Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asaldatu nintzen, eta izerdi hotz batek izoztu ninduen oinetatik bururaino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Are gehiago harritu eta asaldatu ziren ordea hiru bikoteak afalorduan bildu zirenean; baina nahasmendua mukurutu zitzaien, Prévanek, ororen erdian berriz agerturik, hiru desleial haiei ankerki desenkusak erakutsi zizkienean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Héraclius asaldatu egin zen, ordaindu zituen eskatzen zituzten hamar zentimoak eta sartu egin zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.
Ustekabekoarekin harritu eta asaldatu egin nintzen hatsarrean, baina, segidan, malkoak xukaturik, amaganat hurbildu, eta erran nion: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 339. orr.
Ordutik ez zitzaion inoiz hainbeste asaldatu oilategia. Berria - Mundua 2004-09-30
Desmasia ikaragarri horiek ikustearekin auzoko erresumak izitu eta asaldatu ziren. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.
Zuzengabekeri ororen kontra asaldatzen direnen borroka. Herria 2003-08-07
Ruche jauna asaldatu egin zen, izututa: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.
Hitz horiek esan baizik ez zuen egin, zaldia asaldatu zen; Françoisena oldarrean abiatu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.
Geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.
Bihotzak taupadaka egiten dit, begia pizten zait, ikusten ditudanean, odola zainetan asaldatzen zait, arima altxatzen zait, eta eskuak dardaraz hasten zaizkit haiek ukitzeko desiraz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Bazen bere baitako erdibideak hausten zekien Mitxelena bat ere: dena jakin usteko ezjakin arrunt pedanteen kontra irakiteraino asaldatzen zena, izan zitezen agure zahar kamustuak edo berdin gazte txoro argituegiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Jendetzaren artetik burrunba bat sortu zen eta jendedia, ezinegonak harturik, asaldatzen hasi zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.
-Ez da judua; gezurra da hori, jauna! -barrua asaldatu egin zitzaidan-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 299. orr.
-Zer kontu eta zer kontuondo! -asaldatu zen Fructuoso-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
-Mirenek ez zuen horrelakorik egingo! -asaldatu zitzaion Alkorta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.
Asaldatu egin zen Leireren hatsa matrailean sentitzean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.
Alexandro erregea, aldi hartan, Zilizian zen, eskualde hartako bizilagunak asaldatu egin baitzitzaizkion. Elizen arteko biblia 1 M 11,14
-Zer mediku eta zer deabru! -Asaldatu nintzaion bat-batean- whisky edo gin-kas ttilika batekin hobeki nindukeen! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
"Oraindik hor al da?" asaldatu zen Mikaela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.
Gizona, erantzunagatik, eta erantzun hark emakume gatibu baten ahotan erakusten zuen ausardiagatik, harri eta lur gelditu bazen ere, ez zen asaldatu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.
Bazterrak asaldatu dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.
PPren hautagaia "asaldatuta" agertu zen "ETA-Batasunak" tokia izango duelako Gasteizen. Berria - Harian 2005-04-18
Guztiz espero ezin zitekeena zen hura bezalako emakume segurua bat-batean aurpegia gorriz tindatzeraino asaldatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.
Aztoramen berriago batek asaldatu du Yolo, dudarik gabe, eta nola aztoratu ere! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.
Telefono deiek asaldatu egiten zuten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.
Gorputza ezinegonera daramate, eta arima ere asaldatzen dute atseginezko eta oinazezko grinekin, pozezko eta tristurazkoekin, beldurrezko eta desirazkoekin, urduritasunezko eta arduratiekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Detroitetik etorritako albisteak langile eta sindikatuak asaldatu zituen atzo. Berria - Ekonomia 2004-10-15
Tanketek bakarrik asaldatzen ninduten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.
Behin ahuntz baten ezkilak asaldatu gintuen, baina segidan berriro isiltasuna mendafin-usainezko muino haien gainean, isiltasuna, bihotz-taupadak eta egarria lagun, eta haizea besterik ez belaze ihartuetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Erne egonagatik segundo batzuen buruan ailegatu zaion Joxeren ahotsak asaldatu egin du, ohartu baita uste baino askoz ere hurbilago daukala, agian zentimetro batzuetara. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 116. orr.
Bertan idatzi zuen, atsegin bozkarioz; berehala, ordea, inorena zelako susmoak asaldatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.
Galdutako haur bati buruzko berri bat eman zuten telebistan, eta horrek asaldatu eta aztoratu egin zuen Bennett. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Adierazpen hark asaldatu eta hunkitu egin ninduen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Harroputzek herria asaldatzen dute, zuhurrek haserrea baretzen. Elizen arteko biblia EsZ 29,8
Gau eta egun hari so, ea "seme" hitza ezpainetaratzen zitzaion, baina esku hutsik ordu arte, ezerk ez baitzuen asaldatzen Marfa Strogoffen sorgortasuna. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.
Ez du gaixotasun baten beldurrak asaldatzen jendea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.
Beste gezur batek asaldatzen nau bereziki: entzuteak edozein ama dela zoriontsu umea zoriontsu ikuste hutsarekin. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 90. orr.
Besteen arrakastak bost minutuz kitzikatu eta asaldatzen nau. Berria - Kultura 2006-02-07
Gero ea zoriontsua zen galdetu nion, eta erantzunak asaldatu egin ninduen: zertarako galdetzen duzu? Badakizu ezetz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.
Hitz hauek asaldatu egin zituzten jendea eta agintariak. Elizen arteko biblia Eg 17,8
Sentipen bitxi batek asaldatzen ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.
Atezuan egon arren, txirrinak asaldatu egin ninduen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.
Jakingura urduri batek, haserrea eta beldurra ere bazituenak, guztiz asaldaturik nindukan gau eta egun. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.
Neuk zergatik jakin gabe, barruak astindu eta asaldatu egin zizkidan bisita hark. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 41. orr.
Komunikabideen bidez gizartea "asaldatzea eta izutzea" leporatu diote Volkswageni. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Beharbada horrexek asaldatu du Espainiako Gobernua. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Azkenaldian ezerk ez du asaldatu urte luzez presidente ohiaren egoitza izan zena. Berria - Harian 2005-03-01
Adiskide sentikorra, maitale amoltsua, hire oinazearen oroitzapena zergatik zetorkidan sentitzen ari naizen atsegina asaldatzera? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Ezerk ez zuen asaldatzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.
Goizeko zortzi eta erdiak ez dira, Europako zoko honetan bederen, inoren etxea telefono kolpeka asaldatzeko tenorea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Istorio lotsagarria eta eskandalagarria zen, gure aita asaldatu hark inondik ere ulertu nahi ez zuena. Makilaz eta labanaz armaturiko asesinatze-asmoko talde asaldatu eta jendetsu bat. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Giltza sartu nuen; oldartu nintzen aurrera, eskuan kandela bat hartuta, bultzatu nuen ostiko batez nire gelako ate erdi itxia, eta begiratu asaldatu bat bota nuen tximinia aldera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.
Afifi andereak, orduan, irri asaldatu batekin: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.
Sakoneko higuin batek hartua zidan barrena, eta amorru asaldatu bat, nire esku nuenean piztia hura ez urkatu izanaren damua ari zitzaidan jabetzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.
Ikara asaldatu batez ezkutatzen zituen bere esku dardaratiak jakaren azpian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.
Gutako nork ez du, amets asaldatu, urduri, hasperenez bete horietan, eduki, estutu, berotu halako sentsazio zorroztasun aparteko batez, gogoa beterik zion emakumea? Gero, ezer entzun ez balu bezala egin dit, durundio asaldatu batean: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
Dardara bat izan zen etxe osoan, Pitagorasek aharrausi handi bat egin zuen, piztia asaldatuak tupustean esnatu ziren eta zapalartaka hasi ziren zeinek bere hizkuntzan metenpsikosiaren profeta handiaren berpizte handia ospatu nahi izan balu bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.
Nire pentsamenduak ere Wagnerren musikaren baitan mugitzen dituk, haren itsaso asaldatu, ilun, amaiezinaren baitan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.
Bulebar asaldatu, gas-argiz izartu, zurrumurrutsuari begira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.
Irudimen asaldatuak bere gisa erabili nau, nonbait, non eta egiaz sonanbulu ez banaiz behintzat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.
Izugarri asaldatu eta eskandalizatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.
Seko asaldatu zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.
Eleketa arizan ginen sobera asaldatu gabe, hitz minkorrik gabe. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.
Hori gertatu den hirian, jendea arrunt asaldatu da. Herria 2003-09-18
UMP alderdikoak segituan asaldatu ziren. Berria - Ekonomia 2006-02-08
Ateraldi horrek ditu osoki asaldatu, izigarriko blasfemioa zela hori. Herria 2002-11-28
Han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Sanz pittin bat asaldatu zen horretaz jabetzean, harro baitzegoen bere trebeziaz: ez zuen ulertzen nola gerta zekiokeen hura. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 110. orr.
Odola asaldatu zait osotara. Txillardegi «Putzu», 1999 - 308. orr.
Nik neuk ere akabera mota bera izango ote dudan kezkak asaldatu nau bortizki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Karia horretara egin didazun liskar gisako horrek biziki asaldatu nau. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.
Isabel Sanjoseren sinadura aurkitu berria nuen hainbertze asaldatu ninduen albistearen azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Ganberaburua hainbeste asaldatu zen bera ikusi zuenean, ezen ezin izan baitzuen taxuzko esaldirik josi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 308. orr.
Arras asaldatu nauten bi gauza ikusi nituen atzo. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.
Aldian behin egun batzuetarako nire etxera etortzen zen, landara, eta gau hartan bereziki asaldaturik zegoela iruditzen zitzaidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.
Miarritzen erabat asaldaturik jardun dute astean zehar eta horrek behartu du Baionak eta liderrak jokatuko duten partida erakargarriari arreta gutxiago eskaintzea. Berria - Kirola 2004-09-25
Parte txarreko gertaera horrek hainbesteraino asaldatu omen zuen, non ez omen zen gehiago azaldu Amiensen, eta haren atarramendua misterioa da oraindik ere. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.
Baina ez lanaren egikerak, ez begitartearen edertasun hilezkorrak, ezin izan ninduten hain bat-batean eta hain barruraino asaldatu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.
Jende guztia haserrez gainezka asaldatu zelarik, hiru mila gizon armatu zituen Lisimakok eta jendearen kontrako erasoa hasi. Elizen arteko biblia 2 M 4,40
Gabetze horrek giza sentipenetan barrenekoenak indar bereziz asaldatzen ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.
Esan zuen "Lilyk behintzat arrazoi ematen dit" eta bere ondora ekarri zuen hura, urduri samar, asaldatu samar. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.
aita asaldatu (5); asaldatu antzean (3); asaldatu bat (4); asaldatu baten (3); asaldatu da (5); asaldatu dira (9); asaldatu ditu (4); asaldatu du (4); asaldatu edo (3); asaldatu egin da (3); asaldatu egin du (3); asaldatu egin ninduen (4); asaldatu egin nintzen (4); asaldatu egin zen (21); asaldatu egin ziren (8); asaldatu egin zitzaidan (3); asaldatu egin zuen (4); asaldatu egingo (5); asaldatu egiten da (4); asaldatu egiten zen (5); asaldatu ninduen (8); asaldatu zen (18); asaldatu ziren (7); asaldatu zitzaion (4); asaldatu zuten (5); batek asaldatu zuen (4); batere asaldatu gabe (3); bazterrak asaldatu (3); erabat asaldatu (4); ere asaldatu (4); ez asaldatu (7); ez zen asaldatu (6); gehiago asaldatu nintzen (3); guztiz asaldatu (3); hainbeste asaldatu (3); hainbesteraino asaldatu (4); hark asaldatu (3); horrek asaldatu egin (3); jendea asaldatu (7)
arrunt asaldatua (8); asaldatua zen (3)
arras asaldatuak (3); arrunt asaldatuak (3); irudimen asaldatuak (3)
asaldaturik bizi (3); asaldaturik utzi (3); asaldaturik zegoela (4); asaldaturik zegoen (7); erabat asaldaturik (3); guztiz asaldaturik (5); zeharo asaldaturik (5)
asaldatuta agertu zen (3); asaldatuta dago (4); asaldatuta esnatu (3); asaldatuta zegoen (3)
asaldatzen ari (4); asaldatzen dira (3); asaldatzen ditu (3); asaldatzen du (4); asaldatzen dute (5); asaldatzen ez (5); asaldatzen hasi zen (4); asaldatzen nau (6); asaldatzen zen (4); asaldatzen ziren (3); asaldatzen zuen (5); asaldatzen zuten (3); barrena asaldatzen (4); batek asaldatzen (3); gehiago asaldatzen (7); herria asaldatzen (3); kontra asaldatzen (4)