Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazionaltasun iz arrazionala denaren nolakotasuna. ik arrazoizkotasun; arrazionalitate.

Pausoa emateko prest, misterio bikoitza dutelarik aurrean: ezagutzaren misterioa, batetik; munduaren arrazionaltasunaren misterioa, logosa bestetik, "dena berak eta bere baitan sortua izan zen"  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.

Hori guztia arrazionaltasunaren kontrako iraina zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 63. orr.

Ibilbide horretan bi mutur daude, arte kritikariak erantsi zuenez: arrazionaltasuna eta magia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Arrazionaltasunak galarazten ditu gizakiak, horra nik esan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

Arrazionaltasunaz trufatzen den azalkeriaren despotismo ez ilustratua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

Positibotasunek ez dituzte ezaugarritzen ezagutzeko erak -bai a priorizko eta beharrezko baldintzak badira, bai historiak txandaka lanean jarri ahal izan diren arrazionaltasun erak badira-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 206. orr.

Hobbes, itxuraz, geroago indarrean jarriko zen noziotik urruti dago, alegia, demokrazia arrazionaltasunaren bertuterik nagusiena dela sinesten zuen ideia moderno hartatik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus