Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autorretratu iz norbaitek bere buruari eginiko erretratua. ik autoerretratu.
Hala ere, azken hilabeteetan autorretratuekin harrituta nabil Bartzelonako grabatuari buruzko erakusketa ikusi ondoren. Berria - Kultura 2006-02-05
Guztiok jartzen diogu adabakiren bat gure nortasunari, guztiok dugu zerbait gezurrezkoa, baina berak grina handiz eta egunez egun, bere biografia ukatuz, osatu zuen bere autorretratua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.
Azken finean, Durero bera ere -hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan- ileluzea zen, bigote eta bizarduna, ez, inolaz ere, azal soilekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.