Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaletxe azpiko jatetxeak estalpe bat zeukan atzealdean, kirol zelai bihurtzen ari ziren terrenoetara ematen zuena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Estalpe batean jaio eta gurutzean hildako Jesus behartsu hura. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.
Zuhaitz adarrez eginiko estalpe batzuen babesean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.
Karrika zeharkatu eta etxe artean bide egiten duten harkaitzetan eginiko mandioak dira; estalpe hauetan badago egur hornidurarik: gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Kutxaren narruzko estalpearen josturak koipez babesten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.
Bi isuriko estalkia jarri zioten estalpeari, eta gailur inklinatu hori lohiarekin igurtziz, euri-ura kanpora botatzen saiatu ziren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Musika jotzeko oholtza eta estalpea, hutsik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.
Sarbidea, autoen estalpea, eskailera nagusia, leiho handi irtena eta sukaldeko leihoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Hala hasi ziren bilera haietan batzuk arbastekin estalpeak egiten, beste batzuk mendi azpian kobazuloak irekitzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.
Badakigu zaharrik hil zela Krates; azkenerako beti ere hantxe leku beretik mugitzeke bizi izan zela, marinelek portuko puskak gordetzen zituzteneko Pireoko biltegi baten estalpean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.
Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako bidea hartu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
Kanpora irten, eta kalesa gordetzen zuten estalpera joan ziren biak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Egurraren eta tresnen estalpe bihurtu zinan Amona Babyk, etorri zenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 281. orr.
Kanpora irten zenean egur gehiago ekartzeko estalpetik, ez zen ohartu gizonaren oinatz izoztuez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.
Kolegioko artista ofiziala bihurtu zen Eguberriak iritsi eta bere eskuz egindako zurezko tailak ekarri zituenean: Jaiotzarako estalpe oso bat bere Haur, Guraso eta abereekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Biharamun goizean beste zenbait gorputzekin batera nirea ere estalpe gabeko kamioi baten zoru umelaren gainera bota zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.
Euria ari du gogotik, eta euri tanta lodiek lastozko estalpea zigortzen dute. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.
Eskuez airean keinu batzuk marraztuz sartu zen xamana kanaberazko estalpera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.
Denda aurreko banbuzko estalpeko hamakan etzanik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 47. orr.
Zurezko gure estalpean, tapakien azpian eta txirbilez beteriko lastairen gainean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Une hartan bertan, estalpe ustelduen atzean, hantxe zegoen osaba. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Era beronen erdi-erdian gailen, halako estalpe geometriko bat. izan ere, bai baitzegoen zinea: uralitazko teilatudun estalpe bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 348. orr.
Garai hartan, Rioko Galeão aireportua estalpe zikin bat besterik ez zenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Gauetan olanazko estalpe erraldoi batean irratia entzuten aritzen ziren soldaduekin biltzen nintzenean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.
Naturak matutien otoitzerako deika ari diren kanpai hots isilpetuak jasoko lituzkeen kalostra izuti eta alargundua zirudien, izarren zilar hutsez osaturiko estalpe karroindua bakardadearentzat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.
Ama hildakoan, sekula sentitu ez nuena sentitu nuen goiz hartan: lurgorrian estalperik batere gabe nentzala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 226. orr.
Irudi luke, beste edozein testuingurutan egin litekeen eran, terrorismoaren estalpean ongia eta gaizkiaren artean egoeraren moralki ikertzeko eta jujatzeko kapazitatea galtzen dela, Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 87. orr.
Ilun baitzegoen estalpe-barrua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.
Mendebaldeko ertzeko etxalde zaharra suntsitu eta haren ordez mundrunezko estalpe ilarak eraiki zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.
Nire argazki bat, bakarrik nago, kanpoan, nire eskuinean estalpe-ilarak, zaharrak berriei itsatsita. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.
Estalpeko kale nagusian sartzera zihoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.
Estalpeko kale handietan, ordea, bizitza aurrera zihoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Atze-atzean, egitura sendoko estalpe baten azpian, Balthazar zegoen zain, abiatzeko prest, kabestruan loturiko zaku batetik oloa jaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
baten estalpean (3); estalpe bat (3); estalpe baten (3); estalpean sartu (3); estalpeko kale (8); estalpeko kalean (4); estalpeko kalearen (6); estalpeko kaleen (3); estalpeko kaleetako (3); estalperik gabe (4)