Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askatasun (ETCn 79.881 agerraldi) 1 iz besteren mendeko ez denaren egoera; eragozpenik eza; preso edo atxilo ez dagoenaren egiera. ik libertate.

Askatasuna kendu zidan; etxe hartan bizitzera behartu ninduen, sekula nireak izango ez ziren gauza dotorez inguratuta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 21. orr.

Lanerako trenpurik biltzen ez nuelako, batean; nire oroitzapenek inorengan sor zezaketen interesarekiko zalantzaz, hurrengoan; askatasunez jokatzeko adore faltaz, gehienetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Abenduan jakin genuen askatasuna sinatuta atera zela, eta zain jarri ginen, etxera noiz iritsiko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Amak ez zion inoiz askatasunik eman eta etxea kartzela balitz bezala sentitzen zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 53. orr.

Azken egunetan lantokian bizi izan nuen askatasunari akabaila ematen baitzion, erabakiak errabiatuko ninduela uste zukeen Eskalatzaileak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Erabakiak hartzeko orduan, askatasuna; erabaki horien berri emateko orduan, argitasuna; eta erabakien ondoan sortutako ondorioen aurrean, erantzukizuna, onerako nahiz txarrerako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Askatasun honek, gizakiaren arraitasunaz eta zeruaren handitasunaz nahaste, badu bere grazia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Hari lagunduta etorriko zen askatasuna gure herrira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,21

Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Beren arteko ekinaldietan halako askatasun batez hitz egiten dio eta, inoiz, bere burua hustu ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

Erabaki ezak herorrek zenbat egunez gorde dezakean hire askatasuna, bortxatua sentitu gabe! -esan zidan ostera Adak, ahots gora burlaizetsu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 156. orr.

Eta Malenek orriak hartzen zituen, eta tara tara tara jarraitzen zuen, alaba izateak ematen zion askatasuna aprobetxatuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 22. orr.

Gizakia ohitu egiten baita, gure aldean erraz: gizakia ohitu egiten da pozik gabe bizitzera; gizakia ohitu egiten da askatasunik gabe bizitzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Amerikako askatasun eta aukera guztiak miresten dituzte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Baina askatasun honek badu heriotzaren antz pixka bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 253. orr.

Zulogilea, horixe bilakatu naiz ni, askatasunean bizi behar dudala erabaki eta askatasunera iristeko eman behar izan dudan urte luze honetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 15. orr.

ETAren hondakinetatik askatasun orroa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 11. orr.

Batzorde bat, erabaki behar duena jaun honi zer egin: salaketa bat jarri pertsonaren askatasuna urratzearen delituagatik...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Askatasuna behar genuen, askatasuna.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Zeregin horiek betetzen badira indartsuago bihurtuko da gizartea, kultura, askatasun, demokrazia, ongizate eta kohesioan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 44. orr.

Prediku huts eta askatasunaren zeruari egokitu konformismoaren ildoan, militanteek urritzen zihoazen herriko apezak ederki ordezkatu zituzten nioen enetako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Bizitza, askatasunaren eta zuzentasunaren aldeko borroka da.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Baina izan kontu, zuen askatasun hori kontzientzia hezigabekoentzat behaztopagarri gerta ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,9

Hitza gogorra da, gauza guztiak askatasunez egiten ditugula dirudien garai honetarako, baina ez dut aurkitu gure nekea, azken urteotan, hobeto definituko lukeen beste adigairik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 102. orr.

Nik maiteago ditut beste balore batzuk: justizia, askatasuna, adiskidantza, goxotasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 201. orr.

Baina, ongia egiteko eman zaigularik, ez al duzu uste askatasun horrek ez gintuela bekaturantz eraman behar?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.

Gertutik islatzen digu esklaboen historia, eta haien ahalegin etsia askatasunaren bila.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 7. orr.

Horren askatasun ekintza erraza eta sinplea egin nahi - irten, zalgurdira igo eta Rouenera joan -, eta ezin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 326. orr.

Gaur hurbilago daude bakea, justizia eta askatasuna!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

-Maisuaren askatasunaren prezioa berrogeita hamar dukat! - esan nuen nire artean, diru hartaz gogoeta eginez -.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 304. orr.

Historiaren biktima izatean galduriko askatasuna berreskuratu egin daiteke norbere historiaren egile bihurtzean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 9. orr.

-Eta orain -galdetu zuen Harry Blountek-, zer egingo dugu geure askatasun honekin?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.

Baldintza bat jarriko die, Tobosora jo beharko dutela Dulzineari eskerrak ematera askatasunagatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 63. orr.

Jendea urrats luzez zihoan kontrako norabidean, barreka eta txantxetan, ikastetxeko zelaietara, luzaroan itxarondako askatasunaren bila; Harry erretratu-zulora iritsi eta egongelara sartu zenerako, ia hutsik zegoen hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.

Askatasuna aitortzen zenidan -eskerrak!- zure nahiei aurrera edo atzera bidea emateko, baina ez ote zitzaizun bururatu ni ataka estu horretan jartzea bera gogaikarri eta buru-hauste gaitza gerta zekidakeela?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

Neville agertu zen besaulki baten atzetik, Trevor apoari helduta, hark askatasunerako beste ahalegin bat egin zuela ematen baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.

- Etsaiaren ikurrak dituk eta bake adina askatasun uzten ez diguteno ez dituk ez libre ez eta bakean egongo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

Enetzat egiazko askatasun bat izan da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Zuk uste duzu merezi duela soldata bat eskuratzearren eskolak han-hemenka ematen ibiltzea eta egunero-egunero lan egitea, beste hamaika gauzatarako askatasuna galduta?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 132. orr.

Han zegoen askatasuna, han zegoen bakea, han zegoen, denetan atseginena, elkar biltze bat, sendotasunezko plataforma batean atseden hartze bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Eta txapela airean zihoala falangeko afiliazio orriak bere askatasuna bilatu zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 51. orr.

Ostera, esklabutza, txirotasun, aberastasun, askatasun, gerra, bake, euren etortzez edo joatez izaera aldagabe uzten duten gainerako guztiei, bidezko denez, gertakariak deitzen diegu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

2 (izenondoekin)

Gurasoak pozik neuzkan eta horrek askatasun handia ematen zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 45. orr.

Dena alferrik dela dakigunean bakarrik dukegu nahi duguna egiteko askatasun tristea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Nola ausartu halakoari gure barruaz jabetzen den sentimendu anabasa horren, amorrua, hertsatzea, nahigabe handia, irrealitatea, jazarraldiak, barruko harrak eta askatasun bitxi bat biltzen dituen nahaste-borraste horren berri ematera?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Zintzoki eta askatasun osoz hitz egin ezin daitekeen estamentu batean ezin nuela jarraitu erabaki nuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Eskatzea libre izateak emailearen erantzuna ere libretzat hartu beharra dakar, bi-biak ere askatasun txit gorenaren kateak baitira.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

Zoritxarrez, Napumoceno jaunak ez zuen izan ez gutun hori ez bidean pentsatu zituen gainerakoak papereratzeko modurik, erdi mareaturik zebilenez mugitzeko askatasun murriztua baitzuen ontzi barruan eta liburu bat edo luma bat hartu orduko halabeharrez joan behar izaten zuen karelera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.

Eta Neolitoko euskal gizakiari egozten dizkion ezaugarriak - beregaintasun espirituala munduari buruz, babes eta askatasun espiritualaren sentimendua...-.     «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Eta inoiz ez nuen aurrez aurre izan hura baino askatasun presoagorik, zeren eta itsasoa bide irekiaren, autopista mugagabearen sinonimoa izanagatik, han ez baitzen iseka eta etengabeko gatibutasuna baizik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 192. orr.

Ilustrazioaren ortodoxiak ito egiten zituelako eta, beraz, debekatzen zitzaien askatasun pertsonalaren gosez bizi zirelako?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Erosotasuna, askatasun txiki edo handi hura bukatzen zela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.

Askatasun intelektualaren horizonteen handiak, eztabaidak, musika, adiskidantzaren alaitasuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 7. orr.

Hogeita hamargarren urte aldera, Petronio, askatasun anizkun horren gose-egarri, esklabo alderrai eta neurrigalduen historia idazteari ekin zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Eibar errepublika independente moduko bat izan zen urte luzetan Bizkaia eta Gipuzkoa nazionalista eta zintzokoteen erdian, abadeen diktaduratik libre samar, mundu ikuskera zabal eta aurrerazalean, ohituren askatasun sano batekin.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.

Joera honen ustez sistema kapitalista eta baliabideen jabego pribatua dira askatasun politikoa eta gizartean banakoen ongizate ekonomikoa lortzeko biderik onena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Askatasun tradizionalak nahikoa zuen pentsamendu tradizionala; askatasun berriak pentsaera berriak eskatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Hainbat egun behar izan zituen Harryk bere askatasun berri eta arraro hartara ohitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Askatasun ezin handiagoan bizitzen uzten zioten, zertan ari zen inoiz galdegin gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.

Guri dagokigu denbora horren jabe izatea, askatasun berri baten abiapuntua hortxe kokatzen delako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lur eta zeruarekiko komunio berri bat sentiarazten zidan, zeinean bat egiten baitzuten nire askatasun-premiak, indarren betetasunak, eta gauzak ulertzeko goseak, horiek bultzatua baininduten kimikara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Eta, artetik erraiteko, kasu berean geunden gu geu ere euskaldunok, ezen, gure Hegoaldeko diputatu batzuek bidali ziotelarik Wilson presidenteari beren askatasun deia, ez zien, nik dakidala, nehork neholako erantzunik eman.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Horrela soilik lor zezakeen exekuzioak eragiten zion erdeinu neurrigabea adieraztea eta bere espirituaren azken askatasun-hondar ukiezina atxikitzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Internet sortu zenean, eta gero ondoko urteetan halako abiadura handian garatu denean, askatasun mundua izango balitz bezala aurkeztu ziguten batzuek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.

Eta oso gaizki eramaten duela askatasun falta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.

Askatasun eremua ere bazen espetxe kulunkari hura, aldizkariak lasai asko pasatzen zizkidaten, euskaraz han baino ez dut egin natural, eta nerabetarako diru apur bat ere baneukan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 137. orr.

Luis, ordea, irri malizios batekin inguratu zait dantza eskatzera, baina erantzuteko betarik eman gabe neure burua deabruzko erritmo batean ikusi dut, Luisen gorputzari ezin itsatsiago eta, hala ere, askatasun sentsazio ikaragarri batekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.

Elkarren ongizatearen alde sakrifikaturiko askatasun zati hauen baturak osatzen du nazio baten burujabetza, eta soberanoa da hauen legezko gordetzailea eta administratzailea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

"Gure barrioa 1975" liburuan ageri da askatasun-giro muga gabeko hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Halako askatasun egarria du egungo modernajeak, non lesbianak, transexualak, marikoiak eta inon direneko gai guziak familia ofizial eske ari diren estatuari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Ai, nolako askatasun sentsazioak hartu zuen Sara goitik behera, trena abian jarri zenean! Eta, amarekin izandako liskarrak gaizki sentiarazten bazuen ere, ezin pozikago zegoen, bestalde, hura guztia Sergiori zion maitasunagatik egin zuelako eta Sergiorengatik sufritu zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 20. orr.

Zaharren egoitzen baliagarritasunaz mintzo dira, seme-alaben berekoitasunaz batzuk eta askatasun beharraz besteak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Nazio hartan hasi zen bere askatasun lanean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 48. orr.

Ez ahantz hargatik kafea hitzeman eta zor didazula! Zure eskaerari erantzuteko, o, Sokrates, uste dut ez dela nahikoa bizitza materialaren segurtatzea, ildo beretik behar direla diren lekuetan hizkuntzak, lurraldeak eta askatasun proiektuak zaindu zein garatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Eta hau ere beste askatasun-ibilaldi askoren sinbolo bilakatzen da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 143. orr.

Eta gauzak horrela, nolako maniobra-aukera dugu?, zein da gure askatasun maila egungo degradazio dinamikak edo hauetara garamatzaten antolamendu egiturak alderanzteko unean?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.

Libre izan nahirik, haren gogoak iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen, askatasun lurrak zirelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Astelehenean aztertuko du Auzitegi Nazionaleko salak askatasun eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

"Askatasun eskubideak berreskuratzen" hasteko eskatu dio Imazek PSOEri.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Asko sufrituta ere lortu dugu askatasun bidean zeuden oztopo horiek gainditzea eta tresna horien mugak erakustea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Bere bi galdera nagusien erantzunak, ezagumenarena (arrazoimen huts teorikoaren galdera) eta askatasun-lege moralarena (bere arrazoimen huts praktikoaren galdera) potentzia den arrazoimenean ipintzen ditu eta ondoren - arrazoimenak determinatutako nahimenean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.

Berriketa haiek bazuten halako gauza kitzikagarri bat, ausardiazkoa, eta erru sentimen apur batekoa: bakarrik, baina elkarrekin, gau ordua jo berria bazen ere isiltasun lodi batean eroria zirudien landaren erdian, izu gozozko, askatasun ikara bat sentitzen zuten barnean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

Izua eta mendeku gosea; askatasun egarri nintzen baina baita tormentuak nozitzeko, gurutze bat bizkarreratzeko prest ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Epaileak gaur goizean berean sinatu ziok baldintzarik gabeko askatasun agiria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Beren askatasun amets berbera dute.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 88. orr.

Tradizioa da, bestalde, idazle batek aurki dezakeen askatasun-eremurik bikainena: ereduak imita ditzake; iragana deitora dezake; kaosaren anabasan eskuak sarturik, sortu egin dezake.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Horrelako egoeretan hiztunak libre ikusi ohi du bere burua, eta hitzak laburtzea, hitzak batzea eta era guztietako aldakuntza fonetikoak gauzatzea izan ohi dira askatasun giroaren emaitza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Axenario zutik dago haren aurrean, txapela izterren artean duela, erabateko ekintza-askatasuna gordetzearren.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 86. orr.

Baina berehala frogatzen dute benetan babesten dutena euren enpresa-askatasuna dela eta ez besterik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Eta, negozioak ez badira norbanakoen eskumenetik at egoteko bezain handiak, hobe izango da salerosketa-askatasuna pribilegio esklusiboen bidez ez oztopatzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Gure zibilizazioaren ikurretako bat direla uste dut, eta ez dut exajeratu nahi: denda txikietako jabeen gizabidetasun gogaikarri eta faltsutik urrun, benetako aukera-askatasunaren esparru bihurtu dira saltokiok.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

2 adierazpen askatasun

Eta zer da adierazpen askatasuna? Erretagoardian besoak gurutzatuta gelditu eta ekintza gizonek egiten duten guztia gaizki dagoela esateko aukera bat besterik ez da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 33. orr.

Gainera ETAri bideo elektoral batean lekua uztea adierazpen askatasuna iruditzen al zaik?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea, hizkuntz eskubidea Ðmilaka euskaldun geratu ziren zeukaten periodiko bakarra gabeÐ norberaren segurtasunerako eskubidea..  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Jacques Chiracek adierazpen askatasunaren defentsa sutsua egin zuen orduan.  Berria - Mundua   2006-02-12

Baina askatasun kaltegarri eta gaitzesgarri horiek bezala, sistema berberaren fruitu dira nolabait beste askatasun onuragarri batzuk; hain zuzen ere biziki estimatzen ditugun "kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko askatasuna, elkarteak osatzeko askatasuna edota enplegua".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Hau giza eskubideekin eta adierazpen askatasunarekin batera demokraziaren benetako espiritua da (zoritxarrez, batzuetan hau oraindik bortxatu egiten da Europako zenbait aldetan).  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.

Politika mailan baita adierazpen askatasuna okertuz doaz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Esaterako, izan genuen presidente bat, Jaime Lusinchi, adierazpen askatasunaren oso kontrakoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.

Ioiok komedia biribildu gura du eta kiroldegiko tunelean adierazpen askatasunaren gainean dihardu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 113. orr.

Askatasun adierazpen sarrien ke zuriak salatzen du, sarri, adierazpen askatasunik ezaren su mina.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Kaka bazkatzetik bizi dira eta birziklaketa nazkagarri horri deitzen diote adierazpen askatasuna eta zeregin demokratikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.

"Esne behiaren sindromea" irakurtzen dugu Joxerra Garziaren metaforismo batean, non adierazpen askatasuna eta askatasun adierazpena kontrajartzen dituen, eta izenak euskaltegietako irakasleek honez gero maiztu duten adibidea ekartzen digu gogora: esne behia versus behi esnea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

1868ko "iraultzaren" ondoren (Isabel II.aren destronazioa, Alfontso XII), adierazpen askatasunarekin, positibismoa liberalismoari asoziatua agertu da, idealismoa eta espiritualismoa erregimen zaharraren aliatutzat jotzen ziren bitartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

3 askatasun baldintzatu

Azkena eskumuturrekoarena izan da; hasieran behin-behinean aske geundenon egoera zalantzan jartzea izan zen, besterik gabe askatasun baldintzatuan ginelako eta bizirik geundelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

"Lehen baldintzarik gabeko espetxean zegoen eta orain, berriz, askatasun baldintzatua eman diote, baina oso baldintza latzekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Kontua da, joan den apirilaren 21ean, 18 urtez giltzapean egon ondoren libratu zuten Vanunuri askatasun baldintzatua ezarri diotela eta, esaterako, ezin duela Israeletik irten ezta atzerritar batekin harremanetan egon ere, agintarien baimenik gabe.  Berria - Mundua   2004-05-28

4 askatasun kolektibo

"Frankismoko garai ilunetan gure banakako askatasunak zein askatasun kolektiboak berreskuratzeari inoiz ere uko egin ez genionon erreferente izan ziren», esan zuen bi lehendakariei buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Askatasun kolektibo abstraktuaren antitesia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

5 askatasun zaindu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Hala ere, zentrotik ateratzean askatasun zaindua ezartzen zaie denei eta hezitzailearekin astero hitz egiten dute, dena ondo doakiela ziurtatzeko.  ETC-prentsa   Argia, 2006-09-17

Blayen erbesteraturik egon bitartean, askatasun zainduaren erregimenean, aske samar ibili ziren, eta Decaen jeneral liberalaren oniritzia eta babesa izan zituzten. ETC-literatura, saiakera   Mina edo libertatea, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

6 askatasun zibil

Europako Legebiltzarreko Justizia eta Askatasun Zibilen batzordeko presidente Jean-Louis Bourlangesek ideia ez dela "oinarrizko giza eskubideen» errespetuarekin bateragarria ohartarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-10-01

Ildo horrek norabidea galarazi dio Alderdi kontserbadoreari, haren politika bere egin baitu bai ekonomikoki bai immigrazioari eta askatasun zibilak murrizteari dagokionez ere.  Berria - Harian   2005-05-05

Europako Parlamentuan Askatasun Zibilen, Justiziaren eta Barne Gaien Batzordean zegoen Rosa Diez, PSOEko legebiltzarkide moduan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Ondorioetako bat: demokrazia politikoak eta askatasun zibilek lotura zuzenagoa dute pertsonen segurtasun ekonomikoarekin, hazkuntza ekonomikoak baino.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Printze hark beren lehen askatasun zibila itzuli zien, eta zentsua ordaindu beharra kendu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Iraultza sendotu, estatu ahaltsu baten bidez herriaren batasuna berrindartu, herritarrei gutxieneko askatasun zibila bermatu, askatasun politikoa sakon gutxitzearen truk, gizartea bera antolatu, giza aldra harritzar multzo horiek gizabanakoen iduriko diren hare garauak eginez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

7 askatasuna kentze

Jabetzen naiz, hala ere, askatasuna kentzeak nekez izan dezakeela ordainik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Askatasuna kentzea oso neurri larria da; oso larria da, behintzat, nortasuna modu librean garatzea ordena politikoaren eta gizarte bakearen oinarri funtsezkotzat daukaten sistema politiko guztietan.  Berria - Harian   2005-10-20

Zuzenagoa diot, erruztatuari zalantzaren alferriko oinaze ikaragarriak aurrezten zaizkiolako, hauek hazi egiten direlarik irudimenarekin eta norberaren ezintasun-sentimenduarekin; zuzenagoa, askatasuna kentzea berez zigorra denez, ezin delako epaia eman aurretik gauzatu, beharrak eraginda ez bada.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

8 askatasunaz gabetzeko zigor (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Askatasunaz gabetzeko zigorren betearazpena kontrolatu eta espetxeetan barneratutako pertsonei dagokien guztia ebazten dute.  ETC-entziklopedia   Botere judizial, Wikipedia

Eta, bestetik, neurrigabetasuna bultzatzen baitute, gizabanakoak askatasunaz gabetzeko zigor ezinago basatiak ezarrita, eta, alderantziz, auzipetuaren nortasuna gorabehera, errugabetzat jotzekoak erabilita.  ETC-prentsa   Berria, 2011-01-23

Kartzela zigorrak ("askatasunaz gabetzeko zigorrak") beren erantzukizuna aitortzen dutenentzat dira, "berandu baina epaia baino lehen" aitortuz gero (5-8 urte bitartean), bai eta "beren erantzukizuna aitortu ez eta erruduntzat jotzen dituztenentzat ere" (20 urte bitartean).  ETC-prentsa   Berria, 2016-02-21

Askatasunaz gabetzeko zigorraren ordez, kanporatzea erabaki eta gero, hori ezin bada burutu, hasieratik askatasunaz gabetzeko ezarri den zigorra beteko da, edo, bestela, betetzeko dagoen kondena-epealdia.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodea, (Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

f) Askatasunaz gabetzeko zigorra jasotzea edo delitu batengatik lan edo kargu publikoan aritzeko desgaitze erabatekoa edo berezia. ETC-zientzia, zuzenbidea   3/2013 FORU LEGEA, otsailaren 25ekoa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea aldatzen duena, (), Eusko Legebiltzarra, 2013

9 baldintzapeko askatasun

Ez dizut esaten kargurik gabe ateratzen, baina bai baldintzapeko askatasunean, besterik ez bada.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 116. orr.

Baina mailak eta mailak daude baldintzapeko askatasun horretan ere.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 26. orr.

Stephen Shaw kartzeletako eta baldintzapeko askatasunerako arartekoak izango du Herio doktorea izenarekin ezagun egin zen britainiarraren heriotza ikertzeko ardura.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Horretaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionalak atentatuekin lotura izatea leporatuta atxilotutako Jaouad el Bouzroutiri baldintzapeko askatasuna eman zion.  Berria - Harian   2005-03-12

Aurten Alonsok eta Montoiak baldintzapeko askatasunik sinatuko ez dutela esan dute.  Berria - Kultura   2004-10-02

Gu baldintzapeko askatasunean ohitutako piztiak gara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

50.000 pezetako bahia ezarri ziguten kaleratzeko, baina ondasunik ez genuela adieraztean baldintzapeko askatasuna eman ziguten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 179. orr.

Baluke untsalaz baldintzapeko askatasunaren ardiesteko eskua.  Herria   2005-10-20

10 behin-behineko askatasun

Hamaika hilabete geroago berriro atzitu zuen Ertzaintzak, eta Durangoko komisaldegian bi egunez eduki ondoren, behin-behineko askatasunean utzi zuten ostera ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.

Hain zuzen ere, arazo horien ondorioz utzi zuten behin-behineko askatasunean 1999an.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

-Epaileak behin-behineko askatasuna emanen ziok, baina kargu potzoloei egin beharko ziek aurre, Rosarioren hilketan senarrari laguntza eman izanaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

- Ene abokatuak egin behin-behineko askatasun galdea berriz ezeztatu du jujeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Mzoudi behin-behineko askatasunean zegoen joan zen abenduaz geroztik, hain zuzen ere, Ikerketa Kriminalerako Bulego Federalak itaunketa baten zatiak aurkeztu zituenetik.  Berria - Mundua   2004-02-06

Alabaina, behin-behineko askatasuna ez zitzaion heldu.  Berria - Harian   2005-09-25

Behin-behineko askatasunaz bazen ere, libre irten zen, hilketen gaineko eginbideak iraun bitartean astelehenetan eta ostegunetan epailearen aurretik pasatzeko baldintzapean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 119. orr.

11 elkartzeko askatasun

Zentzu horretan, "herritarrek hautatzeko eta hautatuak izateko duten eskubidea, elkartzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna» defendatzeko eskatu zion Aralarrek Espainiako Auzitegi Konstituzionalari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Baina askatasun kaltegarri eta gaitzesgarri horiek bezala, sistema berberaren fruitu dira nolabait beste askatasun onuragarri batzuk; hain zuzen ere biziki estimatzen ditugun "kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko askatasuna, elkarteak osatzeko askatasuna edota enplegua".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

AEBek behin eta berriz kritikatu dute Alexander Lukashenko presidentea, "adierazpen, prentsa eta elkartzeko askatasunak murriztea» egotzita.  Berria - Harian   2005-01-21

Giza eskubideak: Tortura "sistematikoekin» amaitzea; kurduen, gutxiengoen eta emakumeen eskubideak bermatzea eta adierazpen eta elkartzeko askatasuna bermatzea.  Berria - Mundua   2004-12-17

12 erlijio askatasun

Herritar musulmanei zera esaten die: "Erlijio askatasunean sinesten dugu eta hura bultzatzen dugu».  Berria - Mundua   2006-02-10

Ludinek eskolako arduradunak salatu zituen Konstituzioak erlijio askatasuna bermatzen duela argudiatuz.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Adibidez, Rooseveltek esan zuen hori, 1941. urtean, lau askatasunen printzipioak aipatu zituenean: adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna behar dira, eta beldurraz eta pobreziaz aske izan behar duzu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Poloniako agintariek, beste hainbat herritan ez bezala, mende askoz mantendu zuten erlijio-askatasun giroa, eta juduek lasai eta eroso jarraitu zuten bertan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.

13 eskubide eta askatasun zibil (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi) pl

Oso gogor ari gara lanean Kongresuko kideei eta estatuetako legegileei eskubide eta askatasun zibilak berma ditzaten presioa egiten.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-23

Horrek esan nahi du autoek "oinarrizkoak diren eskubide eta askatasun zibil eta politikoak urratzen dituztela".  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-09

Erresuma Batuko, AEBetako eta Europako beste konstituzio batzuetan jasotzen diren giza eskubide eta askatasun zibilak urratzen badira edo ezabatu segurtasuna handitzeko, terroristek irabaziko dute.  ETC-prentsa   Berria, 2005-07-12

Eskubide eta askatasun zibilen eta auziaren irtenbide politikoaren alde dagoen gehiengoa.  ETC-prentsa   Berria, 2018-09-23

Irabazi asmorik gabeko erakunde horrek ikerketa kritikoa egiten du Europako barne-arazoen, eskubide eta askatasun zibilen, pribatutasunaren eta justiziaren inguruan.  ETC-prentsa   Argia, 2018-09-09

Ikasleak ziren mugimendu hauen gidari: eskubide eta askatasun zibilen aldeko esloganan eramaten zituzten, pobreziaren aurkakoak, erradikalismo orokorraren eta errebultsioaren aldekoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   XX. mendeko Zuzenbide amerikarra, L. Friedman, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2002

Eskubide eta askatasun zibilen zerrenda -Konstituzio modernoetako osagai tipikoa-, muga negatibo bat da funtsean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Teoria juridikoko arazoetara hurbiltzen, J.R. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007

14 fidantzapeko askatasun

Areago oraindik, fidantzapeko askatasuna Fiskaltzak salaketa "puztu» duen seinale dela adierazi du Gavito eta Sanchezen abokatuak.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

15 gurtza askatasun (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Adierazpen eta gurtza askatasunean oinarritu du Parisko fiskaltzak Constantin Costa-Gavras zinemagilearen Amen filma iragartzeko kartelaren defentsa.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-20

"Proposatu diguten lekua ez da egokia otoi egiteko; ez dago Mekara begira, eta egiturak otoi egingo dutenen kokapena eta banaketa ere ez du errazten", azaldu zuen iragan ostiralean gurtza askatasunaren aldeko elkarretaratzean parte hartu zuen pakistandarren elkarteko kide batek.  ETC-prentsa   Berria, 2011-07-10

Arau moral, etiko eta diziplinarioez osatua, alegia, hainbat familia-ereduri esker oso ondo bereiz daitekeena (ideologia, heziketa, gurasoen irudia, aitarena, diziplina, gurtza askatasuna...).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia Zuzenbidea, Leire Imaz, UPV/EHU, 2009

Historian zehar, Elizak zuen pertsonen erregistroa kudeatzeko ahalmena 1869arte non urte honetako konstituzioak atxikitutako gurtza-askatasunaren aldarrikapena zela eta, Erregistro Zibilaren legea idatzi zen lehen aldiz.  ETC-entziklopedia   Egoera zibil, Wikipedia

Protestante kalbinistei, mugaren batzuekin, gurtza askatasuna baimentzen zien dekretu bat izan zen. ETC-entziklopedia   Nantesko Ediktua, Wikipedia

16 kontzientzia askatasun

Baina askatasun kaltegarri eta gaitzesgarri horiek bezala, sistema berberaren fruitu dira nolabait beste askatasun onuragarri batzuk; hain zuzen ere biziki estimatzen ditugun "kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko askatasuna, elkarteak osatzeko askatasuna edota enplegua".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Egungo egunean kultu askatasuna da oinarrizko legea eta erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa; dibortziorako ahalmena, gure artean, kontzientzia askatasunarekin uztarturik dago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Hori lizentziatzat hartu, eta adierazpen eta kontzientzia askatasuna aldarrikatzen ditut, PPren politikari errepaso ederra eman ondoren, arazo politikoek irtenbide politikoak behar dituztelako.  Berria - Kultura   2004-03-12

Aldi berean, begi bistakoa da hil duten pertsonek barne lan oso bat egin behar dutela, nahiz eta ezin ditugun horretara behartu, kontzientzia askatasuna badutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

17 kultu askatasun

Egungo egunean kultu askatasuna da oinarrizko legea eta erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa; dibortziorako ahalmena, gure artean, kontzientzia askatasunarekin uztarturik dago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.

Nantesko ediktua: kultu askatasuna higanotendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

18 merkataritza-askatasun

Merkataritza-askatasuna ez da tratulariei nahi dutena egiteko ematen zaien gaitasuna; hori haien esklabotza litzateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Gure zibilizazio osoak zutabetzat duen merkataritza-askatasun horren oinarri sakratuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Beraz, Estatuak neutral izan behar du bere aduanen eta bere merkataritzaren artean, eta bi gauza horiek elkar ez oztopatzeko moduan jardun behar du; eta orduan merkataritza-askatasunaz gozatuko dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

19 norbanakoen askatasun

Liberalen iritziz, Estatuaren eta Elizaren elkar hartzeak Estatuaren independentzia eta norbanakoen askatasunak kolokan ezartzen zituen.  Berria - Harian   2005-12-09

Azkenik, konpainiak badu berariazko ezaugarri bat, neronek asko estimatzen dudana, alegia, norbanakoen askatasunak bere tokia duela mugimenduen garapenean, batzutan dantza egiteko gogoa eta gorputzen energia nagusitu egiten direlako talde diziplinaren gainetik.  Berria - Kultura   2004-09-14

Frantziak asmatu zuen norbanakoen askatasuna, eta harro dago Frantzia Frantziako Iraultzaz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 132. orr.

20 pentsamendu askatasun

"Demokraziaren izenean beronen balio funtsezkoenetako bat, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, arinki erasotzen den egunotan euren asmoak betetzeko edozein bide egokia dela» salatzen dute atzo ateratako komunikatuan.  Berria - Kultura   2004-01-16

Alemanian ez da zehaztasun-espiritua hil oraindik, baizik eta ixilarazi egin dute epe laburrez jeinuzko pentsamendu-askatasunaren aldeko modazko oihuek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

21 pentsatzeko askatasun

Presoaren abokatuak adierazi zuen "Solek bere pentsatzeko askatasunari uko egitea» zela Fiskaltzaren helburua.  Berria - Mundua   2004-08-07

Pentsatzeko askatasuna murrizten duten erantzun orokorren aurkako jarrera agertu du Txillardegik.  Berria - Kultura   2004-09-09

Hitz egiteko askatasuna lortu du, baina ez pentsatzeko askatasuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.

Pentsatzeko askatasunaz baliatuz eta tesiak adierazteko eta teoriak lantzeko eskubidea erabiliz aldarrikatzen zuten haiek gizabanako zirela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Higitzeko askatasuna lortu du, ez pentsatzeko askatasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 183. orr.

22 prentsa askatasun

Sareko prentsa askatasuna mugatzeko legeak ugaritu egin direla esan du RSF Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak 'Interneteko prentsa askatasuna' urteroko txostenean.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Mugarik Gabeko Erreportariak taldeak gogor salatu zuen epaia eta prentsa askatasunaren kontrako neurriak areagotzen ari direla esan zuen.  Berria - Mundua   2004-06-16

Prentsa askatasunaren aldeko nazioarteko erakunde handienetakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Ez da soilik prentsa askatasunaren kontrako erasoa, baita euskararen aurkakoa ere.  Berria - Harian   2005-10-20

Kontzientzia eta prentsa askatasuna emanak daudelarik, jabe zaitezte, hiritarrok, norberak nahi bezala jardutekoa eman behar dela, oso salbuespen gutxirekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 228. orr.

Gizakietan hiruko bat, 2.000 milioi lagun, prentsa askatasunik ez den herrietan bizi da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Informazioa, talde mediatiko handien kasuan, merkantzia bihurtzen da, prentsa askatasunak, ikerkuntzak eta kazetaritzako ikuspegi aniztasunak zentzua galtzen duten bitartean, are albiste berak behin eta berriz ematera iristen direla.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

23 zirkulatzeko askatasun

Hain zuzen ere, kapitalek finantza-leku batetik bestera diru desberdinen gainean eskatutako errendimenduen eta truke-tasaren aurrerapenen arabera zirkulatzeko askatasuna dutenez geroztik, diru-politikak halabeharrez egin behar du aukera diruaren flotazioaren eta interes-tasak truke-tasen defentsarako erabiltzearen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus