Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artxibategi (orobat artxibotegi g.er.) 1 iz artxiboa.

Artxibategi bilakatu nuen neure garajea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Kondenu horren iturria, 2000 urteko apirilean Demoek Lapurdiko akta historikoa (1789) hartu zutela Paueko artxibotegian eta erakutsi Lapurdin, erranez Euskal Artxibategia Baionan izanen zenean itzuliko zutela.  Herria   2005-03-31

Van Daan tiradera eta artxibategi guztiak miatzen ari da, eguneko gutunen bila.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 141. orr.

Urte andana batez, Donibane Lohitzuneko, Hendaiako, Baionako, Ziburuko, Bordeleko artxibotegiak miatu zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.

Kondenu horren iturria, 2000 urteko apirilean Demoek Lapurdiko akta historikoa (1789) hartu zutela Paueko artxibotegian eta erakutsi Lapurdin, erranez Euskal Artxibategia Baionan izanen zenean itzuliko zutela.  Herria   2005-03-31

2 (izenondoekin)

Eta "artxibategi nazionalik ez dugunez", erakunde publikoek bete ez duten esparrua bete du Agirrek Chuecaren iritziz, "ondo bete ere".  Berria - Harian   2005-02-12

Hainbat artxibategi pribatutan gordetzen dira hark eginiko lanak, eta horien artean kronika bat egin zuela nabarmendu zuen behin Koldo Mitxelenak Textos Arcaicos Vascos liburuan.  Berria - Kultura   2004-02-19

Istorio korapilatsu hura zegoen, egon ere: Rollebonen iloba, 1810ean tsarraren poliziak eraila, haren paperak bahituak eta artxibategi sekretuetara eramanak, eta ehun urte geroago, sobietek, botereaz jabetu ondoren, Estatuko liburutegian utzitakoak; bertatik ostu nituen nik 1923an.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Bulegoa sinplea zen eta, oker ez banago, artxibategi metaliko bat zegoen bazter batean, eta gurutzea eta Estatu Batuetako bandera zintzilik horman.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Hala nola euskal erakustokia edo Bonnatenea, natur erakustokia edo artxibategi munizipala.  Herria   2003-03-17

Jendea fitxatzeko erabiltzen duten gelan zaude, eta bertako artxibategi polizialean geldituko dira zure fisionomia eta ezaugarri fisikoak betiko sailkatuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.

Hain zuzen ere, goiz hartan bertan izana nintzen udaleko artxibategi nagusian, nire zuhaitz genealogikoa osatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Artxibategi erraldoi bat nuen zain bulegoko mahaian.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 63. orr.

Lizarrako gure artxibategi apal hartan, halaz ere, bi kartoiren artean eta xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura irakurririk, eta bertan ematen ziren xehetasunak, zertzelada itsusiak eta xehetasun hits batzuk ikastean, erraiek benetako mina ematen zidatela nabaritu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus