Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzokide 1 iz auzoa, auzo bereko pertsona. ik auzolagun.

Kalezuloa bidegabea zen bere auzokideekin: ez zituen sariztatzen eskaintzen zioten maitasunaren neurri egokian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Otsoa ere bi auzokideren besoetan eserita irten zen etxetik, zangoa oihaletan bilduta, zeinetatik belar eta hosto mutur batzuk azaltzen baitziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.

Otsoa ere bi auzokideren besoetan eserita irten zen etxetik, zangoa oihaletan bilduta, zeinetatik belar eta hosto mutur batzuk azaltzen baitziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.

Goiko solairuko auzokideen barre algarak entzuten dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 204. orr.

Esan ere esan nizun, auzokideen bilerara joan aurretik, dutxa azkar bat hartua nuela; eta, presagatik edo, prakak janzterakoan hain zuzen, hantxe geldituko zitzaidala, praka barruko azpilduraren batean trabaturik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

Aurreko atalburuan deskribaturiko jipoiek astinduta, Don Kijotek Baldovinos dela pentsatuko du eta, auzokide batek jasotzen duenean, zaldunak Mantuako duketzat hartuko du auzokidea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.

Aurreko leihoan, lainoartean bezala, auzokidearen zilueta nabaritu dut bere gimnasia ariketak egiten, praka motzak daramatza bakarrik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Marokotik heldu berri den auzokidea, arabez jantzita dago kalean elkar agurtzen dugunean?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 72. orr.

Auzokideekin ardo ozpindu bat edan eta autobusera abiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Gizon honen izaeraren indarra zelakoa zen jakin ahal izango da, gogoratzen badugu ze sentikorra zen auzokideen iritziarekiko: gizon honen edozein mugimenduk, orain, sorpresaz betetako arreta bereganatzen zuen  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.

2 angelu auzokide (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Geometrian, plano batean, angelu auzokideak erpin bera duten eta alde komun bat duten bi angelu dira. ETC-entziklopedia   Angelu auzokideak, Wikipedia

Printzipio geometriko honetan dago oinarrituta triangelatzea: triangelu baten alde bat (oinarri-lerroa) eta horren angelu auzokideak jakinez gero, beste bi aldeak eta falta den angelua kalkula ditzakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Argi moteleko gelako izkina horri angelu auzokidea deritzo, daukan gauzarik aldamenekoena delako, horretaz landa ez baitio ezeri erreparatzen ia-ia, ezta hainbeste ordu sartzen dituen oheari ere. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzokide bat (7); auzokide batek (7); auzokide batzuek (3); auzokide guztien (3)

baina auzokideek (3); dute auzokideek (3); lagunek eta auzokideek (3)

auzokideen artean (3); auzokideen kezka (3)

hainbat auzokidek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus