Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ari
1 ari izan,1 ariko (orobat arizan ipar) 1 da ad jardutea adierazten duen aditza, batez ere ekintza ez burutuak eta ohiturazkoak ez direnak gauzatzen dituzten perpausetan erabiltzen dena. ik aritu.

Egoeraz ari naiz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 21. orr.

Horretan ari ginela sortu zen Italiako bidaiarena, ustekabean, berak egindako komentario bati guk helduta; izan ere, Anduk inork sekula egunkari-zuzendari baten aurrean egin behar ez duena egin baitzuen: ideiak eman.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.

Leize zuloetan gizona eta zakurra ehizan batera ari diren pinturak agertu izan dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Oraindik ere galdezka ari natzaio neure buruari zergatik eskaini zidan Patxi Altunak hitzaurre hau idaztea, noiz eta aldamenean dituenean, Loiolan bertan, Ignacio Cacho, Iñigo de Loyola.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 7. orr.

-Zer ari haiz hor? - entzun du Abelek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Zailtasunaz ari garela, aitortu behar da gai teoriko eta teknikoetan euskaraz zehatz izatea ez dela nolanahiko erronka, hizkuntza dagoen garapen eta erabilera mailan dagoela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Irailaren 11ko gertakariez-eta ari dela, Bariccok zer edo zer esaten din etorkizuneko gerrez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Ate joka ari ziren Joseba esnatu zenean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Aski zela pentsatu zuen, hilarrien artean larrutan ari zen bitartean zizelkariarekin, eta haren seme gaztea begira, aurpegian gorroto zaharra eta apetitu berria zituela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.

Euskaraz-edo ari garenean, alegia, eta euskaraz-edo ari zaizkigunean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.

Bere paperak atzera utziko al zizkidan galdetu nion, nondik nora kontatu asmatu nahian ari nintzela-eta.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.

"Zertan ari haiz, Baltasar? ", galdetu zion ikaratuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Zuen jateko setaz ari den piztia tzar baten mihi gaitzak eragindakoak dirudite oihal gotor-latzaren kraskadek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 11. orr.

Sexologia ere aspalditik ari da primateen, gure senideen jokabide sexualak aztertzen: haien jokaera autoerotikoa, iniziazio sexuala, ugalketa, arren eta emeen arteko loturak, umeen hazkuntza, etab.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Gizakiaren erakuntzaz ari garenean, alde batera eragin behar zaio gaizkiulertze bati: gizakiari buruz arimaz eta gorputzaz hitz egitean, horiek ez dira ulertu behar gainditzen dituen legezkotasun batetik osagai heterogeneo konposatu gisa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Horrekin batera, ezbeharrarena ere aipatu zuten: atxilotua ustez zulo batean lehergaiekin ari zela, zerbaitek huts egin eta eztanda gertatu bide zela.     «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Bi bezeroak franko ahopetik ari ziren errusoz nagusiarekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

Oso ondo ikusi zuelako norekin ari zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Ezta pertsonaia bere buruarekin bakarka ari denean ere: nork berma diezaguke ez duela bere burua engainatzen halako bakarrizketa sarrietan?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Arrosa-landareetan ari zen Nunu lanean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Gernikako arbola zaharra idortu da, haren aldamenean arbola berri gaztea goititu nahita borrokan ari da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Aarontxo, zer ari haiz!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Bost urte zituela trauma ikaragarria jasan zuen, bere aita hil baitzuten meskitan errezoan ari zela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

"Jarraitu aurreko taxi horri", txantxetan ari garela uste izaten du horrelakoetan gidariak, eta dirua aurretik eman behar izaten zaio, bi mila bat eskudo bai, behar adinako arreta jar dezan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Dursley jauna ahopean kantan ari zen lanerako gorbatarik aspergarriena aukeratzen zuen bitartean, eta Dursley andrea isildu gabe berriketan ari zen pozik, nahiz eta ahalegin handiak egin behar izan garrasika ari zen semetxoa aulki altuan jartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Josebarekin maiteminduta zaudela ematen du! - bota nion behin bere lehengusuaz begi eztitsuz hizketan ari zitzaidanean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Halatan eta urteetan egindako lanari esker, ez dut arazo larririk ezkerraz soilik ari naizenetan: berdin-berdin jo ditzaket eskuinaz zein ezkerraz teknika handia behar duten esku bakarrerako pasarteak, inork ez lidake igarriko ez naizela ezkertia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Lehen zatian, Platonez ari da, haren bizitzaz, haren lehenengo elkarrizketez eta teoria politikoaz eta elkarrizketa metafisikoez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

2 (beste aditz bati atxikia)

-Gurtzen ari zaretena - esan zien - elementu bat sortzeko tresnak dira; ez duzue gurtzen ezta elementua bera ere, eta berorren agerpenari trabak ipintzea besterik ez duzue lortzen horrela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 11. orr.

Eta zu erregearekin mintzatzen ari izango zaren bitartean, sartuko naiz ni zure ondoren eta zure esanak baietsiko ditut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,14

Ez dakit, agian oker egongo naiz eta exajeratzen ari naiz.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 19. orr.

Gizon bat epitafioa zizelkatzen ari zen hiru hizkuntzatan, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz: "Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

(Lane arratsaldeko tea zerbitzatzen ari da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 21. orr.

Are gehiago, senarrak bere baitan sentitzen zuen gorrotoaren garrak, denboraren poderioz itzali beharrean, hauspotzen ari zirela ematen zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Komunera sartu zenean, Jemen txiza ikusi zuen, eta, igerian, gero eta gehiago hondoratzen ari zen paper arrosa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 21. orr.

Ama pentsati gelditu zen taulari begira, eta hasieran uste izan nuen nire azalpen aztoratuak xake taula gainean ikusten saiatzen ari zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Europako kulturak ezagutzera omen goaz eta ezagutzen ari gara, bai horixe, baina ez oraingoak bakarrik, baita iraganekoak ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 95. orr.

Artean ere morroia paperean idatzitakoa silabaz silaba irakurtzen ari zela, Pavel Ivanovitx Txitxikov bera hiria ikustera joan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Zientzia politikoak ikasten ari zen, oporretan ezagutu nuen eta gero Bordelera joan nintzaion bisitatzera.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Eroriko larri hura izan nuen arte, lortua nuen zazpigarren antxume irautea, ordulariaren atzean gordeta, denborak aurrera egin ahala istripu larririk jasan gabe handitzen ari bainintzen, edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik gertatu ohi zaizkionak besterik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Emakume bat azterketak zuzentzen ari zen tente samar, oso ziur.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Autobuseko kobradoreak kasurik egiten ez zionez Sakabiri deitu edo galdetu zion noizbait, eta honek "Bazaukat gazte bat lata ematen ari zaidana... "  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 24. orr.

Ea argituko al nion zer ari zitzaion gertatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Ez, hori lelokeria, zer esaten ari naiz? Hori ez da hasteko modua, horrela ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

"Fartsatzat" jo zuten Sanzen ekitaldia, eta "herriak suntsitu izana" ospatzen ari zirela salatu zuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Eta horixe ari zaio gertatzen "Euskara Batuaren" deiturapean hedatu zen hizkera mota jakin bati.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.

atera zitzaion barren-barrenetik oihua Lauaxetari, bera eserita zegoen bankura gerturatzen ari zen ertzain-autoaren kanpoaldeko errotuluei harriduraz begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

Ankitos-en etxean afaltzen ari zen egun batean, gizon haserre bat oldartu zen aretora, ezpata eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Olio berotan biguntzen ari zen tipularen usaina zabaldua zen zirriztu guztietara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Arrapaladan sartu zen alkatearen gelan, nekazarien ordezkariekin hitz egiten ari zela hura, eta orduantxe bakarrik hartu zuen Joanesek arnasa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Elurra hasi du hau idazten ari naizen egun honetan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Orain, arratsaldeko laugarren kubalibrea hartzen ari den bitartean, bere kirol karreran egindako unerik gozoenak - telebistaz inoiz emanak edo bestela filmatuak - ikusten eta berbizitzen ari da, ikus-entzunezkoetan lan egiten duen lagun batek moldatutako bi orduko bideoan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Haien aita izugarri aldatzen ari zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Izenburuak ikusmiratzen ari nintzela, begiak honako honetara joan zaizkit: "Infidelitatea: bikotearen sukarra".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.

Hainbat bezero, dibanetan eseriak, nargile erretzen eta tea edaten ari ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Aurten poeta erromantikoen gaineko ikastaroa ari da ematen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Adarenganaino joan, eta, haren sorbaldaren gainetik begiraturik, bera ere Danelen gonbita irakurtzen ari zela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Joxanek irribarre apalez begiratu dio, arrain saltzailea esaten ari dena ulertzen duen keinuaz, bat-bateko hitz aspertua eskertuko balio bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.

Ze beste bigarren horretan elkarri lepoa emanez ilaran jesarrita diren lau gizonen gainean jauzi egiten ari da gaztea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Kapitulu bat ari natzaizue irakurtzen, jaunak, hasiera-hasierakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Eta erabiltzeko aukera egon balitz ere, ez zuen Matiasek erabiliko, etengabe ari baitzen komuneko atearen aurretik jendea pasatzen, emakumeak batez ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

Hamar epiklesiz osaturiko sail bat idazten ari naiz aldizkari baterako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Handik berrogei bat metrora, bera ibiltzen ari zen espaloian aurreraxeago, Stein arma-fabrika zaintzeaz arduratzen zen polizia-taldea txanda-aldaketa egitera zihoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera, eraikitzen ari den mundu-irudikapen horretan ezinbestean dagoen amets parte hori estu lotzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Ez da eratzen ari den izakia, existitzen den izakia baizik".  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.

Charlie-ren lepoaldean zintzilikatuta noalarik, badakit nire axolagabekeria-garaiaren azken uneak bizitzen ari naizela, eta ez naizela pertsona bera izango arratsaldean etxera itzulitakoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Gezurra esan dizute beti: azken momentu honetan ez zaizu bizitza begien aurretik pasatzen, film batean legez; heriotza baino ez duzu ezagutzen bonbillatik gertu txikitzen ari diren ninietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

Alabaina, aurkezten ari naizen idazlan hauetan kazetari samar agertuagatik ere, Perurena poeta da funtsean eta batik bat, eta bihotza gailentzen zaio, argi asko, aipatu buruaren arteko lehia horietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Ez dakit lerro horiek aurkitzen direnetz maisuaren obra osoa biltzen ari diren liburukietan, baina uste dut merezi dutela hor sartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

-Baina zer egiten ari da zure zakurtzar zikin hori nire txakurtxoarekin???  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 18. orr.

Liburu hau idazten ari garen unean abian da XXI. mendeko lehen txapelketa, 2001ekoa, hain zuzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Eta, dagoeneko nabaritu dukegun moduan, adituak oraindik ere eztabaidatzen ari dira zein diren zehatz-mehatz Maimon esoteriko horren tesiak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Eta orduantxe aipatu du bere irudiko "alderdi garrantzitsua": kazetari zen sasoitik ezagutzen du eta "munduaren iritzia" deritzo; gertatzen ari zaigunak zirrara handia eragin duela esan digu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 31. orr.

Beste baldintza garrantzitsu bat ere bete behar dute hezurrek: hazten ari direla ere, lanean jarraitu behar dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

"Hara! hara! mekanoa!", hasi zen haurra, ikusten ari zenarekin txundituta.     «Bizia lo», 2003 - 8. orr.

1999an, azaroan, zuzenbide ikasten ari zen Samiya Haiquiqui 24 urteko neskatxa desagertu egin zen New Yorkeko Queens eskualdean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.

Urduri jartzen ari nintzela ikustean, barrezka hasi eta eskutik heldu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Ziur dago egin duenaz eta egiten ari denaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

3 ari izan,2 ariko du ad

Ainitzek pentsu dute Mazedoniako armadaren jokoa dela, Albaniarren kontra ari duen oldarraren karietarat egina.  Herria   2001-04-05

Bixtan da neurri zorrotzak ari dituztela hartzen han gaindi gaitzaren kontra.  Herria   2001-06-28

Jazarleek ari zuten beren larderia hedatzen ipar aldean, bainan entseatzen ere hegoari buruz.  Herria   2002-10-10

Etxetiar eta ofiziale gehienak arrotzak ditugu, nonbaitik etorriak, osoki erdaldunak, eta gure mintzai ederraren orde, ez dakit zer hizkuntza ahalkegarri gutartean hedatzen ari dutenak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 143. orr.

Euria ere, itsasoan ari duelarik, mesede gerta lekioke irla txiki batean naufrago dagoenari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.

Euria ari du eta kaleak distiratsu daude.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.

Krisia ari badu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 70. orr.

Txingorra ari zuen, kazkabarra nahi baduzue.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 39. orr.

Euria ari du oraindik, baina ez idolaz, atzo bezala, tenperaturak, dirudienez, behera egin du, itxi bedi, hortaz, leihoa, arrazoi osoz, gainera, etxeko giroa araztu baita barraren aldetik zetorren putz kemen emailearekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.

Haur guztiak Adelaren gelan gaude, argirik gabe, ekaitza ari baitu eta Juliok etxera bidali baikaitu bere gelakook.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 115. orr.

Iluntzen ari zuen, eta autoak plisti-plasta zihoazen kanpoko errepidean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 135. orr.

20 urte baizik ez zituen eta ikasketak egiten ari zituen Tolosan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Eguna argitzen ari zuen, oskarbi, eta hotza hezurretaraino sartu zitzaidan Ibarraren kamioiko epeletik atera nintzenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.

Etxean izango gara hamar minutu barru... eta eskerrak, argitzen ari baitu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Emeki emeki, azken hamar urte hauetan, Euskal Herrian euskaraz agertu diren obra zenbait ari ditut biltzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Baina etxe hartan udazkeneko hostoak erorita zeuden ordurako, hosto ihartu bakan batzuek zirauten adarretan, baina elurbustia ari zuen haien gainean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Gogotik ari zuen euria eta sofan kizkurtuta zegoen Olatz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Musika ari zuen, eta Enperadorearen guardiak esan zion kondesa frantsesari: "Nire herrian sentimendua modu bortitz eta itzurezinean agertzen da".  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

4 arian ari

Eta horrela, arian ari, elkarren ezagutza sendotuz zihoala esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Aurkitu genuenean, esan bezala, irratia arian ari zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Eta, horrela arian ari zela, etorkizunaz hitz egiten zioan bati.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Edelmanentzat, Bartlettentzat bezala, arian ariko prozesu dinamikoak ditugu beti, eta gogoratzea, berriz, beti da berregitea, ez berremate hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

5 arian-arian

Arian-arian sortzen ari dira, beraz, oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Arian-arian, guztiz ezezagun ziren molekula batzuk ere aurkitzen dira. Besteak beste, mintz-arteko konduktantziaren erregulatzailea; harexen matxura jakin batzuk dira, antza, mukobiszidosiaren kausa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.

Gizarte eta legeria berri hark, neurri handi batean bederen, Euskal Herriarena deuseztatu zuen arian-arian.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.

Koltxoiaren gainean etzanda, begiak itxi dituzu, eta arian-arian, zentzumenak apaltzen hasi zaizkizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 265. orr.

Gerora, denboragarrenean, eta arian-arian, ikasi egin dugu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

DIU honen berrikuntzarik nabarmenena da Levonorgestrel hormona askatzen duela arian-arian, eta, hala, besteak baino askoz ere fidagarriago adela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

6 ariaren ari(a)z arituz eta arituz.

Ariaren ariz sendoago egiten da eta bihotz zabaltasunez aberatsago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Eta ariaren ariaz, menderatu egingo dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

7 ariz-ariz

Hobetuz joan dadila hau, holako konpainian ibiliz oraino gehiago eta ere hatsa bilduz oraino, ariz ariz eta lasterkatuz.  Herria   2001-06-21

Ariz ariz, bilduko besteen maila Herve Etcheverry eta gazteek ere.  Herria   2005-07-28

8 hitzak ari bira (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hitzak ari bira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-07-08

Hitzak ari bira, dugun egina. ETC-prentsa   Argia, 2013-01-13

9 hobera ari izan

Frantzian ere ez dira hobera ari, bozkatu dituzten Judioen Estatutuari buruzko bi legeekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.

Denborarekin, Hutx hobera ari zen nabarmenki eta taldean bere ohiko tokia hartu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Ez nintekeen hari fida pausu luzamen zenbaiten ardiesteko gorputzaldi osoa hobera ari zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus