Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina mendietan maiz gertatzen da -esango duzu- zuhaitz garaien kukula hurbilek elkar jotzen dutela, austro bortitzek hartara beharturik, garrezko lore irekian distiratu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 81. orr.
Aitak austro-hungariarren banderapean hartu zuen parte Lehen Mundu Gerran, eta bera, aldiz, aitaren gudarostean ibili zirenen aurka borrokatu beharrean aurkitzen zen orain. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.
Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen, eta, lehenbiziko bietatik, baita aurreko urtekoa ere. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.
Horko ezaugarri guztiek markatu zuten haren bizia: Vienarra izateak, inperio austro-hungariarraren hiriburua kultura klasikoaren bihotzetako bat izan baitzen XIX. mende osoan eta baita, modu tragikoago batean, XX.aren hasieran. Berria - Kultura 2004-10-20