Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

libertate (orobat libertade g.er.) 1 iz askatasuna.

Niretzako libertatea, eskola bukatzen zenean hasten zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 134. orr.

Gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

Ilunbean eta isiltasunean sendimenduek libertate gehiago baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Biarriztarra, libertatea pagaturik, presondegitik atera zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Baldintzapeko libertatearen galdea erreberritzeko.  Herria   2004-11-25

Gauzak haxean ziren orain arte: libertate horren izenean ausarkeria guziak haizu izanen dira, nork hetsiko du orduan Pandoraren ontzia?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Zertako du, izan ere, libertatea, bere burua gobernatzen ez dakienak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

2 (izenondoetan)

Gizakiak mundua menderatu ahal izateko duen libertate naturala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Aitama larderiatsuak zituen, omen, eta ez zioten libertate handirik uzten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Greziarren artean, hartutako hiri bateko biztanleek libertate zibila galtzen zuten, eta esklabo gisa saltzen zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Paper horri esker libertate osoan ibiltzen niz biltegi guzietan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Libertate osoan ari naiz orriak betetzen, ideiak jin arau, baina zailenak geroko utziz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Libertate espirituala lortu ondoren, zertarako artea?     «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Horixe da hirietako libertatearen jokalekua, eta libertate hermetiko bat da hura: hiri-maiteek berek aitortzen dute hiriko libertaterik preziatuena inork inoren berri ez jakitea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Libertate sentsazio bera sentitzen nuen irakurtzen nuenean eta bazterretan, naturan, zaldiekin, ninderabilenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Segunduan, libertate sentimentua, libertate basa batena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Irizpide orokorrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Libertate itxura faltsu batez gozatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esperientzia puxka bat badut, eta izpiritu libertate aski, komando on batean naizenaz geroz, eta galerian, besteak nola bizi diren behatzeko eta ikasi dudanaren bilduma egiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Aberri libertatearen alde.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

· Igande astirian zenbait oren libertate baitzuten, hiru edo launazka ibiltzen ziren harat honatka, sekretuan, zuhurtzia handirekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

libertate osoan (7); libertate osoz (4)

baldintzapeko libertatea (5); bizitzeko libertatea (3)

libertatearen aldeko (8); libertatearen beldur (3); libertatearen lurra (3)

libertaterik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus