Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezeztatu, ezezta(tu), ezeztatzen 1 du ad zerbait gezurrekotzat jo, ezezko esaldi batez adierazi.

Judizio problematikoak, baieztatzea edo ezeztatzea ahalgarritzat (apetaz) besterik onartzen ez dituzten judizioak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Tomek Kansas City zela uste izan zuen, haren elastikoarengatik, baina Lucyk uko egin zion susmoa baieztatu edo ezeztatzeari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Hau ez dute errefutatzen ez ezeztatzen berbertatik ezagutzen diren gertakari nabariek, aitzitik euren eskutik eroaten eta pentsarazten digute bizidunak, diodanez, zer sentiezgarrietatik harakoak direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Nola, mugatua izatea, zerbait partez ezeztatzea baita egiazki eta, mugagabea izatea, izaera jakin baten existentziaren baieztatzea absolutuki, 7. Proposizio soiletik datorkigu edozein substantzia mugagabea izan behar dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 43. orr.

Nik, beraz, jakintza ezeztatu behar izan nuen, honela sinesmenarentzat leku egin ahal izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Hala esan dezake norbaitek eta guk entzun, animalia batzuek gizakia gainditzen dutela bertutez; bat-batean halako baieztapen faltsu eta kaltegarria jasan ezinik sutsuki ezeztatuko dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 196. orr.

Frantses prentsa batean agertu da hori baina amerikanoek ezeztatzen dute berri hori, erranez ez dela arras egia berri hori baina zenbaitek emendatua.  Herria   2004-12-16

Guk geure subjektua edo baita oro harrezko sentsuen antolaera subjektiboa ere ezeztatzen badugu, orduan espazioan eta denboran dauden objektu guztien antolaera, hartuemanak eta espazioa eta denbora berak ere desagertuko liratekeela, eta agerpen gisa ezin dutela beren baitan existitu, baizik eta gure baitan besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.

Ohartu behar gara orain nahimena deitzen dudala baieztatzeko eta ezeztatzeko ahalmena eta ez desira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 219. orr.

Aurrena irainka eraso zidan, nire arrazoiak ezin baitzituen ezeztatu; gero isildu egin zen, niri adi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

2 indargabetu, baliogabetu, ezereztu.

-Biharko kontratatu duzuen aldaira-enpresa horretara deitu eta ezeztatu eskaria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Gaitza nolazpait ezeztatu behar dela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 111. orr.

Azkenik suak ezeztatuko baitu judu arraza osoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Nafarroa guziko suhiltzaileak arizan dira sute horren ezeztatzen.  Herria   2005-09-08

Batzu hasten badira muga ezeztatu behar dela eta Nafarroa batetaratu, atx! hor badira zaindu beharrak eta hurbiletik!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Zure asegurua ezeztaturik geratzen da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.

San Martzialak nahiko ongi iragan dira Irunen, nahiz alardeen inguruko ikamikak ez diren oraino ezeztatuak.  Herria   2005-07-07

Jendea altxatu da injustizia horren kontra, okupatu ditu plazak eta karrikak eta azkenean Auzitegi nagusian erabaki dute ezeztatzea hauteskundeen bigarren itzulia.  Herria   2004-12-09

Poundek, dopina zeharo ezeztatzeko bidea Frantziako Kirol arduradun gorenak finkatutako bidea dela ere esan zuen.  Berria - Kirola   2004-01-31

Jainkoak badu, alabaina, haiek diotenez, gauza guztien suntsitzeko eta ezeztatzeko ahala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 127. orr.

Zazpi ahalak eginen zituela idazki horren ezeztatzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

Txinan, esklabotza ezeztatu zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Eztiki eta barna, gorputzeko tentsioak ezeztatzeko, lepoa eta bizkarra laxoan, gorputzaren mugimenduaz jabetu.  Herria   2005-10-20

Izaera pentsatzailearen eta hedatuaren arteko komunitate horren aurretiko (bizitzan) edo komunitatea ezeztatu ondorengo (heriotzean) egoerei dagozkien gatazka eta objekzio guztiez erabakia komunitate honi buruzko oharpen hauen ondorio zuzena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Aurretiaz zerizan ordenatzaile gorena ezartzen badut oinarrian, orduan izadiaren batasuna egitatean ezeztatu egiten da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Oro harrezko agerpenei begira ezin da denbora bera ezeztatu, nahiz eta agerpenak berak denboratik erauz daitezkeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Prefektua gugana etorri baino egun bat edo bi lehenago, alabaina, informazio garrantzitsua iritsi zitzaion poliziari, itxuraz Le Commerciel-en argudioen parte nagusia ezeztatzen zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

Grazia egin zidan erantzunak, biziro egoki ezeztatzen baitu nork bere gustua, nork bere iritzia, nork bere maitea eta nork bere gauza propio eta bere-berezko mordo bat edukitzera (edo asmatzera) bortxatzen gaituen legea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Ekonomia kapitalistek, oro har, hobeto funtzionatzen dute truke-tasa finkoekin, zeren diruen trukeari buruzko ziurgabetasuna ezeztatzen baita, eta ziurgabetasun hori oso kaltegarria da inbertsioak egiteko orduan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Epaimahaiak hartua zuen hasteko erabakia, eta horrela egin zuen, akats edo hutsune horiengatik prozesua ezeztatzeko arriskua zutela jakin arren.  Berria - Harian   2005-11-22

Baxenabarreko Historia akabatzen da "Assemblée constituante" delakoak lekuko eskubideak -foruak- ezeztatzen dituelarik, 1789an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.

Berdin geroan eginen diren horiek guztiak gain gainetik debekatzen, ezabatzen, ezeztatzen ditugu eta debekatutzat, deuseztutzat, errautsitzat hartu behar direla erabakitzen eta aldarrikatzen dugu betikotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Leesen artikuluak Syntactic Structures ahazteko aukera oro ezeztatu zuen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Deskolonizazioaren amaieran sorturiko itxaropenak ezeztatuz, herrialde aberatsen eta herrialde pobreen arteko errenta-aldeak ez dira azken berrogei urteotan murriztu.Azken hats haren molekula bihurtzen ari zen, bera ere husten, erretzen, ezeztatzen, oinarrizko kaosera itzultzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

Haren oinetara ahuspezturik, negarrez erregutu zion Amanek juduen kontra zituen asmo zitalak ezeztatu eta indarrik gabe utzi zitzala. British Airways enpresako eledunak atzo adierazi zuenez, bidaia «segurtasun arrazoiak» zirela eta ezeztatu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 141. orr.

ETAren indarkeriak ez du Anoetan eginiko ekarpena ezeztatu baina praktikan horren garapena trabatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Euroagindua oso arma eraginkorra da aurkari politikoak ezeztatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

3 (era burutu izenondo gisa)

Patagonia muturretik, Australiako bush hartan barna, Tizi Ouzouko eremu gorriak trebeskatuz, Mongoliako estepetaraino, ahantzi gabe Bardeak eta Saharako Peulen bideak, guztiak ama ezeztatuen haurrak ginen, arrotz izatearen bildots eraldatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 210. orr.

Jende ekintzen eta harreman txukunen gibelean, beti bada amodio ezeztatu baten itzal luzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 149. orr.

Hartantxe bukatzen ziren neure bihotz gaixoaren asmo ezeztatuak, amorante sekretuari esan nahitako hitzik ederrenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 187. orr.

4 ukatu.

Ez nuen horren gezur biribila ezeztatzeko lanik hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Udako gau epeletan maitemintzen zen beti, eta eguna askotan gau horien egia ezeztatzera letorkeen gezur multzo bat iruditzen zitzaion.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

Freudek ezeztatu egin zuen ikuspuntu hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.

Egunkariak ezeztatu egin zuen kritika hori argitara eman zuenik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 159. orr.

Gauzak onartzen edo ezeztatzen ditugunean, ez gara behar bezalakoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 24. orr.

Maimonek argudiook aurkeztu eta ezeztatu egiten ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Prefektua gugana etorri baino egun bat edo bi lehenago, alabaina, informazio garrantzitsua iritsi zitzaion poliziari, itxuraz Le Commerciel-en argudioen parte nagusia ezeztatzen zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

Ene abokatuak egin behin-behineko askatasun galdea berriz ezeztatu du jujeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Eta lehengusinak familia berekoak zirela ezeztatzerik ez zegoen arren, ez ziren inolaz ere horren antzekoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus