Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topatu (2898 agerraldi, 208 liburu eta 653 artikulutan; orobat topau g.er.), topa, topatzen 1 du ad aurkitu. (norbait)

Hantxe topatu nuen osaba.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Noizean behin, Ana topatzen du kalean, eta ahalegin itzelak egin behar ditu ez agurtzeko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 36. orr.

Jakingo bazenu zu ekiditen egon naizen denbora osoan zu topatzea zela benetan desiratzen nuena...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

Beldur nion egunen batean Adela kalean topatu eta hizketan hasiko ginen orduari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Goio topa nezakeela uste nuen, Kaiondoko auzoan bizi zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Baina, han zer topatuko, eta emaztea mirabe beltz batekin oheratua topatu ez zuen ba!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Ez zuen nahi nehor topatu; ez zuen mintzatzeko gutiziarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Haren alarguna ere arras tristeturik topatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Kanpandorretik kalera jaistean emakume batzuk garrasika topatu nituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 65. orr.

Agurtu egingo nuke, hain lekuz kanpo topatu ez banu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Zoazte, topa ezazue eta moztuiozue burua!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.

Ez duzu beste inon topatzen zeure burua!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

2 (zerbait)

Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Orain, kanpora irten behar zuten, topatzen zituzten arma guztiak hartuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.

Geltokitik irtetean, zalgurdi mordo bat topatu genuen, zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Bleeker kaleko 277.eko hauxe da topatu dudan ziberkaferik merkeena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Eta orain kontrol bat topatzen badugu, zer gertatuko da?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

Gaua da, eta lo egiteko leku aproposa topatu dut itxita zirudien bulego huts batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

Oraindik ere urre doi bat topa daitekeela pentsatu sinetsi nahi dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.

Harik eta beren sekretua topatzen dudan arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.

Amak bizitza berri bat topatu zuen; aitzitik, aitak bere burua gainbehera ikusten zuen, eta osasun kaxkarrak ez zion batere laguntzen zulo hartatik irteten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Non topa dezakek hau baino lan hoberik?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Harik eta beren sekretua topatzen dudan arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.

Eduardo honek nor gogorarazten dion hausnartzen jarri izan da behin baino gehiagotan, baina gaur arte ez du erantzuna topatu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

Baliabide egokia topatu zuten handik aurrera lana egoki egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Ez dut horren aztarnarik inon topatu ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.

• 3 da ad

Anja, Carsten eta laurok horrelaxe topatu ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 305. orr.

Ez zen Raimundo Silva izan Maria Sara ohera eraman zuena, emakumeak ez zuen gizona, ezta ere, poliki bultzatu, bestela bezala hor topatu ziren, aurrena ohe ertzean eseririk, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Denbora guzti horretan, bere bide bera egiten ari den jendearekin topatuko da, atzetik etorri eta pasa egiten duten bikote gazteekin, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Gero John saiatu zen, eta bainugela inguruan topatu zen Wendyrekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.

Nire botila altxatu eta zuengatik egiten dut topa, zuekin ez nadin topa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 83. orr.

-Ikusi norekin topatu naizen -haren hatz luzeak nire andrea destatu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Eta zurrumurruekin topatu nintzenean sokak lehertu zitzaizkidanan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.

• 4 du ad topa egin.

-Topa dezagun Jeneralaren osasunaren alde!  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.

-Topa dezagun zure alde, Ellie, gizon zuriaren zama garraiatzen duen emakume langilearen osasunaren alde.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus