Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edo beste era batera esanda, gutxiengo esentzialista baten apetaz hizkuntza bat inposatzen zaiola gehiengoari arrazionalitatearen, justiziaren eta demokraziaren kontra. ETC-literatura, saiakera Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019
Ez bakarrik -berriz diot- prozesu kapitalistak bitarteko materialen eta nahimen sortzailearen ekarpena egiten duelako, baizik askoz era funtsezkoagoan arrazionalitate kapitalistak gogamen-azturak sortu dituelako, zeinei esker garatu baitira ospitaletan aplikaturiko metodoak. ETC-literatura, saiakera Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Ba al dute "arrazionalitatearen" bi aipamenek zerikusirik? ETC-literatura, saiakera Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Konplexutasunaren zientzien arrazionalitate berriak osotasuna egitura bizitzat jotzen du, eta osotasun-maila askotan agertzen da osotasun orokor hori. ETC-literatura, saiakera Filosofia eta poesia, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2011
Sistema kapitalistak arrazionalitate ekonomikoaren mugarik gabeko hedapena du ezaugarri nagusi. ETC-literatura, saiakera Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011
Malgutasunerako eta arrazionalitaterako nolabaiteko joera erakutsi du, nahiz eta ez izan oso handia. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-01-30
Baina, arrazionalitate militarrak ez du atsedenik hartzen eta orain marka guztiak hautsi nahi ditu" hauts adimentsua" deritzon azkeneko asmaketa sortuz. ETC-prentsa Berria, 2003-11-30
Iraupeneko nekazarien arrazionalitate berezia ohiko teoria mikroekonomikoan erabiltzen den homo economicus-aren ideia hertsitik ezberdinduz, lurzoruaren narriadura aztertzeko abiapuntua izan behar dela argudiatzen dut. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 35 zbk., , UEU, 2000 - urria-abendua
Hamaika aldagai hartu behar dira kontuan, loturak egin euren artean eta horrela arrazionalitate burokratikoa, arrazoitik gutxi duena, zalantzan jarri gizarte-egitura berri baten bidean. ETC-zientzia, zuzenbidea Arriskuaren gizartea: Modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politika Euskadin, Andoni Eizagirre, UEU, 2002
Gizarte-jokabideak, ordea, ezin ditugu arrazionalitate hutsera mugatu, gizarte-faktore errotu eta kementsuek jokatzen baitute bertan. ETC-zientzia, zuzenbidea Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006
Izan ere, globalizazioaren testuinguru zein jatorriaren gainean arreta ipintzeak arrazionalitate ekonomikoaren esparrura eraman gaitu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonomia Globala. Gizarte globalerako oinarri berriak, Mikel Zurbano (arg.), UEU, 2010
Hortaz, justifikazioaren kontzeptu koherentista honek, era oso estu batean konektatu egiten da arrazionalitate eta ardura epistemikoaren kontzeptuekin. ETC-entziklopedia Koherentismo, Wikipedia
Bertan arrazionalitate karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu. ETC-entziklopedia Max Weber, Wikipedia