Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoestima iz norberaren burua estimatzea. ik autoestimu.

Hortatik atera, noraino sartua den autoestima zorionekoa!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Munduan den gauzarik zailena noski, baina gaur egunean, mundu ororen zorionean, autoestima izenekoaren industriaren garapen ikusgarriarekin, hagitz erraztua dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Jazoera hura larregikoa izan zen gure autoestimarentzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 38. orr.

Hormonak dantzan eta autoestima haien hankapean dabilen momentua ez da egokiena animaliak garela gogorarazteko.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 34. orr.

Edonoren autoestima txikitzeko burutazio hauen ondoren, Cesar Telleriak Cutty Shark botila erdi bat hustu zuen trago bakar batez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.

Baina baita konfiantza eta autoestima berreskuratu ere.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus