Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artxibo (orobat artxiba g.er.) 1 iz dokumentuen bilduma, eta bilduma hori gordetzen den lekua; informatikan, fitxategia, informazio banako bakunen multzo egituratua. ik agiritegi; artxibategi.

Artxibo batean mota askotako agiriak gorde daitezke, ez bakarrik agiri politikoak, baita agiri ekonomikoak, gizarte gaiei buruzko txostenak... gaur egun ikaragarrizko dokumentazioa sortzen da eta etorkizunean dokumentazio hori historialariek erabiliko dute historia egiteko.  Berria - Harian   2006-04-01

Artxibo horietan informazio asko dago FBIk eta CIAk Euskal Herriarekin eta erbesteko Jaurlaritzarekin garai batean izandako harremanen inguruan.  Berria - Kultura   2006-03-29

Estudioan lan-mahaia eta artxiboa bortxatu egin dituzte; paperak alde guztietatik barreiaturik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Behin jauregiaren barruan, harrerako nesketako batek argazkien artxiboa non den erakutsi dit, eta hortik aurrera aske ibil naiteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Alde hori berak nahi zuen bezala eduki zuenean, bera zelarik aurrezkien artxiboa erabiltzen zuen bakarra eta bezero haiek tratuak berarekin bakarrik zituztenean, denek egin ohi dutena egin zuen berak ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

-Artxiboa kontsultatu behar dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Ibaetako Physics Center-eko laborategian, Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Fraideeneko hondar urtean, bere artxiboa erakutsi zidan, etxean izan nintzaion batean: hogei bat karpeta, bete-beteak, apal luze batean alfabetoz antolatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

-Hilabete eskas bat egin dut bertan -azaldu zion gazteak, ordenagailuko artxiboa aztertuz-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 139. orr.

Artxiboa eraldatuta dagoela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Litekeena da artxiboa alarma faltsua izatea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 110. orr.

Haien artxiboa, haien oroimena izango zen Franco: "Ahaztutakoa gogorarazten diot jende honi".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

Antzeko beste artxiboekin arazoak izan dira beste erakundeek edo norbanakoek utzitakoarekin.  Berria - Harian   2005-09-20

Denbora baten buruan berriro deiturik, jaramon egin zidaten; artxiboen arduradunak eskaria jaso zidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 28. orr.

Salamancan jarraitzen dute Valentziako eta Balearretako (Herrialde Katalanak) artxiboek.  Berria - Mundua   2006-01-20

Bi problema badaude airean: hainbat iturri desberdinetako artxiboen erreferentzia batuketa eginen ote den, leku berean aurkituko direnaz gain.  Herria   2001-04-26

150 lagun auto-inkulpatu ziren artxiboen "bahitzeaz".  Herria   2005-01-20

Paueko artxiboen auzian euskaraz mintzatzeko eskubidea ukatu die epaileak euskal departamendua aldarrikatu dutenei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Ordena erlijiosoen artxiboetako arduradunei beren esku dituzten agiriak EAHN eratzeko emateko proposatuko diete.  Berria - Harian   2006-04-01

Guardia Zibilaren, ministerioen, militarren eta Espainiako bestelako erakundeen artxiboetan agiriak lortzea garesti dago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Hauxe da nere begiek artxiboetan usuenik ikusi dutena: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 125. orr.

Urteak pasatu ditut eskaera horiek artxiboetan bilatzen, baina gorderik daude nonbait.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, orain arte ia ezinezkoa izan da artxibora jotzea, irudi jakin bat aurkitzeko 40.000 kutxatan arakatu behar zelako.  Berria - Kultura   2004-01-20

Baionan artxiborik ez izateak ikasleak eta ikerlariak trabatzen dituela salatzeaz aparte, artxiboaren sortzearen eskaerari indar bat eman zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Dena den, web orrialde batetik artxiboren bat norberaren ordenagailura jaistea delitua dela argitu du.  Berria - Harian   2005-07-13

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Alfredo Asiainen arabera, ahozko artxibo erraldoi honen onuretako bat Nafarroan iraun duten hizkuntza eta kulturen artean dauden harremanak nabarmentzea izango da. Horretaz gain, artxibo publikoetako dokumentazioa katalogatzeko eta zabaltzeko 240.253ko diru laguntzak ematea erabaki zuen.  Berria - Harian   2005-09-20

Lan hori artxibo pribatuetan egiteko, 102.202 euro emango ditu.  Berria - Kultura   2004-03-10

Beste hainbat historialarik bezala, aspalditik eskatu du Josu Chueca historialari eta EHUko irakasleak Artxibo Historikoa.  Berria - Harian   2006-04-01

Bilbo izango du kokaleku Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalak (EAHN).  Berria - Harian   2006-04-01

Zapaterok, berriz, gezurra gezurraren gainean esatea eta artxibo informatiboak ezabatzea leporatu zion Aznarri.  Berria - Harian   2005-03-08

PP Alderdi Popularrak bi agintaldietako artxibo informatiko guztiak ezabatu zituela esan zuen gobernuburuak agerraldian: "Ez dago agiririk, ezta dokumentu informatiko bakar bat ere".  Berria - Mundua   2004-12-14

Artxibo Nazionaletik hainbat agiri sekretu atera izana onartu eta John Kerry hautagai demokrataren hauteskunde kanpainako aholkulari postuari agur esan dio Bergerrek.  Berria - Mundua   2004-07-23

Lehendabizi audioa artxibo digital bihurtzen dugu, eta gero editatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Horregatik, "sortu, gorde, aurkeztu eta zabaltzeko", sarrera libreko artxibo unibertsalak garrantzi handia izango du Artelekuren 2006ko egitarauan.  Berria - Kultura   2006-03-07

Diktadura garaiko artxibo militar guztiak irekitzeko agindua eman zuten atzo, hain zuzen ere, garai ilun horri hasiera eman zion estatu kolpearen 30. urteurrenaren bezperan.  Berria - Mundua   2006-03-24

Hamabost idazle aukeratu, eta COFF Fundazioaren artxibo oparoan dauden hamaika argazkietatik bat hautatzeko eskatu, argazki horretan oinarrituta narrazio bat harilkatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elizako kidea izatea edo ez nire erabakia zela; eta, hirugarrenik, kristau elkarteko kide ez izateko hartutako erabakiaren azalpen idatzia dagokion artxibo liburuan geratuko dela.  Berria - Harian   2006-04-06

Kultur sailean, Bonnat erakustokian obrak eginen dira, hiriko artxibo sail guzien artean numerizazio bateratua pikoan emanen dute.  Herria   2002-11-07

Irudiari eta soinuari lotu formazioa, sorkuntza, ekoizpen eta artxibo bilgune bilakatu nahian ari da Miarritze hiria.  Berria - Kultura   2004-02-14

Merkatal Ganbarak ere horra eraman lezake bere artxibo zerbitzua; azkenik Pauen kokatzen diren gure artxibo andana bat ere horra ekarriko lituzkete.  Herria   2001-04-26

Hasteko, kontserbazioa, Mediatekan aurkituko den artxibo fondoari esker.  Berria - Kultura   2004-02-14

Batere urritu gabe, emendatzen ari zela zirudien altzari, objektu eta artxibo olde handi hark irentsiko ninduen beldur nengoen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 87. orr.

Zer, ahozko kulturetan aurkitzen ditugun oroimen zehatz eta artxibo tankerakoez?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kultur artxibo partikularren artean, euskal kulturaren ikuspegitik, aberatsena da.  Berria - Kultura   2006-02-08

Uarkape kiroldegitik Oñatiko Probintzia Artxibo Historikora eramango dituzte dokumentuak, eta erabat lehengoratu ahal direnak lehengoratu ondoren itzuliko dituzte Arrasatera.  Berria - Kultura   2004-09-02

Gertatuarekiko fideltasuna gordetzeko, zenbait politikariren adierazpenak eta epaiketak azaltzerakoan irudi artxiboetara jo du, aktoreekin berreraiki beharrean.  Berria - Kultura   2006-02-15

Hurrengo pausoa: Neskak mezu elektroniko pila bidaliko dizkio, irudi, ahots-artxibo eta guzti, postak gainezka egin arte.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.

Ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Udal, familia eta enpresa artxiboetako dokumentuak biltzen dituzte, batik bat Irargin.  Berria - Harian   2006-04-01

Gasteizko Udal Artxibora joz, erraz ikus daiteke 1950eko hamarkadaren erdialdea arte etxebizitza-bloke bakarra egon zela Zumakera pasealekuan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 73. orr.

Udal artxiboetan diren paperetan, eta inoiz musikariak itsuak direlarik, dultzainak ageri dira, txistuak, brenkak, danbolinak, soinuak panderoekin, soinuak gitarrekin.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.

Informazio hori guztia polizia artxiboetatik atera zutela azaldu zuten; eta informazio horien jatorria, funtsean, atxilotuen polizia deklarazioak, "informazio konfidentzialak" eta instrukzio eginbideak zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

5 (Michel Foucault-ek erabiltzen duen adieran)

Agerikoa da ezin dela oso-osorik deskribatu gizarte baten, kultura baten edo zibilizazio baten artxiboa; ezta, ez dago zalantzarik, garai oso baten artxiboa ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 151. orr.

Bere osotasunean artxiboa ez da deskribagarria, eta saihestezina da bere gaurkotasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 151. orr.

Arkeologiak diskurtsoak deskribatzen ditu artxiboaren ingurunean ematen diren jardute bereziak bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Arkeologia hitzak ez du balio aurrerapen gisara; berak hitzezko jardutearen azterketari ekiteko lerro bati izena ematen dio, besterik ez: maila baten zehaztapena da: enuntziatuarena eta artxiboarena; eremu baten mugapena eta argitzapena: jokoan jartzen ditu erregulartasun enuntziatiboak eta positibotasunak; eraketa-arauak, deribazio arkeologikoa, a priori historikoa eta era horretako kontzeptuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus