Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun, giltzurruneko arazo larriak dituztenek badute aringarri bat: dialisia. Berria - Gaiak 2004-07-02
Arren, ez izan zalantzarik eta idatzi helbide honetara edozein laguntza edo aringarri eman diezazukegula uste baduzu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.
Zertarako aipatu nire familia, berehalaxe hasten baita pentsatzen gaixo ote nagoen, eta buruko minarentzako pastillak edo aringarriak ematen dizkidate, lepoa edo lokia haztatzen didate ea sukarrik dudan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.
Urte askoan, dirua gertatu zitzaion bakardadearen aringarri bakarra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.
Kamamilazko gargarak egiten ditu, mirra tinduz igurzten du ahosabaia, aringarri mentoldunaz igurzten du bularraldea, sudurra, hortzak eta mingaina, eta umore txarrez dago hala ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.
Bi aldeek adostu dute sententzia, eta gizonezkoaren alkoholismo arazoa aringarri izan da. Berria - Euskal Herria 2004-06-15
Beste bat hautatu zuen, apika bera baino baxuagoa eta trauskila, egitera zihoan izugarrikeriak inolako aringarririk izan ez zezan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.
Ironia autodefentsarako mekanismo bat da, errealitatearengandik distantzia markatzeko, ezinbesteko aringarria bai literaturan bai bizitzan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.
Kaskarinkeria da zeren lasaitasun hori, egoera honetan, geroratze hutsaren uneko aringarri baten parekoa da, zalantza gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.
Goraldi horren aringarri bakarra, alde batetik, beste herrialde industrializatuen aurrekontu-zorroztasuna eta, bestetik, garapen-bideko herrialdeen defizit korronteen ezabatzea izan zen, behartua nahiz berezkoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Doluminak atsekabearen aringarriak dira eta hileta handiak ere bai. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.
Baldintza aringarri barik, eta lege penaleko 418, 224, 90 eta 33 artikuluetan oinarri hartuta, hiltzeko zigorra eskatzen dut akusatuarendako. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.
Sinatzeko asmoa izanez gero, adierazpen aringarri baten balioa izango du, eta errektorea ere prest izango da asmo horrekin egindakotzat hartzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.
Don Martin arras gaitzituta geratu zen auzitegiak, zenbait inguruabar aringarri onartuz, mutilari bi hilabeteko espetxezigorra baizik ez ziola eman ikusita. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Honela behin, oinazeak beraren indarrentzat jasanezinak bihurtu zirelarik, bere gogoz kontra izanik ere, ezinbestekoa gertatu zen haren gorputza sendagai aringarriz zaintzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.
Aitzakiarena, arduragabetasunarena, zirkunstantzia aringarriena, eta zenbait adigai erabiliz, hala nola, pasio-hilketa, herentzia, arrisku soziala. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.
Urte batzuk geroago, orduan ez bezala, niri egiten zidaten dardara eskuek, lapur baten gisan sartu bainintzen (egun-argia aringarria ote?), Monika etxean ez zegoela egiaztatu ondoren. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.
Ez dut isilduko erdal hiztunen kontzientzien aringarri ere izan zela Oteizaren jarduna: euskararik gabeko euskal herritarrak hizkuntza baino haratagoko eremu sakratu batzuetan bila zezakeen, balizko neolitiko batean, euskal arimaren esentzia. Delituez eta Zigorrez liburua pozarren irakurtzen ari nintzelarik, pentsatzen nuen liburu hau moral alorrean, medikuntza alorrean gure gaitzen aringarri izaten diren sendabide bakanen berdintsua zela. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Lana egiteko, zati asko egokitu ditut, pasarte asko laburtu, begien aringarri, gozamenaren lagungarri. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.
Ahalik eta eztien eman zion senarraren zorigaitzaren berri, baina, nahigabearen aringarri, ondasunak elkarbanatzea proposatu zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.
Bestalde, ez da harritzekoa gure herri hauetan hainbeste eskerrik askoren durundioarekin nazkaturik, eta haren kargaren aringarri, jendea mertzi esaten hasi izana). Hiria hornitzeko eta hirian kabitzen ez zirelako mendi magaleko erdian irekiriko zorupeetan, Porta de Ferro eta Porta de Alfofaren artean, itxirik zeuden gari, artatxiki, eltzekari eta garagar-karga anitz laga zezaten etsaiaren gosearen aringarri, gurearen, alegia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.
Adiskidetasunaren sentsazio argitsu haiek bizi nahi zituen ahalik osoen, amilka-amilka sentitzen zuen bihotzaren aringarri. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Itsasotik zetorren haizea leuna zen, gaugiro sargoriaren aringarri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.
Akaberara hurbiltzean, ez datozke gaizki, orrialdeon aringarri ere, bertsolarien artean sortu izan diren eguraldi kontuekiko ale bat edo beste. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 154. orr.
Inork ez dezala esan honakoak gaizkileen kontzientzia txarraren aringarri izan daitezkeela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.
Nik ez dut Ada hil hori epaile bati zuzendu behar nion kontakizun erru-aringarria hasteko modu bat nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
Ordenagailutik iristen zaizun sentipen bihotz-aringarri hori. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 34. orr.
Kafean heste-aringarri on bat ematea izango litzateke onena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 301. orr.
-Tira -hasi zen, inguruabar aringarri guztiak izendatzen hasteko prest. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Don Martin arras gaitzituta geratu zen auzitegiak, zenbait inguruabar aringarri onartuz, mutilari bi hilabeteko espetxezigorra baizik ez ziola eman ikusita. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Batzuetan, jakina, izaten dira inguruabar aringarriak. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.
Zainketa aringarriak, paliatiboak edo leungarriak gaixotasunak sendatu beharrean sintomak murrizten ahalegintzen den edozein bide da. ETC-entziklopedia Zainketa aringarriak, Wikipedia
Zainketa aringarrien erabilerak dakarren eztabaidaz gogoeta egin behar dela uste dute antolatzaileek. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-17
Medikuek, gaixo terminalentzako zainketa aringarriak direla eta, "egundoko aldaketa kulturala" egin behar dutela aitortu dute. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-20
Era berean, zainketa aringarriak jaso dituela eta beste irtenbide batzuk proposatu zaizkiola ere egiaztatu beharko du. ETC-prentsa Berria, 2005-12-18
Jesusek ez zuela zainketa aringarririk jaso nabarmendu du Iruñeko artzapezpiku emeritoak. ETC-prentsa Berria, 2008-03-23
Apirilean egindakoak hamabigarrenak izan ziren, eta gaixo terminalentzako zainketa aringarriak izan zituzten hizpide. ETC-prentsa Argia, 2002-07-28
Zein izango dira, beraz, zentro horretako erabiltzaileak? Ospitaleko alta edukita, zainketa aringarririk behar ez duten baina beren etxeetara itzultzeko moduan ez dauden pertsonak. ETC-prentsa Argia, 2003-05-18
Pertsona orok du minaren aurkako tratamendu egokia eta erabateko zainketa aringarriak jasotzeko eskubidea, baita heriotza-aldiari duintasunez aurre egiteko eskubidea ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Kataluniako Autonomia Estatutua IVAP/IZO, 2006
Heriotza duinaren idealari buruz adostasuna duen funtsezko beste edukietako bat da gaixoek eskubidea dutela kalitatezko zainketa aringarri integralak jasotzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2011
Kap: erabakien plangintza aurrez egitea, zainketa aringarriak, tratatzeari uko egitea, LET, sedazioa, eutanasia eta lagundutako suizidioa) eta, azkenik, gizakiekiko ikerketaren alderdi etikoak (7. ETC-zientzia, zuzenbidea Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016
Interes gastuak, eragiketa-gastuetatik eta inbertsio-gastuetatik ezberdintzen dira, hauek enpresa bateko kapital egiturarekin baitute zerikusia eta normalean zerga-aringarriak dira. ETC-entziklopedia Interes gastu, Wikipedia
Lanera joateko autoz distantzia luzeak egin behar dituztenek zerga aringarriak jasoko dituzte. ETC-prentsa Berria, 2005-09-02
Arteak zergak arintzen zituelako egin ziren artezale? Ala artezale zirelako erabaki zuten artea zerga-aringarri izatea? ETC-prentsa Argia, 2011-06-12
Zer dio zerga aringarriei buruz lege horrek?. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-03-03
Era berean, ez litzateke egokia izango objektu berri hauen agerpena XIX. mendeko gizarte burgesaren arau propioei leporatzea, polizia eta zigor-egitura indartu bati, justizia kriminal kode berri baten ezarpenari, zirkunstantzia aringarriak sartu eta erabiltzeari, kriminalitatearen hazkundeari. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.
aringarri bakarra (3); aringarri izan (4)