Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterpe (orobat aterbe g.er.) 1 iz euritik begiratzeko babeslekua; babesa. ik estalpe.

Zutabedun ataria ere egin zuen; hogeita bost metro zen luze eta hamabost zabal. Honen aurrean zutabedun beste atari bat ere egin zuen, bere aterpe eta guzti.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,6

Familia zen zure imaginarioa eta bihotza babesten zituen aterpea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Mendian aterpea bilatu zuten borda batean, baina artzain kabroi batek laguntza eman zien soldaduei haien bila joateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

Babes bila ibili naiz, Stella, itoginez jositako aterpe batetik bestera, eta ni ekaitzaren erdi-erdian nengoen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.

Ez al daude, ba, aterpean, hemen, Jainkoaren etxean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Hau ez da gaueko aterpea, maitea!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.

Ni aterpean nengoen ordea, eta gaitz erdi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Belar-meta haren aterpean babesturik entzun nuen, lehenengoz, gerraren berri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

Ur likatsu eta kirasdunean uzkurtu naiz, aterpe bila.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Eskolatik itzuli nintzenean, ikatz adreiluen pila, gelaren kanpoko hormaren kontra aterpean egoten zena, botea zegoen, eta ez nekien non ipini hankak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

Etxez aldatu ondoren, Residence de Jeunes Travailleurs izeneko aterpe moduko batean jarri ginen bizitzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Beste tenore batean neskame jendearentzat teilatupean prestatutako ganbaratxo horietako bat zen, eta hantxe aurkitu genuen egun hartako geure desirentzako aterpe.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Jendea dabil aterpean, apur bat urrunxeago dauden salmenta-postuetan baino gehiago menturaz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Zorrotzaurre, hiriko industriaren azken bilgune eta house eta progressivearen maitaleen aterpe.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 31. orr.

-Ez ezak sekula atzera egin, errekako urak eta zeruko eguzkiak ere ez baitute sekula atzera egiten! - aholkatzen zion Noraren aitak, arranditsu, asmatzaileak eskainitako aterpea onarturik, haren asmazioari buruzko xehetasunak entzuten hasi orduko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

- Langile batailoi osoa aterpe eske Frantzian...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Zeu ere bordako aterpean sartu zinenean soilik ulertu zenion irribarre zabal batekin esaten zizuna:  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.

Lesakatik tiroka bidali gaituztenetik aterpe bila egin dinat egun osoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Non aterpea bilatu?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 64. orr.

Geltokia baino lehentxeago, zubi akabuko aterpe horretan, soinujole itsu bat egoten da beti, betaurreko beltzekin, eta, hala ere, begietako zuringoa agerian, gorantz begira balego bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.

Buhamearen alaba gehienak etxola doiaren aterpean dindilizka zebilen sua indartu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Bere mahaia eta aterpea onar genitzan tematu zen, eta guk amore eman genuen erbi-festan partaide izatetik salbatu gintuen gizona ez minberatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

Ximunekin zeharkatu nuen Kale nagusia, erromesen aterpetik hasirik Arga ibaia gainditzen duen zubi ederra hartu arte.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Florentek estalpeko kale baten aterpera hainbat minutuz sartzera behartzen zuen; zenbaitetan Lebigreren tabernara eraman ere egin zuen, ardo beroa edatera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Adarrez egindako aterpe txiki baten azpian zegoen, sutarako egurrez erdi betea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 152. orr.

Monikeren etxepetik igarotzen ari da Mikel, elkarrekin usaindu izan duten zuhaitz loratuaren azpitik, hainbatetan aterpe izan den autoaren albotik, terrazatik hainbestetan miretsi duten bitsezko zerupetik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

Ez zigun uzten mendiko ibilaldietara koñaka edo azukre-koxkorrik eramaten, "beltzen kontuak" omen ziren, eta ezin ginen gelditu aterpeetan merendatzera, hori ere belzkeria omen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Bizitzeko lurrezko aterpe edo lastozko etxola txar batzuk besterik behar ukan ez zuenean ere, hildakoentzat harrizko monumentu ikaragarriak eraiki baitzituen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.

Atzerago, ordea, haranean zehar hedaturik, kanpaina-dendak eta aterpeak agertzen ziren ilaratan, makilei loturiko zaldiak, arma-meta handiak eta lantza-sorta zutituak, zuhaitz landatu berriek betetako mendien antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Ez zuen inondik ere alabatzat hartu, ezta aterpea eta hezibidea eman Noelia pertsona agurgarri izan zedin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.

Autobusen geltokiko aterpean, eserlekuan jesarrita, bikote bat musuka ari zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.

2 (izenondoekin)

Papoan behera, titi buruak zipriztinduz, isuri zuria ketan hedatzen sumatu zuenean, Txokok nagusiaren aterpe sekretutik ihes egin zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Euria hasten badu, berriz, aterpe zabala dugu eliz atariko teilatupe irekian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 79. orr.

Anaia gara nahigabean, anaia puten aterpe beroan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.

Zinez diotsut legoa laurden baten buruan aterpe ona aurkituko dugula.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

Zakila iratzarri egiten da, aztoratu, handitu, gogortu, berotu, eta burua altxatu, inguruetara begiratu eta aterpe epel eta heze baten bila hasten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Hargatik, nonbait egia hutsaren aditzea ez zitzaidan eder: bakoitzak eraikitzen zuen bere aterpe bizigarria, onargarri zitzaizkion gezurrak teila gisa erabiliz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Barrutik forratutako kutxa bat ematen zuen hark, munduaz ahaztu eta ehun urtez lo egiteko aterpe aparta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Handia da oroimenaren indarra, handia benetan, ene Jaungoiko, aterpe zabal, amaigabea; nor iritsi da sakoneraino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Udan ondo egoten da aterpe handirik gabe, baina zer gertatuko da gero, udazken eta neguan, eguraldi-aldaketarekin?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 121. orr.

Aterpe seguru bila  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Gero bazar egiptoarrera jaitsi naiz beste ostera bat egitera, eta haren aterpe usaintsu eta koloretsuan bilatu dut babesa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Zeru hain urdinerantz begira gelditu ginen guztiok, espazioan zuloren bat aurkitu nahian bezala, aterpe aingerutiarren bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Aterpe hutsean berokiak astindu zituzten, elurra eserlekuetan barreiatuz, eta, elkarren ondo-ondoan oraindik ere, bolatokiko leihoaren aldamenean eseri ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.

Aspaldiko partez aterpe gozoan zegoela sentitu zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Familia bizi zen Bordaxar baserria aterpe lekutzat hartua zuten karlistek, ehunka gudari bizitako neguak ere bai omen ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 131. orr.

Lekua, luzean, hori baino handiagoa baldin bada, jar bitez muturretan solaserako aterpe-gelak (chalcidica), Akileako Julia Basilikan dauden bezalakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Ibiltokian sartu eta euria jauts ahala ari dela ohartzen naiz oraino gehiago, teilatu hegi guzietarik eta aterpe bazter guzietarik ura turrustaka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Ulertu behar omen genuen: Suitza herrialde txikia dela, ez dagoela lekurik ezin konta ahala iheslarirentzat, aterpe-eskubidea, bai noski, baina Hannak aski denbora izan zuela bere erbesteratzea izapidetzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Jarrera hau, politikoki zikindu gura ez duen intelektual, literato, sindikalista edo apaiz jende askoren aterpe erraza izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Aldapan gorakoan, ezkerretan, eraiki duten aterpe kaxkarrera iritsi naiz, dexente akiturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezker eta eskuin, arbola ttipi pollitak eta laster behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

5 aterpe eman

Gorpua lurpean sartu eta hurrengo egunean lur gainean agertzen zen, "Nafarroako lurrak bere baitan traidore bati aterpe eman nahi izan ez balio bezala", idatzi zuen Iturraldek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Hiriko ospitaleak aterpe ematen zien Donejakuera joaten ziren erromesei, baina erromes horiek berak larrutzen bi-de-lapur eta ohoinek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

-Ustekabeko ostalariei aterpe ematea eta gehiegizko janariak hartzea eta gauza horiek ezinezkoak dira - erantzun zuen Hobek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Neska izutu egin zen, eta arnasari aterpe eman ezinik gelditu zitzaizkion birikak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Astearte buruzuri batean ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Banbuzko apalategi bat zegoen atearen ondoan, gelako sarrera babestuz eta hainbat oroigarri txiki eta maitagarriri aterpe emanez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Ez zituen gogoz kontrako txakurrak eta gogoko zuen, nolabait ere, gizaseme bihozbera antzo irudikatzea bere burua, abere babesgabeei aterpe ematen zekien horietakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Gero ez zen izan aterpe emate horrekiko esker onik, eta faxistek erasoari gogor ekin zioten euren lekuak berreskuratu zituztenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

Luteziaren gorputza ez nuen maite emakume maitatuarena zelako, baizik eta nolabait geriza, babes, aterpe ematen zidalako Lakatosen beldurrari ihes egiteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 143. orr.

6 aterpe-etxe

Gure aitak, gehientsuenetan, Clavièresko "Capanna Mautino" izeneko aterpe-etxean ematen zuen gaua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Biharamunean, hiri hartako Atzerritarren Babes Etxeko zuzendariak polizia-etxe guztiei igorritako e-mail baten medioz jakinarazten zuen, gauerdiaz geroztik, bazutela 13 urteko mutil bat beren aterpe-etxean jasoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 72. orr.

Hari pentsatuz lotu nintzen bertze lan bati ene misio bidean: aterpe etxe bat muntatu Baionako portura etortzen diren itsas gizonendako.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

7 aterpe hartu

Taberna nahikoa bete da honezkero, lanetik irtendako batzuek aterpe hartu dute berton, zerbezaren bat edo halako zer edo zer eztarriratzeko asmotan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.

Markesina azpian hartu nuen aterpe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Azkenean, goizeko bostak aldera, Juanen pisuan hartu nuen aterpe.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Hori dute zoncerek, ustezko iraganean hartzen dutela aterpe, mitotik gertu, deserrealitatean direla hazten, ahazten dituela bideko lokatzak eta, edozein kritika bide bozatuz, hala dutela lasaitasun amniotikoa eman eta zabaltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Bentara bidean jartzekotan nintzela, ordea, sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut, ahaide baten ostatuan aterpe harturik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

8 mendi aterpe

Ligaxka larunbatean hasiko dute Oiartzunek eta Hernanik Oiartzungo Harritxulo mendi aterpean.  Berria - Kultura   2004-03-03

Zurezko bungalow bat aukeratuko duzu, Gorbeia edo Iratiko mendi aterpe zaharren modukoa, baina holiday inn modernoenen erosotasunekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

adarrez egindako aterpe (2); armadaren aterpe (3); askoren aterpe (2); aterpe bakarra (2); aterpe bakarti hartan (2); aterpe bako (2); aterpe bat (5); aterpe batean (8); aterpe baten bila (3); aterpe batera (3); aterpe batzuk (2); aterpe berri (2); aterpe berria (3); aterpe berriaren (2); aterpe bila (22); aterpe bilakatu (2); aterpe da (4); aterpe eman (7); aterpe ematen (4); aterpe eske (4); aterpe eskean (2); aterpe eta bizileku (6); aterpe eta janari (2); aterpe etxean (2); aterpe gisa (2); aterpe hartan (2); aterpe hartu (2); aterpe hau (3); aterpe izan (2); aterpe militarrean (2); aterpe pollit (2); aterpe segurua (2); aterpe xume bat (3); babes eta aterpe (2); baita aterpe (2); bati aterpe eman (2); bere aterpe (2); beren aterpe (3); bi aterpe (2); bideko aterpe (4); bideko aterpe berria (2); egindako aterpe (2); ekaitzean aterpe (2); emango diotenen aterpe (2); erromesen aterpe (3); espainiako armadaren aterpe (2); gaiztoen aterpe (2); gaua pasatzeko aterpe (3); goratuko dutenentzat aterpe (2); haren aterpe (2); hartu dute aterpe (5); hartu nuen aterpe (2); hartu zuen aterpe (3); hartu zuten aterpe (4); hiru aterpe (3); igarotzeko aterpe (2); izan zuen aterpe (2); izeneko aterpe (2); mendiko aterpe (2); negurako aterpe (2); pasatzeko aterpe (3); pasatzeko aterpe eskean (2)

aterpea bertan (2); aterpea bilatu (7); aterpea bilatzen (4); aterpea eman (4); aterpea emateko (4); aterpea ematen (3); aterpea eskaini (2); aterpea eta logela (2); aterpea hartu (2); aterpea sortuko (2); aterpea utzi (2); gaueko aterpea (5); jana eta aterpea (2)

emakumeentzat aterpeak (2)

aterpean erretzen (2); aterpean sartu (6); aterpean sartu orduko (3); aterpean zeuden (2); elizaren aterpean (2); espainiako armadaren aterpean (2); salomonen aterpean (2)

aterpearen beste aldean (2); aterpearen ondoan (2)

aterpeetan ere (2)

aterpera itzuli (2); aterpera joan (2); aterpera noa (2)

aterperen bat (2)

aterperik batere gabe (2); aterperik eta janaririk (2); aterperik ez (16); aterperik ez duen (4); aterperik ez duten (2); aterperik ez dutenei (4); aterperik ez zuen (2); aterperik gabe (18); aterperik gabe gelditu (4); aterperik gabe utzi (2); aterperik gabeko (12); aterperik onartzen (3); aterperik onartzen ez (2); beste aterperik (4); beste aterperik onartzen (2); ez dute aterperik (2); iaz aterperik gabeko (2); lagun aterperik gabe (2)

aterpetik irten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus