Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkor 1 izond gauzak alde okerrenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. ik pesimista.

Irudi ezkor hori areagotu egiten da sofista horietako batzuek politikan izan zuten esku hartzea aintzat hartzen denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Keinu ezkor batekin bete nuen esaldiaren etena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 222. orr.

Uxa ditzagun pentsakizun triste eta ezkor hauek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.

Ezkor samarra naiz, baina momentu historiko berezi batean gaude eta euskara orain lantzen eta erabiltzen ez badugu, iruditzen zait, galdu egingo dugula.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 244. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eskola sendatuko badugu, behar bezain ezkor jokatu beharra daukagu, nahitaez, diagnostikoa egitean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 166. orr.

Hurrengo goizean ezkor itzarri zen, eta goiz gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.

Dena ilun ikusi dut, ilun eta ezkor, ezkor eta etsipenez betea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

Uste dut denok ere antzeko pentsamendua erabili genuela, "Bidaia doan daukagu behintzat!" esan zuen gutariko norbaitek, ezkor baino ironiko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 176. orr.

3 (izen gisa)

Ezkor bat Jainkoarengana joan zen lasaitasun bila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus