Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreiritzi iz zerbaiti buruzko iritzi edo ustea, hura ezagutu edo aztertu aurretik sortua. ik aurrejuzgu.

Ezin dizut esan oso hurbilekoa egin zitzaidanik haren hitz guztia, baina, zer nahi duzu, bada, aurreiritziak iragarritako deabrua ere ez nuen aurkitu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 118. orr.

Sinestearen aurkako aurreiritziak oparo ugaritu dira.  Herria   2001-03-08

Lekukotza gordinak eman zituen aditzera, aurreiritzirik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Haren arima matxinoari usadio onak bost, izan ere aurreiritzirik gabeko halako giro batean hezia izan baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

Hamaika urterekin neba-arrebak, lagunak, asteburuak imajinatzen zizkion, norekin eta zein baldintzatan bizi zen edo antzeko aurreiritzi barik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Aurreiritziz beterik sentiarazi ninduen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.

Zientzia-gizonak inolako aurreiritzirik gabe jarri behar du frogen aitzinean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Malenek han eta hemen entzuten zituen abestiak, eta aurreiritzirik gabe errepikatzen zituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 21. orr.

Begirada gainean paratu zidanean eutsi egin nion, inoiz ez bezala, dena galdu eta aurreiritzirik gabe bizitza zerotik hasten duenaren antzera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.

Aurreiritzirik gabe, eta aukera guztiak aintzat hartuz egin beharreko gogoeta dela ere azpimarratzen du.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus