Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oharkabean aurkitu nuen gero guztiek zugan sumatzen zutena, bizitza bikoitza zeneramala. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.
Gaztelaniaz idatzi nuen, baina alfabeto grekoz, amak aurkitzen baldin bazuen ere, uler ez zezan. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.
Zubietako erriberan aurkitu zuten mutil bat, ibai bazterreko mihimenen artean buruaren albo batetik bestera tiro zuloa eta biluzik, gorpua gogortu, puztu eta usteltzen hasia ordurako. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 112. orr.
Nik ene nahi baduzu fantoma gosea -bakoitzak bereak ditu ere- hor enpleatzen dut, gure egunorotako bizian eta aurkitzen ditugun problema horiekin. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 99. orr.
Hurrena, aste bete lehenago kalean aurkitutako idazmahai zahar bati gurpiltxoak kendu, eta bazterrera utzia genuen aulki bati josi nizkion. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.
Ilunpean, elkarri eskutik, gerritik helduta, etzateko leku eroso bat aurkitu arte... Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Haren zantzuan zebilen, haren aztarna aurkitzen zuen nonahi, baina gainerakook atzendu samarra geneukan Vladimir, zertan uka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.
Gogoan ditut argazki horiek, baina tiraderetan ez ditut aurkitu. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.
Eskuan duzularik, ostatura jo duzu, lagunak aurkituko dituzulakoan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 176. orr.
Ematen du ez dela idazle batek egin beharko lukeen galdera, baina nolabait ume bihurtu gara eta besteengan bilatzen dugu guregan aurkitzen ez dugun erantzuna. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 315. orr.
Antza, italiar etorkinak malenkoniatsu sentitzen ziren hiri-hirian, hainbeste porlan eta asfalto artean, eta igande goizetan, herriminak joak, trena hartzen zuten landak aurkitzeko, nostalgia arintzeko. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 54. orr.
Joxek minutu erdi bat baino ez du behar izan soro artean bide bat aurkitzeko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 100. orr.
"Lasai, denon artean aurkituko dugu" esan zion taldeko begiraleak, baina ez zuten deus aurkitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 138. orr.
Belarritakoak, eraztunak eta horrelako beste pieza batzuk aurkitu ditugu hilobi batzuetan. Berria - Gaiak 2004-08-05
322 Plimpton taulatxoa deitu zitzaion, aurkitu zuen ingeles arkeologoaren izenaren omenez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.
Esperantzak sortu ziren, aurkitu zituztenean, brontzean, berunean, harrian eta diruetan egin idatzi horietan, euskal hitz batzu. Herria 2001-10-25
Adibide bat jarriko dizut: orain dela bi urte, Ekialdeko Prusian, Ahnenerbeko arkeologoek antzinako arioen herrixka baten aztarnak aurkitu zituzten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.
Maldizioka jardun eta gero (pentsamenduaz), erabat norabiderik gabe aurkitu nuen neure burua, belztasun bete-betean. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 22. orr.
-Urkatuta aurkitu dute ziegan! -entzun du Joxanek bere atzean, mutil batek ondokoari esana. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 111. orr.
Arratsaldean elkartu ginenean, zoriontasunez gainezka aurkitu nuen eta harritu egin nintzen; izan ere, ez genuen horretarako motiborik, soldata igoera atzeratzen ari zen eta gure ezkontza gero eta urrunago ikusten zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.
-Zure senarrak guztiz aldatua aurkituko zaitu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.
Gero, Mateo zena eta Markos ebanjelariek diotenez, Jesusek pikondo ditxosozko hura, fruiturik gabe aurkitu zuenean, madarikatu egin omen zuen, eta hartatik ihartu arbola sakratua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Lehen aldia du holako tenorean elizan aurkitzen dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.
Gure artean izan diren arestiko legeak, gai horiek direla eta, larregikoak dira, onura politikoa, morala adina, bi mutur horien artean aurkitzen baita. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.
Idazterakoan, anartean ez zeukan arazo baten aitzinean aurkitzen da.Bestak abiatzearekin batera, berehala gaitzeko lanetan aurkituko da gure irakurlea. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.
Orain Erredorai bordaldean aurkitzen gara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.
Bestalde, gaur asko mugitu beharrean aurkitzen gara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 149. orr.
Moldatu ziren Mendebaldeko Zibilizazioa balantzan pisatzeko, eskas aurkitu zuten, kanpo uztea erabaki zuten eta behar hainbat indar bildu zuten alegiazko autarki politika hausnartu ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
Orain hiru urte eskas aurkitu nituen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Beraz, sari bila joan eta neke berriak aurkitu zituen Wagnerrek bidaia hartan... ETC-prentsa Berria, 2017-10-08