Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autofinantziazio (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi; orobat autofinantzazio ETCn 51 agerraldi eta autofinantzaketa ETCn 274 agerraldi) iz nork bere burua finantzatzea. ik autofinantzaketa; autofinantzazio.

Gaurko egunean ere, burasoen gehiengo nagusiak ikastolaren besta batzordean dihardu, autofinantziazioak kezkaturik, eta esku-kolpe bat zintzoki emanez, taloak errez zein baso berriak betez, herriko plazan zein Senpereko lakuan. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 224 zbk., , 2018 - urtarrila_ otsaila

Alaves Fundazioak 200 milioi pezeta inguruko aurrekontua du eta helburua ahalik eta autofinantziazio mailarik altuena lortzea da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-10

Aspaldidanik zuten elkartekideek hori buruan, beti ere autofinantziazioan urratsak emate aldera. ETC-prentsa   Argia, 2000-07-02

Komunikazio proiektuen autofinantziazioa geroz eta handiagoa dela jakin badakigu, eta bide horretan ari gara lanean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza gero eta proiektu sendoagoa delako, baina, oraindik ere, diru laguntza izatea beharrezkoa dugu. ETC-prentsa   Berria, 2005-06-29

Orain arteko estrategiaren analisia egin, eta aurrera begira irakurle berriak erakartzeko, autofinantziazioa areagotzeko, eskaintza zabaltzeko, proiektu berriak sustatzeko... zer egin eta nola joka dezakegun aztertzea beharrezko ikusten dugu. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-16

Zentroak eskainiko dituen zerbitzuei esker autofinantziazioa lortzea da Baketik-en helburua. ETC-prentsa   Berria, 2006-10-15

Batetik, autofinantziazio-maila (publizitatearen sarrerak batez ere) gehitzeko arazoak dituztelako, jende gutxi ari baita ekonomia-esparrua kudeatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 62 zbk., , UEU, 2007 - uztaila-iraila

Enpresen kasuan, enpresen autofinantziazioan, ekoizpen-tekniketan, enpresen kokapenetan eta enpresen kontzentrazio mailan ere izango du eragina zergen politikak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Politika ekonomikoaz, Adrian Zelaia, UEU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus