Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzo 1 adlag gauden egunaren aurreko egunean.

Bai, atzo hala, egun hola, eta bihar ez jakin nola!  Herria   2004-11-18

Atzo gertatu izan balitz bezala gogoratzen du Mabelek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 59. orr.

Atzo bertan interneten nenbilen batetik bestera eta sexu-heziketari buruzko orri batekin topo egin nuen, edozein haurrek topo egin lezakeen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

-Atzo galdetu bazenit, nire erantzuna ezezkoa izango zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 133. orr.

Atzo ere ezker hegalean jokatu zuen, baina hori ez zen oztopo izan, defentsako lana egiteaz gain, erasoan aritzeko.  Berria - Kirola   2004-11-28

Atzo bertan, autoaz arduratu hintzen; larunbatean -lekutan geratzen duk- ez huen hura garbitzen amaitu, oinazearen ukabil-kada jaso baihuen urdailean estreinakoz.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.

Gauza horiek atzo gertaturiko kontuak baldin badira, zer espero zitekeen biharko?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Orduan beste pixka bat jarri dut azukreontzian, atzo alabak eta biok kafeari bota genion, eta handik bi ordura gonbitoka geunden bi-biok ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 230. orr.

Kontseilariak atzo bilera bat eduki zuen erasoak gertatu diren aldeko herrietako alkateekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.

Gainera, atzo telegrama bat bidali nahi izan nuen Krasnoiarskera, eta ezin izan zen pasa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 69. orr.

Han izandako emakume horietako batekin izan nintzen atzo.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

2 adlag oraintsu, berriki.

Ez naiz atzo jaioa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 30. orr.

Jadanik errana dizut ez naizela atzo sortua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.

3 atzodanik adlag atzotik aurrera.

Atzodanik gero eta zailagoa da Herbehereetako leku publikoetan erretzea.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Atzodanik alferretan ari naiz baliabideren baten bila: haatik nahi hori ez dezaket mendera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.

-Beraz, atzodanik ez dugu harremanetan jartzerik nire anaia duke handiarekin?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

-Banekien atzodanik, nor izango zen grebalari eta herriko komisaldegian zuen aurkako auzibidea urratu dut, Delbard bahitzea eta langileen lanerako eskubidea trabatzeagatik!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

Eguraldia betidanik, meteorologia atzodanik...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 26. orr.

Atzodanik abian da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bilboko Nazioarteko Erakustazokan antolatu duen lanbide heziketari buruzko bigarren azoka.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

4 atzo goizeko izond (batez ere ezezko esaldietan, indargarri gisa, edo esaldi hanpatuetan, ironiaz)

Ez da, beraz, atzo goizeko kontua, ezta bezperakoa ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.

Zehaztuta azaltzen zen guztia, atzo goizeko afera bailitzan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Aspaldi ekin zitzaion hiperbizkaieraren gaitzari aurre egiten; ez da inondik inora ere atzo goizeko kontua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 112. orr.

Ez du atzo goizekoa behar sinbologia horrek, ez duenez atzo goizekoa behar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

-Ez naiz atzo goizeko perretxikoa, esan nahi dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 30. orr.

Ez da atzo goizekoa zuzenekoak bailiran saltzen dizkiguten telesaio aurrez grabatuen asmakuntza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

5 atzoko 1 izond gauden egunaren aurreko egunekoa.

Hor garbi bereizten da elur-gazura, herenegungoa, atzoko maluta eta gaurko matazagandik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Estaziotik at egiten zuten bigarren ibilaldia zen atzokoa bi astronautentzat.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Atzoko gertaerek barne-barnean inarrosi dute.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

Müller jaunak zure atzoko jokabidearen berri eman dit, eta heldutasun handia erakutsi duzu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 337. orr.

-Pasatu zaizu atzoko ajea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Ez nikek atzokoa bizi nahi berriro.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 155. orr.

-Atzokoa kolpe latza izan da niretzat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 236. orr.

Atzoko ikasgaia errepikatuko dugu.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.

Atzoko etsaien edo bederen populu etsaien adixkidantza, besarkada, baketzearen ondotik, bakea... horiek denak sano dira.  Herria   2004-07-01

Ala uste duzu gaurko gizakia atzokoa bezain berekoia eta krudela ez dela?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Ikusiz santua gero eta santuago egiten zela eta ez ziola atzoko irabaziagatik gaurkoari uko egiten, gau batez, santua bere gelatxoan otoitzean ari zela, hiru bider deitu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

Eta, gainera, gure Errege zorrez itoa da, kanpoko maileguek lehertu baitute atzoko eta egungo gerlengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Funtsean, ez zen atzokoa ene... ez dakit nola deitzen den.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 152. orr.

Horrela, gaurkoan ere atzokoan egin den ber epaitzen da eta ez daude ageriko judizioetan bestelako aldaketak, argien aurrerakadak eta inguruabarren indarrak sarturikoak baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 48. orr.

Bata, eboluzioaren alde dauzkagun datuak, hau da, gaurko, atzoko eta hereneguneko 'fotoak', gero eta ugariagoak, eboluzioa teoria metazientifiko onargarria egiten dutenak, teoria zientifiko zuztardunak deitu ohi ditugun horietakoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 98. orr.

Eta pentsamolde horren jatorria ez da oso antzinakoa, giza ideologiaren historia luzeari erreparatzen badiogu, atzokoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

Atzoko egin behar du marrazketako ariketa eta beldurrez askatu du konpasa kartapaziotik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

6 atzotik adlag ik atzo 3.

Berehala hiri ostia pare bat emateko maneran egonen dela ari duk atzotik erran eta erran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Aldameneko gizonaren berbek itzartu egin dute Joxan, Coruñako oroitzapenetatik gaurko egunera ekarri, eta, batez ere, atzotik Joxani buruan bueltaka dabilkion kontura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Aspalditik da nire artearen zerbitzuan (baina atzotik balitz bezalaxe da) neskame bizkor-bizkor bat, eta gazte bada ere, ez horregatik lanbide honetan berria.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.

Atzotik hori ere jakina da, eta talde guztiek dakite zein talde utzi behar dituzten atzean NBAko eraztuna irabazi nahi badute.  Berria - Kirola   2006-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 21 aldiz agertzen direnak)

abiatu zuen atzo (25); abokatuak atzo (23); adierazi zion atzo (24); adierazi zuen atzo (699); adierazi zuten atzo (61); agentziak atzo (25); agertu zen atzo (192); agertu ziren atzo (80); agertu zuen atzo (54); agertu zuten atzo (24); agindu zuen atzo (34); agintariek atzo (37); aguirrek atzo (32); aitortu zuen atzo (65); aldarrikatu zuen atzo (25); alkateak atzo (29); aritu zen atzo (59); aritu ziren atzo (60); armadak atzo (24); atera zen atzo (24); atera ziren atzo (33); atxilotu zituen atzo (84); atxilotu zituzten atzo (50); atxilotu zuen atzo (98); atxilotu zuten atzo (45)

atzo adierazi zuen (81); atzo adierazi zuenez (219); atzo adierazi zutenez (29); atzo aditzera eman (22); atzo aguirrek (22); atzo aitortu (28); atzo al (41); atzo alderdi (26); atzo alemaniako (26); atzo amaitu zen (34); atzo ameriketako estatu (23); atzo argitaratu (38); atzo arnaldo (27); atzo arratsaldeko (50); atzo arratsean (40); atzo arte ez (21); atzo aurkeztu zuen (75); atzo aurkeztu zuten (76); atzo aurkeztutako (58); atzo auzitegi (23); atzo azaldu zuenez (119); atzo azaldu zutenez (34); atzo azken (28); atzo azpimarratu (39); atzo bagdaden (43); atzo baieztatu zuen (21); atzo baionan (33); atzo bartzelonan (24); atzo batasunak (32); atzo berretsi (34); atzo berriro (24); atzo berriz (21); atzo beste (54); atzo bezala (28); atzo bi (75); atzo bilboko (63); atzo bildu (23); atzo bizkaiko (23); atzo bruselan (35); atzo bukatu (24); atzo deklaratu (22); atzo donostiako (74); atzo eaeko (44); atzo egin zen (27); atzo egin zuen (64); atzo egin zuten (64); atzo egindako agerraldian (28); atzo eginiko (64); atzo egun (26); atzo ela (21); atzo eman zuen (35); atzo eman zuten (22); atzo emandako (49); atzo erabaki (29); atzo erantzun (23); atzo erresuma batuko (35); atzo errusiako (43); atzo esan zuen (110); atzo esan zuenez (125); atzo espainiako auzitegi (47); atzo eta gaur (30); atzo eta herenegun (31); atzo europako batzordeak (24); atzo euskal herriko (34); atzo eusko jaurlaritzak (38); atzo eusko jaurlaritzako (36); atzo eusko legebiltzarrean (27); atzo ez zen (28); atzo ez zuen (28); atzo ezagutarazi (24); atzo gasteizko (31); atzo gauean (178); atzo gazan (33); atzo goizaldeko (25); atzo goizeko (120); atzo hainbat (57); atzo hartu zuen (21); atzo hasi zen (88); atzo hasi ziren (36); atzo hauteskunde (23); atzo herenegun (45); atzo hil zen (64); atzo hiru (29); atzo ilunabarrean (22); atzo iragarri zuen (91); atzo iragarri zuenez (56); atzo iraken (32); atzo iritsi zen (24); atzo iruñean (103); atzo iruñeko (32); atzo israelgo armadak (22); atzo izan (58); atzo izandako (32); atzo jakin zen (23); atzo jakinarazi zuen (65); atzo jakinarazi zuenez (261); atzo jakinarazi zutenez (58); atzo jakitera eman (32); atzo jean (22); atzo joan (24); atzo jokatu zen (23); atzo jose luis (23); atzo josu jon (21); atzo juan jose (49); atzo kaleratu (30); atzo kaleratutako (52); atzo lehen (41); atzo londresen (36); atzo lortu (29); atzo madrilen (64); atzo miren azkarate (22); atzo nabarmendu (27); atzo nazio batuen (36); atzo nazioarteko (36); atzo nbe nazio (26); atzo ohartarazi (25); atzo onartu zuen (31); atzo onartutako (37); atzo plazaratu (21); atzo plazaratutako (35); atzo prentsa (38); atzo prentsaurrekoan (29); atzo pse (31); atzo radio euskadin (24); atzo salatu zuenez (29); atzo the (21); atzo turkiako (23); atzo zabaldu zuenez (26); atzo zabaldu zutenez (22); atzo zabaldutako (37); atzo zehaztu (23); atzo zen (28)

aurkeztu zituen atzo (42); aurkeztu zituzten atzo (25); aurkeztu zuen atzo (213); aurkeztu zuten atzo (123); aurkitu zituzten atzo (34); aurkitu zuten atzo (30); azaldu zen atzo (35); azaldu zuen atzo (231); azaldu zuten atzo (43); azpimarratu zuen atzo (81); baieztatu zuen atzo (72); baieztatu zuten atzo (27); baina atzo ez (22); baitzuen atzo (28); batean atzo (32); batek atzo (61); batzordeak atzo (55); berak atzo (25); berretsi zuen atzo (126); berretsi zuten atzo (22); bildu zen atzo (132); bildu ziren atzo (217); bota zuen atzo (35); bozeramaileak atzo (45); diputatuak atzo (23); dira atzo (34); donostia atzo (63); du atzo (46); dute atzo (35); ebatzi zuen atzo (23); egin zen atzo (75); egin zien atzo (43); egin zion atzo (74); egin zioten atzo (58); egin ziren atzo (42); egin zituen atzo (96); egin zituzten atzo (89); egin zuen atzo (614); egin zuten atzo (580); egon zen atzo (22); egunkariak atzo (71); elkartu ziren atzo (32); eman zien atzo (26); eman zion atzo (71); eman zioten atzo (35); eman zituen atzo (39); eman zuen atzo (292); eman zuten atzo (85); entrenatzaileak atzo (32); erabaki zuen atzo (127); erabaki zuten atzo (51); erakundeak atzo (58); erakutsi zuen atzo (29); eraman zuten atzo (25); erantzun zien atzo (23); erantzun zion atzo (35); ere atzo (55); ertzaintzak atzo (26); esan zion atzo (26); esan zuen atzo (910); esan zuten atzo (85); eskaini zuen atzo (40); eskaini zuten atzo (25); eskatu zien atzo (65); eskatu zion atzo (184); eskatu zioten atzo (33); eskatu zuen atzo (164); eskatu zuten atzo (52); ez da atzo (21); ez zuen atzo (36); ezarri zion atzo (25); ezarri zuen atzo (26)

gaitzetsi zuen atzo (42); galdu zuen atzo (33); gaur atzo (94); geratu zen atzo (30); gertatu zen atzo (38); gertatu ziren atzo (27); gobernuak atzo (67); gogoratu zuen atzo (21); hartu zuen atzo (128); hartu zuten atzo (61); hasi zen atzo (52); hasi ziren atzo (40); hasi zuen atzo (27); hasi zuten atzo (24); helarazi zuen atzo (29); herenegun eta atzo (32); hil zen atzo (166); hil ziren atzo (168); hil zituen atzo (69); hil zituzten atzo (58); hil zuten atzo (44); hitzartu zuten atzo (22); hizpide atzo (28); idazkari nagusiak atzo (34); irabazi zion atzo (38); irabazi zuen atzo (127); irabazi zuten atzo (44); iragarri zuen atzo (317); iragarri zuten atzo (55); iritsi zen atzo (38); iritsi ziren atzo (30); iritzi zion atzo (27); iturriek atzo (29); izan atzo (52); izan zen atzo (302); izan ziren atzo (219); izan zituen atzo (38); izan zituzten atzo (30); izan zuen atzo (155); izan zuten atzo (115); jakinarazi zuen atzo (293); jakinarazi zuten atzo (93); jarraitu zuten atzo (21); jarri zuen atzo (37); jaso zuen atzo (72); jaso zuten atzo (23); jo zuen atzo (103); joan zen atzo (28); joan ziren atzo (29); jokatu zen atzo (44); jokatu ziren atzo (22); jokatu zuen atzo (33); jokatu zuten atzo (32); kaleratu zuen atzo (42); kideak atzo (25)

kideek atzo (29); kontseiluak atzo (24); kritikatu zuen atzo (47); lehendakariak atzo (33); leporatu zion atzo (31); lortu zuen atzo (61); lortu zuten atzo (24); ministerioak atzo (36); ministroak atzo (80); mintzatu zen atzo (96); mintzatu ziren atzo (21); nabarmendu zuen atzo (89); nabarmendu zuten atzo (33); ohartarazi zuen atzo (102); ohartarazi zuten atzo (26); onartu zuen atzo (191); onartu zuten atzo (31); ordezkariak atzo (31); ordezkariek atzo (33); ospatu zuten atzo (23); plazaratu zuen atzo (21); poliziak atzo (33); presidenteak atzo (69); proposatu zuen atzo (35); sailak atzo (24); sailburuak atzo (43); salatu zituen atzo (22); salatu zuen atzo (241); salatu zuten atzo (99); sartu ziren atzo (23); sinatu zuten atzo (52); taldeak atzo (52); ukatu zuen atzo (29); utzi zituen atzo (25); utzi zituzten atzo (25); utzi zuen atzo (78); utzi zuten atzo (51)

zabaldu zuen atzo (45); zabaldu zuten atzo (42); zauritu zen atzo (30); zauritu ziren atzo (114); zauritu zituen atzo (25); zegoen atzo (76); zehaztu zuen atzo (45); zen atzo arratsaldean (56); zen atzo goizean (63); zeuden atzo (34); zieten atzo (85); zioen atzo (43); zion atzo berriari (26); zion atzo espainiako (27); ziren atzo arratsaldean (40); ziren atzo ere (21); ziren atzo goizean (51); ziren atzo iluntzean (21); zitzaion atzo (36); ziurtatu zuen atzo (43); zuen atzo aebetako (24); zuen atzo arratsaldean (75); zuen atzo askatasunak (22); zuen atzo bere (30); zuen atzo bilbon (30); zuen atzo donostian (35); zuen atzo eguerdian (24); zuen atzo ere (24); zuen atzo erresuma (21); zuen atzo espainiako (116); zuen atzo europako (62); zuen atzo eusko (74); zuen atzo frantziako (28); zuen atzo gasteizen (28); zuen atzo gipuzkoako (26); zuen atzo goizaldean (29); zuen atzo goizean (87); zuen atzo iluntzean (24); zuen atzo irakeko (23); zuen atzo israelgo (31); zuen atzo javier (40); zuen atzo jose (43); zuen atzo joseba (22); zuen atzo juan (47); zuen atzo nafarroako (29); zuen atzo nazio (23); zuen atzo patxi (26); zuten atzo arratsaldean (56); zuten atzo bilbon (42); zuten atzo donostian (28); zuten atzo eguerdian (29); zuten atzo eusko (22); zuten atzo goizean (70); zuzendariak atzo (30)

atzoz geroztik (40)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus