Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.
-Kontuz, Weasley, kontuz! -oihu egin zion Sprout andereñoak, babak loratzen hasi baitziren beraien aurrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Sebero gotzainari laguntzen lan dezente ere ba omen zuen, eta otoitz eta eskari dabilela, babaok ez dira ba egun pare batean loretan prantatu? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.
Sortzez Egipto aldekoa omen da baba. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Bat-batean herri haietako jendea hasi zen etortzen asto, zaldi eta gurdiekin, ogiz eta ardoz, baba, gazta eta beste hainbat jaki onez zamatuta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.
Nafarroa Erdi Aroan, barazkirik usuena eta ezagunena aza baitzen, baba eta tipulekin batera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.
Patatak eman dizkiote, babak; amona batek artilezko galtzerdiak egin dizkio. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.
Astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere, eta baba izaten zuen kasik janari bakar. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.
Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.
Orobat lortu zuela idi batek ez gehiago jatea babarik, kalte egiten ziotela eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Neguazkenetako sasoian, prestatu omen du soroa, baba bota du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.
-Zer moduz Scabbers? -galdetu zion Hermionek beldurrez, landareei arrosa-koloreko leka lodi batzuk kendu eta baba distiratsuak zurezko ontzi batera husten zituzten bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Aberei ere pentsutzat baba larria ematen zitzaien askotan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.
Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.
Baba egosiak, tipula gordinak eta pepinoak ozpinetan ipintzen zituzten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Badirudi, ordurako bazterjana zela baba hutsa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Gure erresuma zaharreko erregeen mantenu kontuetan ere, maiz ageri da baba zaharra. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.
Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Baba-salda ekarri dizut. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 264. orr.
Zalakainek eta Bautistak, baba-arrantxu bat janda, belar onduzko ohe eder batean egin zuten lo. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Baba hondar batzuk zeuden han; bildu zituen eta haiexek izan zituen afari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.
Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Edozein aukera egiteko edo kontuak eramateko baba aleak erabiltzen zirenez gero, [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
Egun botuak adina balio omen zuen Erromako politikan, baba ale xuriak eta baba ale beltxak erabiliz aukeratzen baizituzten beren buruzagiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Trajeari zerion patata ustel eta baba usaina ezabatzeko ez baina gutxienik apaltzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.
Gabon-talde baten berri eman digu baba-lurrin halako bat zerion begirale batek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.
Salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.Nere oroitzen, hiru baba klase izautu nittien nik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.
Baba-zakua baino baboagoa. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.
Ez nuen ezer ikusi beharrik, ondo asko imajina nezakeen zer nolako zapart eta zarabandekin ariko zen laguntzen bere jardun baba-fartsa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 235. orr.
Etxetik alde egiteko asmoa agertu nionean antzeztu zidan jardun baba-zakilak ez zuen barkamenik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 238. orr.
Bazlaondoan berriz, txakur aza, iriña, Mando babaz nastuta, zerrikeri piña! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.
Duvoisinek argi zioen: "Egin daiteke ogi ondoan, harbia; harbi ondoan, faruxa; gero zaldi-baba, gero berriz harbia". Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.
Amsterdamgo kaian, soja babaz beteriko W-One ontzia blokeatzen aritu dira azken egunotan. Berria - Gaiak 2006-04-09
Zer dira ba zakil-baba zarbelak! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Gauez zaku bat irin eta zaku erdi bat baba. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.
Begiratzera joan eta zakukada baba zuri aurkitu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.
Nolako samurtasunaz ematen didaten nire lanaren truke ogi puska bat, tipula bat, eskukada bat baba. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.
Lurrera erori ginen, antxeta-zirinez betetako belar irristakorraren gainean, ardi-babez estalitako harrien gainean, hezur eta luma zatien gainean, eta Penintsulako azken bazterrean kuzkurtu ginen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.
Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.
Hatz txiki batean baba bat zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.
Atxurrean ibili nintzen han, aitonari laguntzeko, eskuan baba egin zitzaidan arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.
Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Eskuetan babak sortzen ari zitzaizkion bere begien aurrean! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 265. orr.
Babak ere ateratzen dira eskuetan. Berria - Kirola 2006-03-30
Hasieran babaz bete zitzaizkidan eskuak, aspaldi galdu nuen aitzurrean aritzeko ohitura. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.
Ur epeletan sartu behar izan baitzituen oin mindu eta babaz beteak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 155. orr.
Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Apur bat herrenka egiten zuen oinak babaz josita zeuzkalako. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.
Errieta egin zion Edurneri, beste baba bat lehertu zitzaiolako. Berria - Kirola 2004-08-03
Eta hobe babak ez aipatu; bi zango-zolak estaltzen dizkiote eta hamar behatzetarik zazpi. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 69. orr.
Galtzerdiak ere odolez beteak zeuzkan, orpoetako baben ondorioz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Baba beltzak ematen dizkidate ezer ematen didaten baserri gehienetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.
Gehienetan, ordea, ez dut ez baratxuririk ez ogirik ez baba beltzik ez ardorik izaten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.
Baba beltxa, baberna pixkon batekin nastuta bazen, banketea iduitzen zitziun guri ordun. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.
Ur-ttanttantto ttikiak, beroak bultzata gora, izoztu bidean, behera berriro barru umel horretan, gero eta handitzenago, dilistaren pareko aurrena, bababeltx baten antzean gero, Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Lila, baba-cool moldean apaindua zen, arropa koloretsu eta anbre usaina zeriola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.
Adiskide zaharrak atzeman ditut eta aste hau nahikoa baba coolki iragan dut. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.
Behin baba-txikia, ardoa bestean, saskiak ondo beteta muga pasa eta basoan ezkutatu ondoren, lasai ibili ohi ziren. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.
Baba-zakua baino baboagoa. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.
· irud/hed Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.
Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, abazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
Garai hartako petxa askotan ere aipatzen da baba Nafarroako foru zaharretan; haietako bat babazorra izenekoa euskaraz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.
Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
27 urteko aurrelaria babazorroekin ari da entrenatzen, eta laster izan daiteke ofizialki Alaveseko jokalaria. Berria - Kirola 2004-07-25
Babazorroek huts egin zuten, ordea, eta datorren urtean ere Bigarren Mailako zuloan borrokatu beharko dira. Berria - Kirola 2004-07-08
Babazorroek Getafe izango dute bisitari. Berria - Kirola 2004-02-28
Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Beste behin ere, gazteek aterako beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean. Berria - Kirola 2004-09-29
Eltzetik babak norberak atera beharra izango zen istorio triste hartatik barneratutako ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 151. orr.
Bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.
-Babak, zeuek atera beharko dituzue eltzetik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 245. orr.
Manipulatzaile halakoa! Ai, ene! Horrek aterako dizkizu eltzetik babak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
· Ni bezalako eskuxuri bat, oraingo burgeskera melenga honetatik, orduko giro latz hartako eltzetik babak ateratzen haste hutsak ere, lotsa ematen dit. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.
baba beltxa (3); baba beltzak (3); babak eltzetik (10); babak heltzetik (3); babaz beteak (3); babaz josita (4); eltzetik babak (4)