Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axola 1 iz zerbaitetan jartzen den ardura edo arreta.

Euskal presoez axola handia dauka Gattik.  Berria - Kultura   2004-07-25

Hain beharrezkoa zen Ameriketako Euskaldunen obra horren suntsitzeak ere ez du itxurarik, bere artaldearen axola poxi bat duen artzain baten aldetik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 85. orr.

Axola gabezia larria erakusten zuen irri lakoniko batez ihardetsi nien: esku hutsik dabilen autoktono bat baizik ez naiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Ez du horrek erran nahi komentuko arrangurez eta beharrez ez zuela axola handirik hartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Axola handiz zaindu zituen aita-amaginarrebak bere zahartzaroan, eta Ekbatanan ehortzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

Komunikabideek, berrien irudi eta abailari loturik, gero eta axola gehiago dute egiaren saihets desberdinez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

Bere adineko haurrak eskolara doazen bitartean bere aurreneko axola urdaila betetzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

2 iz garrantzia, gorabehera.

Arrastorik ere ez neukan nortzuk ote nituen auzoko, ezta axola ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Eta axola gutxi semeak galdu dituen amari zer uste duten jakintsuek ongiaz eta zer gaizkiaz.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

Axola gutxi nor den gure maitea, hura maitatzeak berak ematen digu argi-ikuspena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Eternitateak gisa batez denboraz axola guti zeukan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 36. orr.

Hain axola handikoa da haziak haziekin egoki nahastea era ernalgarrian, lodiak arinekin eta arinak lodiekin bat eginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Zer axola gaurkoa galduta ere? -erantzun dio ahizpak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 54. orr.

Axola handiko kontua zaionez, lehen esalditik txunditu nahiko du mutila.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.

Zer axola! erantzungo du norbaitek, eta ez diogu deblauki arrazoirik kenduko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

3 axola hartu (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Gastu guziak bere gain hartzen zituen, harmairua behar den bezala ezartzen, menaiako axola hartzen; baina, merkaturatekoa etxezainari eman behar baldin bazen, bulego-mutilak egiten zuen, bazarraikala, kolegioan bezala, bere gerizatzale eta gehiengoa.  ETC-literatura, saiakera   Maitasunaren ikasten, Gustave Flaubert (Jean Baptiste Orpustan), Maiatz, 2006

[...] erne aditu zuen, axola hartu zuen gure situazioaz, lana behar bagenuen, esan zigun, orain haran mendi haietan lantegi haundi batzuk, errepide bat, konplejo turistiko bat iten ari zirela [...]  ETC-literatura, saiakera   Enpleguaren arbola, Pablo Sastre, Susa, 2006

Afrikarrak, trukean ezer emateke badu, larritu edo axola hartu gabe, helatu bat, edo boligrafo bat, edo, agian, txikito bat hartzea.  ETC-literatura, saiakera   Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre, Elkar, 2010

Joan den urtean leku eskasez ez ginuen gauzatu hori baina, aurten Lota zolan libratu den leku bat baliatuko baitugu, euskararen eta didaktikaren axola hartuko duen langile bat izanen dugu Ikas-en.  ETC-prentsa   Herria, 2006-05-25

Errusiaz axola hartzea izan da urteotako nire eginbide nagusia, eta horretan jarduteko asmotan naiz.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-08

Alabaina, egungo krisiak, munduko herrialde guztietako agintarien axola hartzea behartzen duela nabarmenduta, FAOko buruak uste du estatu aberatsenek handizki hazi beharko dutela herri pobreenen aldeko laguntza. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-03

4 axola izan1 zaio ad (nor marka 3. pertsona singularrean) garrantzia eman.

Azaldu nion seguruenik hilik egongo nintzela urtea amaitu baino lehen, eta bost axola zitzaizkidala proiektuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Beste biei, amari eta Konradi, piano aurrean eseririk, bost axola zitzaizkien arriskuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Edozein gauza gertatuta ere, ez zait axola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.

Gehiegi axola ez bazaizu, zatoz pare bat ordutara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 34. orr.

Baina inori zer axola zaio zure zentzugabekeria?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

Zer axola zait aukeratzen ez banauzu ere, nik zu aukeratu baitzaitut jada?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.

Axola ez bazaizu, agonia behar baino gehiago luzatu dela idatziko dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.

5 axola izan2 dio ad (nor marka 3. pertsona singularrean) garrantzia eman.

-Ez dio axola, Rory.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Ez zuen ez nekien konturik esan, eta, funtsean, bat nentorren originalak bailiran aditzera ematen zituen iritziekin: bost axola diola gure gorpuzkiekin zer egiten duten, haien patu ezinbestekoa errauts bilakatzea denez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

-Bai, eta horrek zer axola dio?  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

Nire egoeran, arrisku bat gehiagok edo gutxiagok ez zion axola.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Baina, bihotzaren barren-barrenean, bazekien axola ziola.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 22. orr.

6 axola izan3 du ad (nor marka 3. pertsona singularrean) garrantzia izan. ik axola 2.

-Beste hau duk axola duena: nik ez diat traturik egiten munduarekin, ez nabilek tratu-tirabiran inola ere nik ezagutu dudan eta nire bizitzatik kanpo utzi dudan munduarekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

AEBek dute boterea, ez du axola gobernurik dagoen Hain beharrezkoa zen Ameriketako Euskaldunen obra horren suntsitzeak ere ez du itxurarik, bere artaldearen axola poxi bat duen artzain baten aldetik.  Berria - Harian   2006-04-28

Segur, nihauren biziaz behar nuela haatik axola, ez baitezpada burasoek gustukoena ukanen zuten bidetik ibiliz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

7 axolazko izond garrantzizkoa.

Ulertzen al duzu dagoeneko zein axolazkoa den gauzen lehenkiak zer ordenatan kokaturik dagozen eta zeintzuekin nahasturik sortzen eta hartzen dituzten mugimenduak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Terminologiaz ari garela, axolazkoa da gogoratzea hotsen ahoskera ez dela ahoan bakarrik gertatzen.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

8 bortz axola

Zure bizia pasa dezakezu, konberti eta konberti, harat itzul eta hunat itzul... edo apezaren errana bortz axola zaizula, konbertitze hori atxikiko duzu azken mementorako, biziaren ondoan pasatzeko irrixkuan... nun ez zaizun Axular-en Gero famatua esku artera etortzen.  Herria   2005-01-20

Baina bortz axola hiri uholdea eta uholdetik libratu zen arka, arkak zeraman erbi bikoteagatik ez balitz, ezta?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

9 bost axola

Arratsaldean ibiltokirako, sekula baino berantago etorri ziren ene xeka... bost axola eni.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Bost axola zitzaien niri gertatzen zitzaidana.  Berria - Mundua   2004-01-30

Bob artzainak kristaua dela dio, baina ez du inoiz esaten zer motatakoa, eta ez dakit ezta ez ote zaion erlijioa bost axola ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Beste biei, amari eta Konradi, piano aurrean eseririk, bost axola zitzaizkien arriskuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Berdin zitzaidala erantzun nion noski; bost axola zitzaidala nora joan, berarekin joaten banintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Beraz, bost axola berriro han ikusten bazaitut, bost axola errugabe bazara ere, benetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apenas axola (3)

axola al dizu (6); axola al zaizu (8); axola behar (5); axola bera (5); axola berak (3); axola biziz (3); axola didan bakarra (3); axola die (5); axola digu horrek (3); axola dik (3); axola dio horrek (9); axola diona (3); axola du horrek (6); axola duela (3); axola duen gauza (3); axola duena da (8); axola duten (13); axola ere (6); axola esan (4); axola esatea (3); axola eskasa (4); axola ez badizu (8); axola ez bazaizu (15); axola ez diola (4); axola ez zaion (4); axola ez ziola (3); axola ez zitzaiola (4); axola gabe (9); axola gainera (3); axola gehiago (9); axola gure (3); axola guti (14); axola gutxi du (3); axola gutxiago (5); axola gutxiko (6); axola gutxikoa (3); axola handi batekin (4); axola handia (11); axola handiko kontua (3); axola handikoa (5); axola handirik ere (4); axola handirik gabe (3); axola hura (4); axola inoren (3); axola izaten (4); axola izpirik (5); axola mikorik (8); axola ni (4); axola non (5); axola orain (3); axola zaidan (8); axola zaiela (3); axola zaien (3); axola zaigun (5); axola zaiguna (3); axola zaio hori (3); axola zaiola bere (3); axola zaion (8); axola zait niri (6); axola zaizkit (3); axola zaizu zuri (3); axola zaizue (3); axola zeinek (3); axola zenbat (7); axola zerbait (5); axola zidan (6); axola zitzaidan niri (3); axola zitzaigun (3); axola zitzaion zer (3); axola zitzaiona (3); axola zitzaionik (7); axola zitzaizkidan (4); axola zuena (4)

baina axola (8); baina bost axola (15); baina zer axola (17); baino axola (4); baino gehiago axola (3); bakarrik axola (6); batere axola ez (9); benetan axola duena (7); berari bost axola (3); bortz axola (3); bost axola berari (4); bost axola bere (3); bost axola dio (9); bost axola diola (3); bost axola erantzun (4); bost axola guri (4); bost axola haiei (3); bost axola hari (4); bost axola hori (3); bost axola horrek (15); bost axola izan (6); bost axola izango (3); bost axola nire (3); bost axola niri (46); bost axola zaidak (7); bost axola zaidala (5); bost axola zaie (11); bost axola zaik (3); bost axola zaio (10); bost axola zaiola (9); bost axola zait (15); bost axola zaizkie (3); bost axola zaizkio (6); bost axola zer (4); bost axola ziola (3); bost axola zion (10); bost axola zitzaidala (7); bost axola zitzaidan (8); bost axola zitzaien (5); bost axola zitzaiola (11); bost axola zitzaion (16); bost axola zitzaizkion (3); bost axola zuri (5); bost piper axola (4); da axola duena (5); da orain axola (3); dena bost axola (10); deus axola (3); dio askorik axola (5); dio axola zein (3); dio batere axola (5); dio orain axola (3); dit gehiegi axola (3); du axola handirik (7); du orain axola (3)

egiaz axola (3); ere bost axola (19); ez axola (3); ez die axola (3); ez digu axola (6); ez dik axola (16); ez dio axola (90); ez diola axola (8); ez dit axola (28); ez dizu axola (3); ez du axola (59); ez duela axola (3); ez dute axola (4); ez litzaidake axola (3); ez zaidak axola (4); ez zaie axola (10); ez zaigu axola (8); ez zaio axola (27); ez zaiola axola (6); ez zait axola (41); ez zaizkio axola (4); ez zaizkiola axola (3); ez zaizu axola (9); ez zidan axola (8); ez ziok axola (3); ez zion axola (26); ez zitzaidala axola (4); ez zitzaidan axola (28); ez zitzaien axola (7); ez zitzaiola axola (15); ez zitzaion axola (34); ez zitzaizkion axola (3); ez zuela axola (3); ez zuen axola (7); ezer axola (3); gehien axola zaidana (3); guri axola (4); guri bost axola (7); guri zer axola (4); guti axola (3); gutxi axola dio (3); gutxien axola (4); hain axola (4); hainbeste axola (8); hemen axola (7); hiri zer axola (4); hori axola (4); hori da axola (7); horrek axola (5); horrek bost axola (3); horrek gutxi axola (3); horrek zer axola (3); horren axola (3); hortaz axola handirik (3); ingurumenaz axola (4); inori axola ez (5); niri axola (3); niri bost axola (26); niri zer axola (3); nitaz axola (3); nori axola dio (4); nori axola zaio (8); noski axola (3); piper axola zaidala (3); piperrik ere axola (3); zaigu askorik axola (3); zaio batere axola (4); zait axola zer (3); zait batere axola (6); ze axola zaik (3); zen axola (3); zenbateraino axola (4); zer axola digu (4); zer axola dio (54); zer axola dit (3); zer axola dizu (8); zer axola du (17); zer axola dute (4); zer axola niri (7); zer axola ote (3); zer axola zaigu (6); zer axola zaio (8); zer axola zait (8); zer axola zaizu (10); zer axola zion (5); zer axola zitzaion (5); zer axola zuen (3); zer axola zuri (3); zergatik axola (4); zitzaidan asko axola (4); zitzaidan axola izan (3); zitzaigun batere axola (3); zitzaion askorik axola (3); zitzaion axola izan (3); zitzaion batere axola (8); zitzaion gehiegi axola (3); zitzaizkiola batere axola (3); zoin axola (3); zuri zer axola (12)

asko axolako (3); axolako ez (3); axolako litzaidake (3); zer axolako (4)

axolarik batere gabe (4); axolarik ere (4); axolarik ez bailuan (5); axolarik ez duen (4); axolarik ez duten (3); axolarik ez horrek (3); axolarik ez zuen (3); axolarik eza (6); axolarik gabeko (4); axolarik izango (4); batere axolarik ez (5); batere axolarik gabe (5); deusen axolarik (5); ez dik axolarik (3); ez dio axolarik (13); ez diola axolarik (3); ez dizu axolarik (3); ez du axolarik (18); ez zuen axolarik (3); ezeren axolarik gabe (3); zion axolarik (3)

axolik ez (3); batere axolik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus