Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
autoerretratu iz norbaitek bere buruari eginiko erretratua. ik autorretratu.
Etxera itzultzean atea jo dut, badaezpadan, eta Josu agertu da autoerretratu aurpegiarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 97. orr.
Hain zuzen ere, autoerretratu bat izan ezik, olio guztiak ingurune hartan egindako paisaia inpresionistak dira. Berria - Kultura 2004-04-29
Koadroa atsegin zitzaizula esan zenionean, beste bi lan txikiago ere bazituela erantzun zizun, tartean autoerretratu bat, gazte zenekoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 134. orr.
Santa Catalinaren ezkontza, Diana eta Endimion, Carlos I.aren potreta, Jipoidun gizona, Odescalchiren erretratua, Autoerretratua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.