Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artatu, arta(tu), artatzen 1 du ad ipar zaindu. ik atenditu.

Izen bat gogoan atxikitzen badute Baigorriarrek, da, gisa berezi batez eliza hau artatu duenarena, Léon Kurutxarrirena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

Basoilar hori ez zela, artatu zuen marexalaren arabera, edozein ihizi bezalakoa, zeren eta bere arrazakoen kantuaz bestalde baitzuen, ba, iduriz, gizonaren mintzoa... beraz gizonaren gogoa!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

Neure gorputzari eragiteko, oso nekez hazten ez diren landare batzuk etxeko atzealdean artatzea hartu dut lan fisiko bakartzat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 219. orr.

Hark ez balu artatu, hilen zen, edo haur behartsuen egoitza batean aurkituko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

-Mañot, arta ezak zaldia -manatu zion etxe-mutilari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Hilotza Kasr Al-Aini ospitalera eraman dute, eta baita urdanga ere, bertan arta dezaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

Inguratzen gaituen guztiak gutaz bakarrik ardura daitezela, gutaz bakarrik pentsa dezatela, gu bakarrik arta gaitzatela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.

Arta nezala, Aitak bezala, Aitzur eta jorra / Laguntzat hor nuela sotoko oporra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Zein medikuk artatu zaitu, laztana?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Aurreko bi egunetan, bera aritu zen konorterik gabea artatzeko erizain-lan esker txarreko eta nekosoetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Ospitalekoek baimena eman zioten orduko, haraxe eraman zuen Raymond, zaindu eta artatu ahal izateko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

Gaitz horiek artatzen ahalko dira Iruñea, Lizarra (Estella) eta Tutera (Tudela) hirietako ospitaletan.  Herria   2001-06-21

Ezintasuna irakurtzen zuen amaren begitartean, gaztigu dorpe; minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Famatuak ziren hamargarren eta hamaikagarren mendeko eritasun izigarria, "San Antonen sua", izurria naski, edo legena, artatzen zuten fraileak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Biltzen dituzte, hazten eta artatzen jende xahar, jende ezindu, jende herrebes guziak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.

Besterik da artalde baten artatzea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Gauez eramaten dituzte kolpatuak artatzera, gauez hornitzen dira janariz nahiz bertze zernahiz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 29. orr.

2 (adizlagunekin)

Batzuek uste ere dute oraino jendea hobeki artatzen ahal litakeela arta horientzat gutiago xahutuz bainan horren erraitea da erretxenik hain segur.  Herria   2002-07-25

1916an kolpatua izan nintzen, gas paralisatzaileak irentsi nituela ederki artatu eta sendarazi ninduen, bestela ez nintzen hemen zuen aitzinean izango.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Hartutako diruarekin -azeriak nahi edo ez nahi- urdetxo bat eramango zuen etxera, eta ongi artatu ondoren honen salmentak eman diruarekin behi baten jabe egingo zen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.

Denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku-zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Bazkalondoan, emakumeek joan nahi izan zuten nik hain debozio handiz artatu nituen dohakabe haiek ikustera; ni eraman ninduten lagun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Ardi lanen ondotik, behiak deitzi nituen eta behar bezala artatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Kontu handiz arta ezan, nik heure aurretik egin bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.

Lehengo urtean eztiki artatu ninduten han, bi hilabetez, nire eriondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Aita Mathieu ongi arta ezazu eta zutaz ere arta har ezazu!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

Egin zen ber denboran filosofo eta mediku, Baezara itzuli, gorputzak eta gogoak zintzoki artatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

Hark pasatzen zituen egunak bere mahastiaren inork baino hobeki artatzeko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Eta baratzea artoski artatzen zuen, arratsalde osoak han iraganez, hau landa, hura jorra, hemen zurkaitzak ezar, hantxe tomateak esteka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Graxi zen bakarra, seme bat bezala artatzen zuena, etxea garbitzen zion, zuriketa egiten, harentzat janaria preparatzen eta biztanleriaren gogo-bihotzen berri ematen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Urtean, 40.000 eri baino gehiago artatzen da hor, orotara 120.000 presuna ibiltzen direla horgo mediku-kontsultetan, gainerateko bisitari guziak bertzalde.  Herria   2004-01-15

3 (da aditz gisa)

Astean zehar zutaz artatzen ginen, gure bizien zerumuga zinen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus