Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurrejuzgu (ETCn 153 agerraldi, horietatik 78 azken sei urteetan; orobat aurrejuzku) iz zerbaiti buruzko juzgua, hura ezagutu edo aztertu aurretik egina. ik aurreiritzi.
Emakumea ere alaitu da, aurrejuzgurik gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 95. orr.
Hasiera batean beste euskaldun askori bezala gertatzen zitzaidan niri, onartu egiten nuela galderak berarekin zekarren aurrejuzgua, euskal literaturaren singulartasunari buruzkoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
Babeslearen eta aurrejuzgu gabearen itxura hartu zuten segituan mutilek. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.
Batetik, Zuzenbidetik kanpoko aurrejuzguetan oinarritutako epaiketa irekitzearena, non pertsonen errespontsabilitateaz haratago taldeak epaituko liratekeen eta guztia erruduntasunean oinarrituta. Berria - Euskal Herria 2004-02-25