Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bulldog-begi bat irekiz, aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.
Etsitzen dutenak, horiexek dira aurrenik benetako jakintsuak. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.
Lakarrak berak baieztatu du aurrenik faksimila atera nahi dutela, eta gero transkripzio fidagarria. Berria - Kultura 2004-03-09
Bere obra egituratzeko moduari dagokionez, Homeroren eredua aipatzen du aurren-aurrenik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 161. orr.
Aurrenik irudimenaren isuria jaregiten zuen; gero limaz baliatzen zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Grazia jaioko bada, aurrenik lehengo egunean aipatutako bideak ibili behar dira. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Gazta saltzaile mordo bat topatu dut aurrenik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 92. orr.
Derioko mintegian elkarretaratu ziren aurrenik. Berria - Ekonomia 2004-08-19
Antibirusak saltzen dituenak birusak asmatu eta zabaldu behar ditu aurrenik (egia zierto garbia bizi gaituen putetxe informatiko milamiloikadunean). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.
aurren aurrenik (15); baina aurrenik (3); du aurrenik (4); ziren aurrenik (4); zuen aurrenik (3)