Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estrainio (orobat estraino g.er. eta estraño g.er.) izond 1 bitxia, arraroa.

Neguarekin heldu da Lucy iparraldeko hiri estrainio argiz beterikora.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 146. orr.

Duela zortzi urte bizia aldatuko zidan berria hartzean bezala, zorabio hura berritzeko aukera izan nuen, geroan ere, aita erraten zidan izaki estrainio horren aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Animalia estrainioa sentitu nintzen, baita legez kanpoko animalia ere, zilegi bazait horrelakorik esatea.  Berria - Kultura   2006-02-12

Bazen arrantzalerik eta jende estrainiorik, anitz herri urrunetarik ontziz heldu zenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Narguilea (arabiarrek erabili ohi zuten pipa estrainio hura) erretzera gonbidatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 84. orr.

Labe estrainioa zen, eta flasko garden bat zeukan gainaldean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 139. orr.

La asesina ilustrada liburu estrainioa da, eta ez soilik narratzen dituen gertakariengatik, hemen ez ditudanak erabiliko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Horientzat ere arrotza zen atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura, hizkuntza estrainio batez mintzo zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Zeren jauregirat itzultzerakoan, bere irri estrainio harekin ikusi bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Mehatxu handiago batekin ihardetsi zidan amak, arestian ez bezala ezin hotzago, irri estrainio bat ezpainetan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

Esan zituen azken silabak biriketatik igotzen zitzaion arnas estrainio baten azken bafadekin hil zitzaizkion, ezpainetatik beruna bezala amilduko bailiran.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 128. orr.

Udaberriko gau estrainio horietako bat zen: euririk ez, eta hego-haize moduko bat zetorren ibai aldetik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 20. orr.

Usain estrainio eta definigaitza darie erietxeei, lurrin mota askoren emaitza, ziurrenik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Hiribideak zabalagoak iruditu zitzaizkidan, eta distira estrainio bat zeriola egunsentiari.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

Lehengoan zure amak kontatu zidan nola egin zenituen, orain dela hilabete batzuk, komunioneari buruzko hainbat galdegite estrainio.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.

Miranderen mundua ulertzea beraz, beldur izan baikintezke, bitartean hori bera zerbait estrainio ez ote zaion geratzen ari irakurleria gazteenari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 210. orr.

Mintzatzea beharrezkoa da gizartean bizitzeko, baina gizarteak berez dauka badoana, desberdina eta estrainioa geldiarazi, berdindu eta ulergarri bihurtzeko seta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.

Une horietan nire kanpamenduko dorrean kanpaiek dantza ero estrainio bati ekiten diote, gudara deituz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 138. orr.

Ahots horrek areagotu egiten zuen esnatu nintzenetik nire baitan sentitzen nuen sentimendu apartekoa, ohi ez bezalakoa, estrainioa, eta hortaz, apur bat beldurgarria ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

Itzartu naizenean etxean sentitu naiz, era bitxi, estrainio, urrun batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 54. orr.

Estrainioa da, besteak beste, haren bi edizio daudelako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

"Zenbakiak ez dira berez estrañoak" esan zuen Romanek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Uharte horri buruz historiarik estrainioenak kontatzen ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Interes hura estrainioa eta ulergaitza egin zitzaidan, baina erabaki nuen ez nuela zertan iritzia aldatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Neue Nationalgalerie estrainoan non erakusketa aretoak lurpean diren.  Berria - Kultura   2006-02-22

2

Gaur estrainio sentitzen naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 122. orr.

Beharbada horregatik ere sentitu naiz estrainio samar, horregatik eta Tomengatik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estrainio bat (13); estrainio batek (4); estrainio hura (4); estrainio sentitu (3); estrainioa eta (3); eta estrainio (3); izaki estrainio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus