Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraro (ETCn 19.684 agerraldi; orobat arrado g.er.) 1 izond bakana; bitxia. ik estrainio; harrigarri.

Gauza arraroak ikusi nituen han eta ez nuen ezer konprenitu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Laster zerbait arraroa nabaritu nuen: lagunaren zakilburua estaltzen zuen azala ezin nuen atzeratu zakilburua miazteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Egongelaren erdian, aita bioi begira, zerbait arraroa gertatzen delako errezeloaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 46. orr.

Badira horrela zenbait frantses hiritar Luzaidera etorri zirenak denbora batez, nork daki zein arrazoinengatik? Gerlatik ihes? Lan bila? Badakigu eliza egile arraroak zirela frantses harginak eta Ipar Espainian anitz eraiki zituztela gotiko estiloan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

Hamazazpigarren jokaldian, jokalari errusiarraren zaldi zuri batek atzeranzko jauzi arraro bat egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Gomezek modu arraro baten torneoa hasi bazuen, bukaera ez zen gutxiagorako izan.  Berria - Kirola   2006-04-28

-Zerbait arraroa susmatzen hasi beharko dut -aitortu zuen Amaiak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 123. orr.

Etxekoandre gehienek sentsazio arraroak eragiten zizkioten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 53. orr.

Gehienek oso aurpegi arraroa ipini dute galdera entzutean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 60. orr.

Une batez isilik egon ginen autoaren argiak itzalita, ezer arrarorik entzutekotan...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Peterren aurpegian irribarre arraro bat marraztu zen, eta Wendy dardarka hasi zen hura ikusita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 119. orr.

Izan ere, haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko erritoak edo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez,  Elizen arteko biblia   Jkd 14,23

Bizio, behar, plazer, sufrimendu arraroa, besteekin komunikatzeko premia, nartzisismo forma bat, bizitza ikusteko eta sentitzeko modu pertsonal eta diferentea izatea...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 89. orr.

Erakundetik bota izan arren, Frantzian errefuxiatu gisa bizi zen nortasuna faltsutuz, eta hiriko ATEko komisario politiko alta zorrotzak ez zuela deus arrarorik asmatu, koordinakundearen batzarretan parte hartzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Momentu arraroak izan ziren, denboraren kontrakzio bat bezala, akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.

Anartean, Pariseko gure teknokratek Iparraldeko euskaldunei "herri" izena eskaini ziguten, pays Pays Basque formula arraroa asmatuz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Goizean goiz esnatu ginen, batere lorik egin gabe, narratsa zen benetan taberna hura, leku arraroa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.

Eskaintza haren atzean ezer arrarorik ez zegoela pentsatzera iritsi nintzela uste dut.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.

Esan dizut, jakiteko ea zeozer arraroa idatzita ikusi zenuen gelditu zinenean, besterik gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Ohartu ziren, halaber, hiltzen zen jendeak defentsak modu arraroan gutxituta zituela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 118. orr.

Althuserren liburu arraroren bati ere heldu nion garai hartan, baina nahiko zaila egin zitzaidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Motorraren hotsari belarria zoli jarriz gero, ez genioke deus arrarorik erreparatuko; furgonetak, izan ere, berrikitan gainditu du IAT delakoa, hots, ibilgailuen azterketa teknikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.

Munduko lore ederrenak dira han heltzen eta xori arraroenen txistuak entzuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

Hortaz, herri etimologia, egoera jakin batzuetan bakarrik gauzatzen da, eta hiztunek oker asimilatzen dituzten hitz arraroak, tekniko zein atzerrikoak, dira, bakar-bakarrik, herri etimologiaren eragina jasaten dutenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Neska oso arraroa zen, oso goxoa...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 96. orr.

2 (erkaketetan)

Baina, zakurrak ez du deusen kulparik, eta esan liteke, gure bizitza haizazu hau bera, puzker bat bezain arraroa eta pasakorra dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Han ere behi eta zezen batzu, ederrenetarik eta nola egon goresmen berezi bat eskaini gabe Heleta Agerrekoeri, hamabostgarren urtea segidan han direla, hori baita gauza bat arraroa baino arraroagoa...!  Herria   2004-03-04

Ez zaude gaizki egina, ez zara beste inor baino arraroagoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

-Eta, noski, nik banekien zu ere berdina izango zinela, haiek bezain arraroa, haiek bezain... anormala... eta gero, ordu artekoa gutxi bailitzan, amak bere burua lehertarazi zuen, eta guk hartu behar zu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 53. orr.

Asko, Severus, zein baino zein arraroagoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 136. orr.

Ohi baino ere arraroago esan nahi duzu?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Lehengoan hor dendan, nongoa naizen galdetu zidaten, Iparraldekoa erantzun nuen, eta Ipar aldekoa, a ipar aldekoa, esan zuen dendariak itsasora begira, nire euskara islandiera bezain arraroa balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.

Gutariko edonork zauzkan bere jaidurak eta bere gurariak, batzuk besteak baino arraroagoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 211. orr.

3 (predikatu eta adizlagun gisa)

Botak arraro eta astun sentitzen ditut oinetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

Ez zaizue arraroa egin izanen Sam bidaltzea zuek nire festara gonbidatzeko?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.

Oso arraro zabiltza aspaldi honetan, badakizu? Ezerk ez zaitu pozten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 86. orr.

Arraro hitz egiten dik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 316. orr.

Ziegan ibiltzen saiatu zen, eta arraroa zen ibiltzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Kapituluen ordena arraro samarra da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

-Bide batez, Uriarte, zera -arraro egin zitzaidan hari nire abizena entzutea-, gaur gauean hire Sailean lo egin beharko duk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 109. orr.

Esaten zuten drogatuta nengoela, arraro samar janzten nintzela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.

Ez nintzen arraro sentitu, denboraldi-aurrean ere jokatu nuen-eta, baina askotan goraka joan gura nuen, eta neure buruari esan behar izaten nion atzean gelditzeko, ohitura faltagatik.  Berria - Kirola   2004-10-30

Beldurra, pena edo sufrimendua baino sentimendu konplexuagoak zerabiltzan nonbait barrenean, eta goizean, lanera joan aurretik, parketik ohiko itzulia egiteko zakurrari deitu zionean honek arraro begiratzen ziola iruditu omen zitzaion, zakurra bera ere errukia edo gupida sentitzeko gai izango balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Zuretzat ez da oso gogorra, Londresera heldu zarenetik Guggenheimen gaineko istorio mordoa entzuten ohitu baitzara, baina otu zaizu apur bat arraro gerta dakiekeela bizitzen luze daramatenei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Erizaina frantsesa zen -arraro gertatzen zena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Baina oso arraro sentitzen zen, tentel, "denbora galtzen" egongo balitz bezala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

4 gaixotasun arraro

Pertsona gutxi batzuek garatzen dituzten gaitzak dira gaixotasun arraroak.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Denok dakigu gizonek gaixotasun arraroa daukatela atzamarretan eta horregatik ez direla gai andra bati deitzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Euren lau urteko semeak odoleko gaixotasun arraro bat zuen.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Ordura arte sekula arazorik izan ez zuenak gaixotasun arraroa izan zuela, bitamina misteriotsu batzuk hartuz hasi omen zela, bolo-bolo zabaldu ziren esamesak, inork ez jakin nondik eta nola.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.

5 gas arraro

Gas noble esaten zaie, orobat, eta eztabaidatzekoa litzateke ea benetan noble guztiak diren geldo eta geldo guztiak diren noble; gas arraro ere esaten zaie, azkenik, nahiz haietako bat, argoi delakoa, "Eragingabea", ehuneko baten proportzio ez batere eskasean sartzen den airearen osaketan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argazki arraro (3); arraro asko (4); arraro bat (108); arraro bat bezala (3); arraro bat egin (10); arraro bat izan (5); arraro bat ukan (3); arraro batean (15); arraro batek (10); arraro batekin (8); arraro baten (11); arraro batez (6); arraro batzu (4); arraro batzuk (6); arraro begiratzen (4); arraro edo (4); arraro egin (3); arraro guztiak (4); arraro haren (5); arraro hark (3); arraro hartan (4); arraro hau (3); arraro hitz (5); arraro hitz egiten (5); arraro hori (6); arraro horiek (3); arraro horren (3); arraro hortan (4); arraro hura (13); arraro ikusten (3); arraro izan (3); arraro jokatzen (3); arraro samar (19); arraro samar sentitzen (4); arraro samarra (30); arraro samarra da (6); arraro samarra izan (3); arraro samarrak (5); arraro sentitu (7); arraro sentitzen (10); arraro sentitzen zen (3); arraro xamarra (4); egun arraro (4); era arraro (5); era arraro batean (4); erakusketa arraro (3); gau arraro (4); gauza arraro (23); gauza arraro bat (6); gauza arraro guztiak (3); gertaera arraro (3); gertakari arraro (4); giro arraro (6); gizon arraro (7); hitz arraro (8); hizkuntza arraro (6); hots arraro (7); hots arraro bat (5); ikusgarri arraro (3); irribarre arraro (3); istorio arraro (3); izen arraro (3); keinu arraro (4); keinu arraro bat (3); leku arraro (4); liburu arraro (5); modu arraro (6); musikaldi arraro (3); musikaldi arraro bat (3); oso arraro (19); oso arraro hitz (3); oso arraro sentitzen (3); pertsonaia arraro (3); sentipen arraro (3); sentsazio arraro (5); sentsazio arraro bat (3); soinu arraro (4); urduritasun arraro (3); zarata arraro (4); zerbait arraro (11)

amets arraroa (4); arraroa bada ere (5); arraroa badirudi ere (5); arraroa baita (4); arraroa da (85); arraroa egiten da (3); arraroa egiten zaio (3); arraroa egiten zait (6); arraroa ematen (3); arraroa gertatzen (11); arraroa iruditu (18); arraroa iruditu zitzaion (4); arraroa irudituko (4); arraroa iruditzen (14); arraroa iruditzen zitzaidan (3); arraroa izan (47); arraroa izan arren (3); arraroa izan da (15); arraroa izan zen (11); arraroa izango da (3); arraroa izaten (7); arraroa sumatu (7); arraroa sumatzen (4); arraroa zegoen (4); arraroa zela (11); arraroa zen (50); aski arraroa (3); aurpegi arraroa (5); bai arraroa (6); baina arraroa egiten (3); batere arraroa (10); bezain arraroa (5); bitxia eta arraroa (3); egoera arraroa (4); egun arraroa (3); erakusketa arraroa (6); ez da arraroa (30); ez litzateke arraroa (4); ez zen arraroa (6); ez zitzaion arraroa (3); gauza arraroa (21); gauza arraroa da (3); gauza arraroa zen (3); gertakari arraroa (3); giro arraroa (8); giroa arraroa (4); hain arraroa (19); hori arraroa (4); horren arraroa (3); ikusgarri arraroa (4); itxura arraroa (3); izugarri arraroa (3); kantaldi bat arraroa (3); leku arraroa (3); nahiko arraroa (6); oso arraroa (49); oso arraroa da (15); oso arraroa egiten (3); oso arraroa izan (6); oso arraroa zen (6); oso gauza arraroa (3); partida arraroa (5); partida arraroa izan (3); sentipen arraroa (4); sentsazio arraroa (4); tipo arraroa (3); toki arraroa (6); urtea arraroa (3); usain arraroa (7); ze arraroa (6); zein arraroa (5); zeozer arraroa (4); zer arraroa (7); zerbait arraroa (41); zerbait arraroa ari (3); zerbait arraroa gertatzen (7); zerbait arraroa ikusi (4); zerbait arraroa sumatu (6); zinez arraroa (8)

are arraroagoa (3); baino arraroagoa (3)

gauza arraroagoak (4)

aski toki arraroan (3); era arraroan (3); modu arraroan (9); oso modu arraroan (3)

gauzarik arraroena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus