Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzune 1 iz auzoa, auzotegia.

Auzuneko kronika biziduna zen, batez ere albiste zorigaiztokoena, eta eskandaluetan trebatua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Dena den, auzuneko bizilagunek ez zuten etxetik irten behar izan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Eguarte batean hartu zuten posizioa, eta ama besarkatzeko aukera izan omen zuen, baina atzera karlistak egin ziren auzuneko jabe, eta auzunea zaintzen duten hiru muinoen aldera joan behar izan zuten berek ihesi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.

Ostera ere auzuneko erdialdera itzuli zen, eta lehen ibilitako kale nagusitik buelta egin zuen autobusaren geltokiraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 160. orr.

Gobernuak diruz laguntzen dituen supermerkatuak ere zabaldu dira auzune pobreenetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Hiriko azken auzunea zeharkatu genuen, eta eukalipto sail batean gelditu zenuen taxia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

Behe-auzunetan beste arrangura bat hedatzen ari zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Kezkatuta daude berak eta kezkatuta gaude auzuneetako, hirietako, herrietako guzti-guztiok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

Gizona eskaileretan behera doa, bere auzunetik hirigunera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 139. orr.

Kolpeak eta garrasiak auzuneko azken etxeetan ere entzun zituzten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.

2 behe auzune

Behe-auzunetan beste arrangura bat hedatzen ari zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus