Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan, batek baino gehiagok probatuak zituen Marroren harramazkak, bai eta jaso ere aurpegian, bizi guztirako, deabruaren orbaina. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
-Zoaz eta eskatu auzoko guztiei ontziak, ontzi hutsak, ahal dituzun guztiak. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,3
Nabari zen merkataritza auzotik urruntzen zirela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 85. orr.
Agian jolasean ibiliko ziren auzoko umeak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.
Behin, gure auzoko jaialdi batean, soldaduzkari edo intsumisioari buruzko gai batean ari ginen kantari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.
Goizeko ordu txikietan, auzo guztia lotan eta ni, berriz, umearen negarra isildu ezinik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 44. orr.
Ez zaizkie arrotzegiak bera bezala mendi hegaletan eraikitako auzoetan ibiltzen direnei. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 94. orr.
Emeki, nik hala-hola ikusten nuen auzo-paisaiak amets giroa esaten diogun beste barne-paisaia hori sortu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.
Zuen auzo parekoak dira makalak, ezta? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.
Auzo batzuk lotan zeuden artean, burdin sarezko ateak itxita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Luzaide, zabal baino anitzez luzeago baita, horrengatik ezarria izaiten ahal zen Luzaide edo Luze bide, nola baitira etxeen eta auzo edo kartierren izenak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.
Mike, Watts auzoan sortua zen eta bere amaren etxetik ez zen anitz urrundu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.
Bere auzoa baino lau kale beherago zegoen geltokian geratu eta neonezko argi bizi-bizien artean ibili zen, larruzko poltsa besapean hartuta. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 120. orr.
Garraiobide baten izena zuen zinema areto bat behintzat, horretaz ziur nago, langile auzoren batean, Roubaix edo Tourcoing alde horretan, Foxen leloa eta txokolate eta bainilazko izozki bat mutikoen haginetako mina sendatzeko oraindik ere aski ziren garai batean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.
Bilboko Zorroza auzoko euskaltegiko 20 urteko ikasleari, 55 urteko frontoi-gizon ilehoriz tintatutako purudun ipurdia aterea duen euskaldun zaharrari. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.
Bai, ordea, hango auzo ezagun bat, Ametsen Fabrika deitzen zuten hura, bere eskuetan ez zuen lantegi bakarra: Hollywood. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 60. orr.
Zorrotzaurre auzoan erosi nuen pistola. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.
Atenasera itzuli eta bere eskola ireki zuen Lizeo auzoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.
Aitor Mendiluzeri jarri zioten gai hau 1997an Elgoibarko San Migel auzoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 103. orr.
Hauek esan eta bihotz samin biziz negar egiten nuen; eta hara non, auzo etxetik lelo bat dut entzuten behin eta berriro, ez dakit mutiko ala neskatorena: "Hartu eta irakur! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 235. orr.
Hau auzo lana duk, hi. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.
Ukatu arren barrena jaten ari zaizkigun auzo-hizkuntza bietan da eguzkia gizonezko. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.
Eta bere indar handi hori auzo-etsai diren filistearren aurka erabiltzen du, israeldarren fabore. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.
Gorputzeko atal gehienetan, zehar-konexioak izaten dituzte tarteka auzo-arteriek, erreserbako zirkulazio bat beti prest izateko larrialdietarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
Mota honetako erakundeen bidez, modu deszentralizatuan administratzen dira auzoak, herrixkak, alkate-auzoak (pedanías), baserriak, kontzejuak edo antzeko izenak dituzten biztanlegune bereiziak. ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008
Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundea edo, zentsu zabalago batean alkate-auzo, udalerriaren barruan sakabanatuta dauden herriguneek kudeaketa deszentralizatua izan dezaten sortutako toki-erakundea da. ETC-entziklopedia Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakunde, Wikipedia
Huertapelayo Zaorejas udalerriaren alkate-auzoa da, Guadalajarako probintziaren hego-ekialdean dago, Tajo ibaiaren goiko harkaitzetan, hain zuzen ere. ETC-entziklopedia Huertapelayo, Wikipedia
2008an alkate auzo bat osatzeko eskaera aztertu zuen Udalak, eta oraindik ere sortu gabe dago. 2013an kontsulta egingo dela iragarri zuen uztailaren 15ean Gipuzkoako Foru Aldundiak. ETC-entziklopedia Igeldo, Wikipedia
Soria, Duero ibaiaren goiko atalean kokatuta dago. Udalerri honen eremua Soria hiriak berak eta hiru alkate-auzok osatzen dute: Otoruelos, Pedrajas eta Toledillo. ETC-entziklopedia Soria, Wikipedia
Valfermoso de las Monjas Espainiako alkate auzoa da, Ledanca udalean, Guadalajarako probintzian, Gaztela-Mantxa erkidegoan. ETC-entziklopedia Valfermoso de las Monjas, Wikipedia
Auzo-alkatea aukeratzeko hauteskundeak aprobetxatuta, abiadura handiko tren (AHT) proiektuari buruzko herri galdeketa egingo dute igandean Bergarako Angiozar auzoan (Gipuzkoa). ETC-prentsa Berria, 2007-06-29
1992az geroztik auzo alkatea eta herri batzarra dituzte, eta Zubietari dagozkion gaiak haiekin aztertu eta hitzartu behar dituzte nola Usurbilgo Udalak, hala Donostiakoak. ETC-prentsa Berria, 2008-11-01
Opakua, Egileor, Arrizabalaga eta Alanguako (Araba) auzo alkateak ere parke eolikoen egitasmo berrien kontra agertu ziren atzo. ETC-prentsa Berria, 2008-01-22
Auzo alkateak aukeratzeko bozketak zituzten egun haietan Aramaion, eta hori baliatuta antolatu zuten azpiegiturari buruzko inkesta. ETC-prentsa Berria, 2011-02-15
Angiozarko auzo alkatea da Mila Elorza, eta Abiadura Handiko Trenak (AHT) Bergarako auzo txikian ekarriko duen kalteari aurre egiteko ari da parte hartzen AHT Gelditu! Elkarlana taldean. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-14
Erlategien zaintzea, eztia ekoiztea eta museora datozenei ongi-etorria egitea aski lan ez baititu, Eltso herri txikiko auzo-alkate ere bada, beti dator ondo teknikari bat ur hoditeria berritu beharra zeukan baserrirako. ETC-prentsa Argia, 2009-11-08
Uribarriko Jone Bergaretxe auzo-alkateak kontatu digunez, oso antzinakoa da auzoko ermita edo "goiko eliza", sasoi batean esaten zioten moduan. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-02-17
Ez da bide luzea, baina distantzia emozionala handiagoa dela diote Gilen Garcia Debako alkateak (EH Bildu) eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-10-25
Auzo alkateek ez dute inork sinatu eta udal-langileei dagokionez, batzuk sinatu egin zuten, beste batzuk ez, eta gehienak Forua errespetatzeko baldintzarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008
Goazen auzo-alkatearengana, dokumentua egin dezan. ETC-literatura, saiakera Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010
Nire amaren herrixkan, ordea, gaua zeruan eta sahatsetan, garbitokiko asketan hasten da, plazatik urruti, eta hilerrian eta auzo-alkatearen etxean barrena irristatzen da gugana. ETC-literatura, saiakera Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iñigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Behin, galde egin nion nekazari batek esan zidan auzo-alkateak zeukala giltza. ETC-literatura, saiakera Kale estua, Josep Plá (Jexuxmari Zalakain), Igela, 2017
Basoak ustiatzeko eta ekonomia kudeatzeko gaitasuna mantendu zituen, eta auzo-alkate bat izendatzeko aukera zeukan. ETC-entziklopedia Berrobi, Wikipedia
Ereñotzuk, lau bokalez eta auzo-alkate batez osatutako auzo-batzarra du. ETC-entziklopedia Ereñotzu, Wikipedia
Bi versta egin zituzten, aurkitu zuten auzo-bidearen hasiera bihurgune batean, egin zituzten bi versta gehiago, eta hiru, eta lau, eta bi solairuko etxe harrizkoa ez zen inon ageri. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.
Beltzak taldetan edo banaka zebiltzan auzo-bide eta behi-bideetan, Schenectady eta Jackson bitartean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 84. orr.
Muga automobilez pasatu ondoren, ni nengoen lekuan agertu behar zuen auzo-bide batetik barrena. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.
Hamabiak pasatxo zirenean, auzo elkartetik irten eta suziriak jaurtiz eman zion jendeak hasiera mendi martxari. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Ostiralean, San Frantzisko kaleko auzo elkarteetako kideak izango dira hizlari. Berria - Kultura 2004-11-07
Gainera, auzo elkarteen eta zenbait alderdi politikoren babesa jasoko dute, ELAk iragarri duenez. Berria - Ekonomia 2004-10-02
g Eva Fernandez (Bartzelonako Auzo Elkarteen Federazioko lehendakaria). Berria - Harian 2005-04-23
Duela 25 urte, xakezale batzuek auzo elkarteak haurrei xakea erakusteko lokal bat uztea lortu zuten. Berria - Kirola 2006-03-17
Papertxo batean idatzita zituen bi auzo elkarteren helbideak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.
Beti Auzo Elkarteko lokaletan egoten da, hamaika lanetan sartua. «Bizia lo», 2003 - 81. orr.
Betidanik izan duzu erraztasun berezia irakasleengana arrimatzeko, ez duzu-eta ama alferrik eduki institutuko Eskola Kontseiluan sartuta, bazterrak nahasten -eta Guraso Elkartean, eta Emakume taldean, eta Auzo Elkartean...-. «Bizia lo», 2003 - 107. orr.
Auzo-elkarteko lehendakaria izan da behin baino gehiagotan, eta, une honetan bertan ardurarik ez duen arren, eragin handia du oraindik ere batzarretan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 69. orr.
Aitzineko asteburuan bururatu gabe utzitako etxola oroitarazi nion; auzo etxeko seme Enekoren tiragoma bezalakoa eginen niola agindu; harekin txoritara aterako ginela hitz eman... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.
Behin, behe auzoetako teilape batera bisita egitean, auzo-etxe bateko korridoretik zihoala, emakume bat ondora etorri zitzaion, besoetan haur bat zuela, eta gaixo bat ikusi nahi zuen galdetu zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.
Hauek esan eta bihotz samin biziz negar egiten nuen; eta hara non, auzo etxetik lelo bat dut entzuten behin eta berriro, ez dakit mutiko ala neskatorena: "Hartu eta irakur! Hartu eta irakur!". Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 235. orr.
Alhondiga biltegi zaharra goitik behera birmoldatzen ari dira, bertan hainbat zerbitzu hartuko dituen auzo etxe handia eta aparkalekuak egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Santutxuk, Bolueta eta Begoñak udalerriko 4. barrutia osatzen dute, eta bertan bizi diren 48.000 herritarrentzat Udalak auzo-etxe bat besterik ez du, "liburutegi eta ikasgela bakarrarekin», nabarmendu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Hori bai, auzo etxeko lokalak eskaini beharrean, oraingoan Udalak euren kontura lokal bat alokatzeko proposatu die. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Urtebete eman Bonbaiko auzo gorrietan eta ikasiak zituen bere laneko ahizpek gizonezkoak liluratzeko erabiltzen dituzten arte, segada eta sino-minokeria guztiak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Bartzelonako auzo gorriko kale bakarti batetik bakar-bakarrik nindoala, gezurrezko pistola bat eskuan, mihi-pozoiduna agertu zitzaidan, bat-batean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 148. orr.
Hazparneko su hiltzaileak eta auzo herrietakoak deituak izan dira eta haueri esker egoitza beiratu ahal izan dute erretzetik. Herria 2002-10-03
Herritarrak hor zirela, bainan ere auzo herrietako laborari ainitz. Herria 2003-01-14
Etxerakoan, auzo herriko ostatu batean gelditu nintzen eta, zigarroak erosteko aitzakiarekin, bi Ricard edan nituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 140. orr.
Pentsatu dugu, luzaidarrak Luzaidetik noiztenka ateratzen diren bezala, zenbait auzo herritara jauzi bat egin beharko zela, eskualdeko giroa hobeki ezagutarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.
Auzo herrirat heldu nintzenean, bazen jadanik jendea polliki bildua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Oraindik ere, hala burlatzen dira euskaldunez auzo herrietakoak, landesak eta biarnesak batez ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 74. orr.
Eta bestalde nolako fama ez zen barreiatzen ari auzo herrietan! Denak irriz ari ziren arima herratu bat bazela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.
Beste bat, auzo herrikoa, ene mendia kasik alde beretik ikusten zuena: eritu zen eta bide bazterrean hila atzeman zuen bere anaiak: izigarri maite nuen, denetako abilena zen ene ustez, alegia deus. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 88. orr.
Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik. Elizen arteko biblia Lb 25,44
Ez baitzen nolanahiko hondamena izan, Siziliako lurraldeetan sortu eta nagusiturik, auzo herrietako begiak erakarri zituen su ekaitza, ortzi sabai ketsu guztiak txinpartatzen ikusirik, bularretan kezka izutua sartu zitzaienean, gauzen izaerak zer matxinada ote zekarren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.
Atxetan mamitua, lehen auzo herrian; eta ez Labartzan bertan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 102. orr.
Pentsatu dugu, luzaidarrak Luzaidetik noiztenka ateratzen diren bezala, zenbait auzo herritara jauzi bat egin beharko zela, eskualdeko giroa hobeki ezagutarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.
Igandean Izturitzen kermeza baita, Aihertar eta auzo herritarrek saldo haundian erantzunen diegu Izturitztarrek egiten daukuten gomitari. Herria 2004-09-02
Hogoi minuta eta oren erdi bat barne lasterkaldi hau bururatua izanen da eta Ortzaiztar eta auzo herritar gazteak dira sailkatuak izanen bakarrik. Herria 2004-05-13
Urteak joan eta urteak etorri, 1950eko hamarkadan sortu ziren Gasteizko auzo historikoen betiko aldarrikapenei hiriaren zabaltzearekin sortutako auzo berrien arazoak gehitu zaizkie. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Goizean goiz jaikitzen zen, sapelarra, artatxiki adarrak, txori opilak erosten zizkien handizkako saltzaileei; gero, abiatu, ibaia zeharkatu, eta auzo latinoan barrena ibiltzen zen, Saint-Jacques kaletik Dauphine kalera, eta handik Luxembourgeko lorategiraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Ondoren, Humphries jaunak berari zegokion biografia irakurri zuen, luzea, tristea, xehea eta prosa txukunez idatzia; eta Roberts jaunak auzo pobreei buruzko istorio bat kontatu zuen, liburuan ezin sartu izan zena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.
Bertan Napoliko auzo pobre batean jaiotako umeen idazlanak jasotzen dira, gai aski arrunten inguruan egindakoak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.
Haren arabera, hiesa "azkar» ari da zabaltzen, "bereziki auzo pobreenetan, emakumeen artean». Berria - Gaiak 2004-03-21
-Eta zenbat holako bizi diren New Yorkeko auzo pobre hauetan! Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 67. orr.
Ni ez naute auzo pobre batean espetxeratuko West End-en afaltzeagatik, ez horixe! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.
Nahiz eta Txinako hiri batean izan, egiazko mugak auzo europar eta auzo txinatarren artean ezarriak izaten ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 117. orr.
Bartzelonan ikasi zuen, eta bertako auzo txinatarrean bizi izan zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.
Auzoan droga sartu eta guztiz hondatu zen arte Europako auzo txinatarren artean onena zela gogorarazi dute orduko prostitutek. Berria - Harian 2005-12-10
Azkenean auzo txinatarrean aurkitu nuen hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.
Abortatu zuen neska eta Rouengo auzo txiroetako ama ezkongabea egoera berean zeuden. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.
Edertasuna, bestalde, izan liteke polit nahiz itsusi: auzo txiroetan, pub merkeetan, sentimendu hitsetan ehizatzen du Joycek epifania. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.
Gero, auzo txiroetako hornidura modu berri batez nola banatu; eta, azkenik, lege humanitario bat taxutzen ari zen, oso era nahasian oraindik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Batetik, Nikaraguako hiriburu Managuako auzo txiro eta baztertuetan bizi diren biztanleentzat Mikrokredituen Programa bultzatzea. Berria - Kultura 2004-04-23
Kanalen hiriko auzo txiro batean hazi zen Davids, eta orain taldekide duen Patrick Kluiverten lagun egin zen han. Berria - Kirola 2004-02-05
Lizeoa Santiagoko auzo txiroenetako batean dago, Renta Komunan. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Halaz ere, antza, adabakizko neurri horrek porrot egin du, gurasoek ez baitute oso gogoko auzo txiroetatik datorren migrazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Auzo txiroa da, baina, Amerikako beste hiri askok ez bezala, badu halako xarma berezi bat bere arruntasunean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
-Ez duzu umorea auzoan, Fubuki. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 50. orr.
Egia erran, xelebrekeria iruditu zitzaidan haren izena irakurtzea lehiaketaren oinarrien berri ematen zuen esku-orrian, erotismoa auzoan baitzuten haren idazlanek. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 38. orr.
Auzoan, aldiz, ikusgarri egiten zaigu heriotza: mira sortzen digu, morboa; eta, sexuarekin batera, bera da audientziarik handienak erakartzen dituen ikuskaria. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.
Etxean edo auzoan, herriko bestetan, Baionako karrika eta arkupetan, gauezko trenetan, Pariseko bosgarren estaietako neskame-ganbaretan, ezer ez da sobera, asmakizunik ez da eta giroa oso ongi emana dago. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.
Bera botatzeko erabakian zaleekin izandako harreman zailak eraginik izan ote duen galdetuta, Camachok polemikak saihestu nahi izan zituen: Â"Auzoko ateak ixtera joaterik ez dut nahi; ez diot inori kargu hartu nahi; ez da nire estiloaÂ". ETC-prentsa Berria, 2011-02-15
Ez zaitez auzoko ateak ixtera joan, memelo hori!". ETC-literatura, saiakera Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013
Hala, egoera berriak emandako haize ttikiarekin, nire bazter-auzoa utzi eta hiriaren erdialdera jaitsi nintzen arratsalde pasa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Halako batean, bazter auzoetan euren egoeraz nazkatuta zeuden gazteek autoak erretzeari ekin zioten. Berria - Harian 2006-04-11
Erromako bazter auzoetako proletario mailarik apalenetako eta baztertuenetako langileria eta gazteria ezagutu zituen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.
Medellin, Bogota edo Caliko bazter auzoetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.
Bazter-auzo hartako etorkin galiziarrak zituen bezero bakar, karta-partidak luze eta kontsumizioak labur. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.
Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak, ospitaleko saguak egiaz, hantxe hamabost-hogei urte zeramatenak, karrera oraindik bukatu gabe, eta behe auzoetan, ezkutupean, sendagile askok baino gaixo-bisita gehiago egiten zutenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.
Behin, behe auzoetako teilape batera bisita egitean, auzo-etxe bateko korridoretik zihoala, emakume bat ondora etorri zitzaion, besoetan haur bat zuela, eta gaixo bat ikusi nahi zuen galdetu zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.
Familia bakar edo gutxiko behinik behin txaletek osatzen dituzte bizitegi-auzoak, hainbat euskal tankerakoak eta batzuk euskal izenekoak, karrika izen batzuk ere bai: "Etxahun» etab. Berria - Kultura 2004-07-11
Bizitegi-auzo garesti bat, itsasoaren aurrean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 181. orr.
Algortako bizitegi-auzora iritsi ziren arazorik gabe, Bilbotik atera ondoren ez baitzen trafiko istilurik izan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.
Gure auzoan zalaparta gutxi izaten zen; Hollywoodeko alderdi hau edozein hiri txikitako bizitegi-auzoa bezalaxekoa zen gauerdiaren ondoren. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 15. orr.
Poliziaren arabera, hegoaldeko bizitegi-auzo batetik ateratzean izan zen tiroketa. Berria - Mundua 2004-06-03
RIO DE JANEIROBrasilgo Gobernuak 1,7 mila milioi dolar erabiliko ditu Rio de Janeiroko etxola auzoetako baldintzak hobetzeko eta droga trafikatzaileen jarduna eteteko. ETC-prentsa Berria, 2007-07-04
Poltsa horiek eskoletan, etxola auzoetan zein krisialdi humanitarioetan erabili ohi dira. ETC-prentsa Berria, 2018-11-17
Omskeko goi auzoa gotorleku antzekoa bihurtu zuten. Gero eta gehiago estutzen ari zen hiriaren goi auzoaren setioa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.
Ez nien gezurrik esan (erasoak izandako barridean ibili nintzela aitortu nuen), ezta egia osoa ere (odol-pintaketarena ezkutatu nien): norbaitek ikusiko ninduela juduen auzoan, baina etxean nintzela txikizioak gertatu baino bi ordu lehenago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 93. orr.
Ezker aldeak juduen auzo zaharrera ematen zuen; han kaleak estuak ziren, elkar besarkatu nahiko balute bezala; eskuin aldea leiho oso estuz apainduta zegoen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.
-Juduen auzo polit bat dago katedralaren ondoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Ostatua hartua zuten Katiak eta Almak, ordurako, portu aldeko etxe gris zahar itxurako batean, juduen auzotik gertu, nik ezagutu nituen karrika estu argipeituak begi bistara zituztela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Sutea igande eguerdian gertatu zen, Ycua Bolaños hipermerkatu sareak Asuncion hiriaren kanpoaldeko langile auzo batean duen hipermerkatuan. Berria - Mundua 2004-08-03
Ordurako, Albertok gotzaindegian adierazia zuen "lanbidea" utzi nahi zuela, eta Donostiako langile-auzo batean pisu bila hasia zen, alokatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.
Garraiobide baten izena zuen zinema areto bat behintzat, horretaz ziur nago, langile auzoren batean, Roubaix edo Tourcoing alde horretan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.
Inguruko langile auzoetakoek, berriz, ez dute garbi zein erabilera emango zaien han jasoko diren eraikinei. Berria - Kultura 2004-02-21
Bitxia egiten zaio langile auzo horretara aspaldi itzuli ez izana. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 31. orr.
Gerora eraikiko ziren beste guztiak, Adurtzako langile-auzoaren hazkundearekin batera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 73. orr.
Txomin Agirrerenean espero ditugu langile-auzoetako giro iraultzazale horren kontrako herra, jende-nahasteak sortzen dion beldurra, aldaketaren aurreko hesia jarri beharra. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 40. orr.
Bere oihua hiriko langile auzo guztietara hedatu zen berehala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Epaigelan leku mugatua zenez, sostengu taldeko batzuk kanpoan gelditu ziren eta Madrilgo elkartasun taldearen ekimenez gosaltzera joan ziren, langile auzo baten alderdi komunistaren egoitzara. Berria - Harian 2005-11-22
68ko maiatza, berriz, Latindar auzoan zen. ETC-prentsa Argia, 2009-04-12
Errentamenduarekin kontratua bertan behera utzi zuen eta bi solairuko pabilioia alokatu zuen Rue Jacob 20 kalean Pariseko Latindar auzoan. ETC-entziklopedia Natalie Clifford Barney, Wikipedia
Latindar auzoan dantza egiteko leku bati buruz berba egin didate. ETC-literatura, saiakera Besteen odola, Simone de Beauvoir (Oier Alonso), Ibaizabal, 2000
Betikako Hispalisen jaioa naizenez Latino naiz: eta Parisko Latindar auzoan nire murgak eman nituelako Latino naiz. ETC-literatura, saiakera Buhame-argiak, R.M. Valle-Inclán (Anastasio Esnaola), Ibaizabal, 2000
Aurten, ordea -Frantzian egingo duen azken urtea, haren ustez-, ez da latindar auzoan bizi. ETC-literatura, saiakera Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Latindar auzoan beharko luke, hiriaren bihotza da, eta neguan gutxien kalteturiko ingurua. ETC-literatura, saiakera Orgasmus, Askoren artean, Txalaparta, 2010
"Latindar auzoan zegoen L'espoir izeneko ostatu batera joan gintunan. ETC-literatura, saiakera Pentaedroa, Txema Garcia-Viana, Elkar, 2019
Inork ez zekien zergatik etorri zen bikote hura merkataritza auzo baten zalapartaren erdira bizitzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Nabari zen merkataritza auzotik urruntzen zirela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 85. orr.
Hego Ameriketako txabola-auzoetan haurrak izpirik utzi gabe desagertzen omen dira, eta ez, preseski, inork luxuzko hoteletara eramaten dituelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.
Aireportua utzi eta handik gutxira, ezker-eskuin agertzen hasi ziren txabola-auzoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.
Narkotrafikatzaileen eta Poliziaren arteko liskarrak eta neurrigabeko indarkeria kasuak ohikoak dira Rio de Janeiroko (Brasil) txabola auzoetan. Berria - Gaiak 2004-04-23
Izan ere, 130 milioi pertsona txabola auzotan bizi dira, ur garbia jasotzeko eta ur zikina bideratzeko azpiegiturarik gabe. Berria - Gaiak 2006-03-21
Hiru hilabete baino gutxiago egin ditu kanpoan, eta hala ere, horren denbora laburrean, txabola-auzoak autobideaz bestaldera igaro eta aireportuaren ekialderantz hedatu dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.
Europako txinatar auzoen artean, onenetako bat zen Bilbokoa. Berria - Harian 2005-12-10
Ninak errazki aurkitu zuen Quiapo auzoa Binondo txinatar auzotik hurbil zegoela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 229. orr.
aihertar eta auzo (3); ala auzo (6); alde zaharra auzo (4); alde zaharreko auzo (4)
auzo aldera (7); auzo arteko (5); auzo bakarra (3); auzo baketsu (3); auzo bakoitzak (3); auzo bakoitzean (5); auzo bakoitzeko (3); auzo bat da (5); auzo batean bi (3); auzo batean bizi (5); auzo batek (14); auzo bateko (8); auzo baten (5); auzo batera (8); auzo batetik (5); auzo bati (3); auzo batzu (4); auzo batzuek (4); auzo batzuen (3); auzo batzuk (8); auzo baztertuetako (4); auzo berean bizi (4); auzo bereko cardenal (3); auzo berri bat (4); auzo berria (6); auzo berriak (5); auzo berrian (5); auzo berriko (3); auzo berrira (3); auzo bide (3); auzo bizi (3); auzo den (3); auzo edo kartier (3); auzo elkarte (8); auzo elkartea (4); auzo elkarteak (19); auzo elkartean (3); auzo elkartearen (4); auzo elkarteek (6); auzo elkarteetako (4); auzo elkartek (7); auzo elkarteko buru (5); auzo elkarteko kide (4); auzo elkarteko kideak (7); auzo elkarteko kidearen (3); auzo elkarteko lehendakari (3); auzo elkarteko lehendakaria (3); auzo elkarteko ordezkariak (3); auzo elkarteko presidente (4); auzo erdaratan (3); auzo eta herri (4); auzo eta herrietan (5); auzo etxe (3); auzo etxeetan (3); auzo etxeko (3); auzo gisa (4); auzo gune (17); auzo gunea (5); auzo gunean (15); auzo guneko (4); auzo guziak (3); auzo guztia (12); auzo guztiak (6); auzo guztian (3); auzo guztietako (4); auzo guztietatik (3); auzo hartako (8); auzo hartatik (5); auzo hau (9); auzo hauetan (4); auzo herria (3); auzo herriak (7); auzo herrian (13); auzo herriek ere (3); auzo herriekin (4); auzo herrien artean (3); auzo herrien arteko (3); auzo herrietako auzapezak (3); auzo herrietako jende (3); auzo herrietakoak (4); auzo herrietan gaindi (3); auzo herrietara (3); auzo herrietarik ere (3); auzo herrietarik heldu (4); auzo herrietatik (4); auzo herriko (8); auzo herrikoa (3); auzo herritarrak (6); auzo herritik (4); auzo honek (5); auzo honetako (3); auzo honetan (20); auzo hori (4); auzo horiek (5); auzo horietako (3); auzo horietan (7); auzo horrek (4); auzo horretako (4); auzo horretan (19); auzo hortako (4); auzo hortan (4); auzo huntan (3); auzo hura (5); auzo hurbilak (3); auzo hurbilenak (4); auzo ibili (3); auzo katolikoetatik (3); auzo latindarreko (7); auzo lotsa (4); auzo lur (3); auzo oso (3); auzo osoak (3); auzo osoan (7); auzo pobre (6); auzo pobrea (3); auzo txiki (4); auzo txinatarra (3); auzo txiro batean (4); auzo txiroan (3); auzo txiroetako (6); auzo txiroetan (7); auzo xiita (4); auzo zahar (5); auzo zaharra (5); auzo zaharreko (3); auzo zein (4); auzo ziren (3)
bai auzo (3); bai eta auzo (3); bainan ere auzo (3); bartzelonako auzo elkarteen (3); bazter auzo (3); bekatuaren auzo (3); bere auzo (11); bertako auzo (3); bertze auzo (3); beste auzo batean (3); beste auzo batzuetan (4); bi auzo (21); bilboko auzo (3); bizi zen auzo (4); city auzo xiitan (3); da auzo (10); dagoen auzo (6); den auzo (4); dio auzo (3); dira auzo (5); diren auzo (7); ditu auzo (3); dituen auzo (5); du auzo elkarteko (3); duen auzo (4); dugu auzo (3); dute auzo (10); ekialdeko auzo (3); elgarren auzo (5); elkarren auzo (3); euskal herriko auzo (8); gasteizko auzo (5); gure auzo (12); hainbat auzo (8); haren auzo (3); hau auzo (3); hazparne eta auzo (4); hazparneko auzo (3); herri eta auzo (16); herrialde auzo (4); herriko eta auzo (3); herritar eta auzo (12); hiriburuak auzoz auzo (6); hiriburuko auzo (7); hiriko auzo batean (3); hiru auzo (4); hori auzo (3); inguruko auzo (6); iraken auzo diren (3); izeneko auzo (3); kanpoaldeko auzo (3); kartier edo auzo (6); langile auzo batean (3); larresoroar eta auzo (3); lehen auzo (10); mailako auzo (3); nahiz eta auzo (3); new yorkeko auzo (4); osatutako auzo (4); parisko auzo (8); sadr city auzo (5); san andres auzo (4); zaharra auzo elkarteko (3); zazpi auzo (3); zegoen auzo (5); zen auzo hartan (3); zenbait auzo (6); ziren auzo (9); zuen auzo (12); zuten auzo (8)
auzoa da (13); auzoa dagoen (3); auzoa ere (3); auzoa ez (4); auzoa ezagutzen (4); auzoa zen (3); bere auzoa (6); da auzoa (6); donostiako auzoa (3); gure auzoa (7); lehen auzoa (10); loiola auzoa (3); nire auzoa (5); queens auzoa (3); txantrea auzoa (3); williamsburg auzoa (3); zegoen auzoa (3); zen auzoa (4); zup auzoa (3)
auzoak aski (3); auzoak auzoekin (3); auzoak dituen (3); auzoak ere (4); auzoak ez (4); auzoak hor (4); auzoak lotzen (3); beste auzoak (3); bi auzoak (4); du auzoak (3); lehen auzoak (5); txabola auzoak (3)
auzoaren berri (3); auzoaren bihotzean (3); auzoaren erdi (3); auzoaren izena (3); dute auzoaren (3); gaineko auzoaren (3); gure auzoaren (3)
auzoari buruzko (3); zion auzoari (4); zure auzoari (3)
auzoek ez (5); herrialde auzoek (4)
auzoak auzoekin (3)
auzoen artean (24); auzoen arteko laguntza (3); auzoen eguna (3); beren auzoen (3); bi auzoen (3); herrialde auzoen arteko (3); txabola auzoen (3)
auzoetako bizilagunek (4); auzoetako jaiak (5); bazter auzoetako (6); beste auzoetako (3); herri auzoetako (3); herri eta auzoetako (3); herrialde auzoetako (6); inguruko auzoetako (3); txabola auzoetako (4)
auzoetan bizi (5); auzoetan ez (3); auzoetan lan (3); auzoetan sartu (3); bazter auzoetan (7); bilbo zaharra auzoetan (3); herri eta auzoetan (28); hiri eta auzoetan (4); txabola auzoetan (4)
auzora bizitzera (3); auzora heldu (3); auzora iritsi (6); auzora itzuli (3); auzora itzultzeko (3); auzora joan (7); beheko auzora (4); gure auzora (7); nire auzora (3)
auzoren batean (3); auzoren bateko (3)
iruñeko hainbat auzotan (3); zenbait auzotan (10)
auzotik abiatuko dira (3); auzotik gertu (7); auzotik hurbil (3); auzotik kanpo (4); auzotik pasatzen (3); gure auzotik (5); zegoen auzotik (3)
herri eta auzoz (10); hiriburuak auzoz auzo (6)