Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire errezeloa baietsi dit Reisek: kontrola galdu dut! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.
Nire argibideak baiets edo uka zitzakeen pertsona bakarrak hamabi bat ordu zeramatzan zerraldo. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
Ezberdintasunaren bigarren puntu garrantzitsua finitutasunari dagokio, zeina estoikoek kosmo osoarentzat baiesten duten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Bere obra nagusi honen hasieratik bertatik Maimonek Jainkoaren existentzia eta batasun absolutua baiesten ditu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.
Ondoren, langile hori bat dela frogatzen dute, eta, azkenean, bat izanik, ez dela gorpuzduna baiesten dute. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 185. orr.
Etxe Zuriak ere baietsi zuen atzo AEBek Iranekin hitz egingo dutela. Berria - Mundua 2006-03-17
Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere joan den astelehenean The Washington Post egunkariak zabaldu zuen informazio bat. Berria - Mundua 2006-01-05
Baiesten dut Weber-en tesiak nahitaez nihilismora daramala, edo ustera arrazoimena ez dela gaizki, doilor eta zentzugabekoaren eta horien kontrarioaren artean ebazteko gauza. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.
Erich Fromm zuzen dabilela esango nuke hau baiestean: "Zoriona ez da helburua zuzenean, giza izanaren indartzearen esperientziarekin datorrena baino". Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 114. orr.
-Ba, ez gaituzte bota, ez -baietsi zion Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.
Zaldun honek baietsi zuen haur oso eder bat ikusi zuela ganbelan lotan, aita Frantzisko dohatsuak, bere bi besoen artean estutuz, lotatik iratzartzen zuela zirudiena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.
Halere, gai frogagarria da hori, filosofo metafisikariek erakutsi dutenez, eta nik azaldu egingo dizut haiek frogekin baietsi dutena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Apika kontraesanean erortzen al naiz pertsona horiexek baietsi eta ukatu egiten dutela esaten dudanean? Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 46. orr.
Eta sumatzen nuena baietsi nuen: begien aurrean neukanak, gaueko ametsean hain gardenki ikusitakoa ez zuela beti osoki estaltzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 31. orr.
Ez da horrengatik ukatzen 5. aitzinsolasean baietsi duguna, hots, huts eginezko bekatua ere bekatua dela.Bigarren mutante horrek, horrenbestez, lehenbizikoaren ondorioak baiesten zituen: geneak dira, garbi, animaliaren eraikuntzan goi-arduradun. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 91. orr.
Erregela, buldaduna deitua -Honorio III.a Aita santuak 1223ko azaroaren 29an bulda bidez baietsi zuelako deitzen zaio horrela-, Anaia txikien behin betiko Erregela da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.
Horregatik baietsi behar da gizarte handi eta iraunkorren oinarrian ez dagoela gizonen arteko borondate ona, baizik elkarri dioten izua. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.
Eta zu erregearekin mintzatzen ari izango zaren bitartean, sartuko naiz ni zure ondoren eta zure esanak baietsiko ditut. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,14
Behin baino gehiagotan baietsi edo iradoki ohi denaren aurka, Unamuno-ren intrahistoriak En torno al casticismo-n, Hegel eta Volksgeistarekin zerikusirik ez dauka. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 88. orr.
Azalak dioenez, 1933an argitaratu zuen Madrilgo "La Instrucción Popular" argitaletxeak, eta "Eusko Ikaskuntzak baietsia" da. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 122. orr.
-Ondo da -baietsi zidan, eskua emanik-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.