Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraio1 (ETCn 5.235) 1 interj (galdetzaile baten eskuinean) harridura, haserrea eta kidekoak adierazteko hitza. ik demontre; arraiopola; arranea; arranetan; arrania; arranopola.

Egoera horretan gogo-egoera edo gogo-propietate murriztezin horiek zer arraio diren imajinatzea zaila da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Ailegatu berritan, hizkuntza arrotz bat, hitz ostrogodoak, zer arraio nahi zuen nigandik?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Zer arraio diozu?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 100. orr.

-Nora arraio hoa?  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Nork arraio asmatu edo erabili ote zuen tramankulu hori?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Zaintzaileek ziztu egiten ziguten txilibituarekin, auto eta bizikleta guztiak gelditu egin ziren, eta jendeak, harrituta, hura zer arraio zen galdetzen zion bere buruari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

-Hori ikusiko dugu, gerraren jokalekuan topo egiten dugunean; baina ordu arte, zer arraio! izan gaitezen bidelagun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.

Harrigarria da... hura gerarazi zezaketen gauza guztien artetik... baina nola arraio geratu da Harry bizirik?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.

Inork ez daki nola arraio iritsi ziren betaurrekoak eskulturaren aurpegira», esan zuen Dempseyk umoreari tartea eginez.  Berria - Kultura   2004-10-19

Sekula ez nuen jakin, ez eta nor arraio zatekeen Adam Johnson jauna ere.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

Egin diezaiogun barre geure egunerokotasunari, zer arraio.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 208. orr.

-Zer arraiotara etorri zarete nire etxera? -galdetu zuen, era txarrean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 77. orr.

-Jakin nahi nikek noiz arraio mozten duten bizarra hemengo gazteek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.

Nork arraio utzi du hemen anplifikadore putaseme hau?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

-Zer Holly eta zer arraio! -esaten dit.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Total, ze arraio egin behar dinat gaur, hemendik sei mila milioi urtera eguzkia itzali eta dena Judasen inbutuaren zulotik amilduko bada?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

-Zoazte bordara, bederen, ze arraio!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.

- Ez zara Amsterdamez gogoratzen, edo zer arraio?  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Baina, orduan, ez bazen lakura erori, non arraio sartu zen?  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.

Eta zer arraio ari zaiok, ba, bestea esaten!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 103. orr.

2 (izenondo gisa)

Lotsagabea zen tratuan Tomas arraioa, nolako irrintziak neskek haren ondoan, burura etortzen zitzaion aurrenekoa esaten omen zien.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 25. orr.

Lehergailu arraio haiek ezustean lehertu ziren.  Berria - Mundua   2004-09-05

Euskaldun arraio horiek lanean ari zituan, eta gu txoritan!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.

Egia esateko, Juanitok ez zekien Venezuela arraio hori zein tokitan zegoen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 113. orr.

3 (izenondo baten eskuinean)

Hain bizkor arraio ia galtzazpiak busti bainituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Ivyk, lasai arraio, berak goserik ez zuela, besterik ez zidan adierazten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Zera... egia esateko, hire dosierra ustel arraio zagok.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.

-Gezurti arraioa! -bota zion emazteak-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 22. orr.

Txulo arraioa, asesinoa, ostikoak ematen besterik ez dakian astakirtena...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

5 arraioa

Arraioa! Oraingoan ederki harrapatu nauzu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

-Arraioa, Martin!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

-Arraioa... zeinek esan dik hemen nengoela?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 29. orr.

Eta, oheak kirrinka egiten bazuen, barrez xuxurlatzen zuen: "Arraioa!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Arraioa, hoa gutxienez bainatzera!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

-Arraioa, zertan ari zara? Utz itzazu saretak itxita.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

- Arraioa! -oihu egin zuen mahaiaren mutur batetik egunkariari esku batekin eta kafe kikarari bestearekin eusten zion gazte batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Arraioa, esne-mamitan bizi zara -segitu zuen Monak, haren berokiaren oihala ukitu bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

-Nora begira hago, arraioa?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 48. orr.

Arraioa, beti harrapatu behar ote nau sorgin eder honek?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

6 arraioak ez badu

Egia da bai, arraioak ez badu, orain egun-argiz dagoen bezalaxe!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 97. orr.

Alde, arraioak ez badu!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

7 lasai arraio adkor oso lasai.

Ivyk, lasai arraio, berak goserik ez zuela, besterik ez zidan adierazten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Hortxe bizi da, etxe ziztrin horretan -erantzun zien lasai arraio-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Azterketa amaitzen aurrenetarikoa izan da ikasle begiluzea, eta badoa, lasai arraio, azterketa-orriak irakasleari entregatzera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

8 mila arraio

-Ez al duk haragirik ekarri,ala mila arraio! -oihu egin zion Mateok Martin Mihurubikoari, berau baitzen, lau gizon hartuta, haien bila joana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.

Zer mila arraio gertatu da?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus