Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susmoa diat azazkal honetan ezkutaturik zegoen zerbait manifestatzen hasi dela... «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Kontuz eta kuidadoz moztu azazkalak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.
Ahotik puska bat atera, eta azazkal bat zela egiaztatu ahal izan nuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.
Patrikarik balu, ez lituzke azazkalik gabeko eskuak haietatik aterako. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.
Azazkal bat baino txikiagoa da, zazpi gramo pisatzen du eta argindarra kontsumitzen du. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Eta hantxe bertan, atzaparrekin lurra zulatzeari ekin omen zion, azazkalak odoldu zituen arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
Erdi itoan nengoen, hotzak gogorturik, azazkalak odoletan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.
Isildu egin zen eta arrosaz pintatutako azazkalei begiratu zien. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.
Joanna odol-kolore iluneko bere azazkalei distira ematen ari zitzaien, bere lagunaren azazkal-berniza erabiliz. ETC-literatura, saiakera Heriotza Nilo ibaian, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2006
Kendall-ek bere familiarekin bi azazkal-berniz ditu. ETC-entziklopedia Kendall Jenner, Wikipedia
Esmalte-kentzekoa azazkal-esmaltea ezabatzen duen disolbatzaile organikoa da. Azazkalak garbi uzteko erabiltzeaz gain, azazkal-esmaltea eduki ondorengo denboraldian azazkalak hidratatzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia Esmalte-kentzeko, Wikipedia
Agur esatean, azazkal-esmaltea erakutsi, eta esan dio oraindik ez dela libre, garai hobeagoetarako gordeko duela. ETC-literatura, saiakera Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza), Pasazaite, 2018
Errata izan liteke edo ez, "inoiz ez du makillajea eta azazkal-esmaltea ahanzten" esaldia bitan ageri da. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 215_ 216 zbk., 2016 - uztaila_ urria
Azazkal inkarnatuak. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-09-28
Bizarrik egin gabe desgogara sentitzen nintzen eta bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila; flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez... ispiluan neure alkandora ikusi nuen: bezperan baino askoz ere itxura narratsagoa zeukan, odol-arrastoak zurbilxeago bai, baina hedatuago ere bai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.
Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Mireia azazkalak jaten hasi zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.
Mintza nadin, bada, arrazoibidez: orain arte nitaz kontatu dudan guztiak inor azazkalak jaten zein azazkalak zorrozten jarri badu, aitor dut neuk ere inor horren ispilu berean begiratu dudala eta neure egina dudala bere eszeptizismo bikoitz hori. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.
Eskuak ezkutatu egiten nituen, azazkalak jateagatik haragi bizitan bainituen hatzak, eta segurtasun falta salatzen zutela iruditzen baitzitzaidan. ETC-literatura, saiakera Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017
Atzamarra sudurzuloan edo belarrian sartzea, puzkerra botatzea, ipurdia ukitzea, zapata kendu eta oin azpian hazka egitea edota azazkalak jatea... ETC-literatura, saiakera Bekatuak, Ana Urkiza, Elkar, 2005
Biharamuneko ekintzaren aurreko bertigoa ere etorri zitzaion bat-batean, ezin zion eutsi azazkalak jateari, begiak handitu zitzaizkion eta busti. ETC-literatura, saiakera Hondarrak, Ruben Sanchez Bakaikoa, Txalaparta, 2019
Askotan, azazkalak jatea erreakzio inkontzientea da, esaterako telebista aurrean. ETC-entziklopedia Onikofagia, Wikipedia
Beste batzuen artean, azazkalak jatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002
Lurrean utziak zituen azazkaletako berniz pote bat eta hwat'u jokoaren kutxa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.
Ondoren, zazpi gogoeta eginda, adreilu koloreko azazkaletako esmalte potetxo karratu bat aukeratzen du, eta ezpain-margo eskarlata bat. ETC-literatura, saiakera Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009
Auto bat erretzeko, noiztik erabiltzen da azazkaletako esmaltea kentzeko azetonan bustitako emakume-galtzerdi bat? ETC-literatura, saiakera Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011
Eta hala egon nintzen ordubetez, nahasirik eta antsiaturik, eta, bitartean, zuek aktoreen argazkiak erakusten zenizkioten elkarri, maiteminduez eta azazkaletako esmalteaz eztabaidatzen zenuten. ETC-literatura, saiakera Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iñigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Ada azazkaletako laka hezurkolorea kentzen ari zen alkoholetan bustitako goata-puska batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
"Carpobrotus edulis" edo katu-azazkala Aizoaceae familiako landare zukutsua da, jatorriz Hegoafrikakoa eta Euskal Herriko kostan bertakotu dena landare inbaditzaile bihurtuz. ETC-entziklopedia Carpobrotus edulis, Wikipedia
azazkal bat (3); azazkal haiek (3); azazkal zorrotzak (3); bere azazkal (5)
azazkalak haragian sartu (3); azazkalak jaten hasi (3); azazkalak moztu (4); ditu azazkalak (3); haren azazkalak (4)
azazkalaz tapa (3)
ez azazkalik (3)