatzailea printze portugaldarraren jarraitzaileetako baikorrenaren ametsik ausartenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

Kritias ez da Protagoras bezain baikorra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Kutsu dramatikoa hartzen du kontuak hala aipatuta baina ez da hori gure asmoa, gizon alai eta baikorra izan baitzen Ibai-Ertz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Bera baikorra zen, ni zinikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Neke zen ez baikor izatea honelako bizitasunaz jabe zen emaztearen ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Sakon aztertzera, ez dago baikorra baino ezkor ezkorragorik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.

Trenbidea, hori dela-eta, biziki estimatzen du baikorrak, lekualdaketa horiek abailarik handienean egiteko aukera ematen baitio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.

Baikorrek eta ezkorrek, eta, ez ahaztu, errealistek, nekerik ez duen kemenez adierazten dute nork bere iritzia, eta, horrelakoetan ohi den bezala, bakoitzak beretzat du arrazoi osoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

Baikorrenek zioten SS-ak ez zirela lehen bezain harro, ikusiz gerla gaizki burura zitekeela haientzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Euskara hizkuntza baikorra, optimista da; edota optimiston eta baikorron hizkuntza: izatea esatearen mende jar daitekeela sinesten dugunona da etorkizuna.     «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Hori pentsatzea, hori posible ikustea izan zen biztanle haien garaipena, gauzak posible ikustea baikorraren edo boteredunaren dohaina baita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 357. orr.

2 gauzez mintzatuz, baikortasuna adierazten duena; positiboa. ik onuragarri.

Dudan izaera baikorrari esker, ez nuen erreka jo haren irain eta sasi egiak nire belarrietara iritsitakoan. Banuen nire sakrifizioa nori eskaini, eta pentsamendu baikor horrek egoera baketsu batean murgildu ninduen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

Kontaketa arinak, didaktikoak, baikorrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Medikuaz ari zela otu zitzaidan, erabakia zuela azkenean gaitzaren gaia ukitzea eta hark esandako esaldi baikorren bat errepikatu nahi zidala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 147. orr.

Egoeragatik, erantzun baikorra eman zidan: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Nire bihotzak hipotesi baikorrak maite ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Urrats oso baikorrak.  Herria   2005-05-26

Ez dakit ea amodioa zenez, baina halako energia baikor bat ibiltzen zen gure artean.Irakaspen baikorra eskaini, inoren aurkako iritzi kritikorik gabe. gelakideen artean sekulako talde-giro baikor eta ekintzailea dago.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 157. orr.

Idazleak zein bere pertsonaiak Errenazimendua maite dute, energiaren garai baikor hura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Kristautasun hits, goibelkorraren aldean, euskal espiritu jentila baikor alaia da, gerran zein lanean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

Alde horretatik mezuak baikorra behar du izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Auziari buruzko ikuspegi, hausnarketa edo gogoetetan, laburbilduz, bi ikuspegi bereiz daitezke: ezkorra eta baikorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Denboraren poderioz, emaitzak uste baino askoz ere baikorragoak izaten hasi ziren heinean, betirako isildu ziren kritika guztiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Kritika baikorrak beraz?  Herria   2003-01-21

Jakintza sortzea aski gauza baliagarria da, ondorio baikorrak baititu dudarik gabe.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Petizioneek, gose grebak eta manifestaldiek ondorio baikorrak dituzte: Hezkunde Nazionalarekin negoziaketak hasten dira.  Herria   2004-06-24

Hurrengo albistea ez zen hain baikorra izan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Ez duk, izan, oso balantze baikorra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.

Bilan baikor bat beraz, jakinez, 81 kanpaina egile izan direla aurten, horietan, 23 kanpaina egile berri. Eszeptikoak eta baikorrak.  Herria   2001-10-04

3 (adizlagun gisa) ik baikorki.

-Nik ihardesten ahalko dizuet, menturaz... -erran zuen emazteak, baikor-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Gauzak ongi ari zitzaizkion ateratzen eta baikor sentitzen zen Cesar Telleria eguerdi sargori hartan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Etorkizuna baikor ikusten dut.subiranistak baikor eta konfiantzaz beterik ageri dira hirugarren bozketari begira.  Berria - Harian   2005-11-16

Su-etenaren albistea soseguz baina baikor hartu beharrekoa dela defendatu zuen.  Berria - Harian   2006-03-25

Hotz horrek galdu dudana laburtzen duela irudi zait, ezkorra naizenean, edo bilkuratik etxera baikor nabilenean, diot paradisu horren bila ibiltzen naizela etengabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Erresuma Batuko Atzerri Ministerioko idazkariorde Michael Jay baikor agertu zen auzi hori konpontzeko posibilitateari begira.  Berria - Harian   2005-07-06

Mofaz baikor agertu zen, Sharonen proposamena Israelerako «ona» dela iritzita.  Berria - Mundua   2004-05-02

Etorkizunari baikor begiratzeko.  Berria - Kirola   2004-12-07

Baina bada baikor egoteko arrazoirik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Hori baino inbertsio hoberik...! -erantzuten zion aitak, umoretsu bezain baikor.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.

Askoz baikorrago nengoen orduan, urte erdi bat lehenago baino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) baikortasuna.

Antzinakoa behar du, derrigorrez, gizakiari buruzko ikusmolde horrek, Historia abiatu aurrekoxea, hor nonbait, bere baikorrean inozoa baita.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde baikor (3); arras baikor (10); arras baikor agertu (5)

baikor ageri (16); baikor ageri da (8); baikor agertu (110); baikor agertu da (23); baikor agertu zen (57); baikor agertu ziren (7); baikor agertzeko (3); baikor atera (5); baikor azaldu (22); baikor azaldu zen (17); baikor baloratu (4); baikor begiratzeko (6); baikor begiratzen (3); baikor da (36); baikor dago (15); baikor daude (6); baikor dela (5); baikor dira (20); baikor direla (4); baikor egoteko (18); baikor egoteko arrazoi (6); baikor egoteko arrazoirik (3); baikor erantzuteko (3); baikor eta errepikatuak (3); baikor gara (10); baikor gaude (3); baikor hartu (11); baikor hartu du (5); baikor hartzen (3); baikor hitz egin (8); baikor ikusten (3); baikor izan (14); baikor izan behar (5); baikor izatea (8); baikor izateko (22); baikor izateko arrazoiak (3); baikor izateko arrazoirik (5); baikor izateko modukoak (3); baikor jaso (9); baikor jaso zuen (5); baikor mintzatu (12); baikor mintzatu zen (9); baikor nago (7); baikor naiz (7); baikor sentitzen (3); baikor zen (11)

baina baikor egoteko (3); beti baikor (4); bezain baikor (3); biziki baikor (4); ekintza baikor (3); entrenatzailea baikor (4); erantzun baikor (3); etorkizunari baikor (7); etorkizunari baikor begiratzeko (4); etorkizunari begira baikor (4); ikuspegi baikor (4); inguruan baikor (3); jarrera baikor (4); jokalariak baikor (3); nahiko baikor (4); ondorio baikor (4); oso baikor (35); oso baikor agertu (7); oso baikor nago (4); pozik eta baikor (3); puntu baikor (3)

albiste baikorra da (3); alde baikorra (3)

baikorra da (34); baikorra dela (18); baikorra dela uste (4); baikorra izan (29); baikorra izan behar (3); baikorra izan da (4); baikorra izan dela (4); baikorra izango (7); baikorra izango da (3); baikorra naiz (25); baikorra zen (4)

balorazio baikorra (20); balorazio baikorra egin (13); balorazio baikorra egiten (4); bezain baikorra (6); bilakaera baikorra (3); bilana baikorra (3); biziki baikorra (3); egunaren balorazio baikorra (3); erantzun baikorra (6); ez da baikorra (4); giro baikorra (3); hain baikorra (5); ikuspegi baikorra (4); irakurketa baikorra (7); irakurketa baikorra egin (5); irudi baikorra (3); jarrera baikorra (7); mezu baikorra (6); oso baikorra (22); oso baikorra da (5); oso baikorra izan (3); oso baikorra izango (3); pertsona baikorra (4); pertsona baikorra naiz (3)

baikorrago agertu (5); baikorrago agertu zen (3); baino baikorrago (3)

baikorragoa da (3); baikorragoa izan (3); jarrera baikorragoa (3)

alde baikorrak (9); aurreikuspen baikorrak (4)

baikorrak atera (3); baikorrak dira (10); baikorrak direla (5); baikorrak gara (5); baikorrak izan (11); baikorrak izan behar (3); baikorrak izanik (3); baikorrak izateko (10); baikorrak ziren (3)

nahiko baikorrak (3); ondorio baikorrak (11); ondorio baikorrak atera (3); oso baikorrak (8); pauso baikorrak (3)

era baikorrean (4); modu baikorrean (4)

baikorregia izan (3)

baikorren artean (7)

baikortzat du (3); baikortzat jo (10); baikortzat jo du (3); oso baikortzat (5); urrats baikortzat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus