Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aritu, ari(tu), aritzen (orobat artzen) 1 (orobat artzen) ari izan.

Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala;  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,26

Lo mío es escribir irakurri ondoren, ostera, emakumezkoen literaturaren balioez aritzeko, nahitaez nazioartean arrakasta lortu behar ote den itaundu nion neure buruari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.

Ez zuen gogorik berriro agureen jolas itsusi haietan aritzeko, eta, gainera, Egutxi ez zegoen tokia bisitatzen zuten beste agureak bezain eltzartuta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Azokako arrain saltzaile bat jarri zaio ondoan, postuan aritzeko amantalarekin eta laneko katiuskekin.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 7. orr.

Ohandok ukabilkada batekin erantzun zion, heldu zioten biek elkarri eta lurrera erori ziren; mutur-joka aritu ziren, baina Martinek, bestea baino indartsuagoa baitzen, behin eta berriz eraisten zuen aurkaria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Herria esnatzen denean, goizaldean, idien marruak aditzen dira; gero, apretagileek espaloira ateratzen dute bankua, eta arotzak kalearen erdian aritzen dira lanean, umeteriaren, oiloen eta zakurren ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Etxean geratzen da amarekin, eta bere zuhaitz gainean eseri eta han aritzen da Oranges and lemons, Laranjak eta limoiak, kantari, eta barreka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Ez da abiapuntu txarra kontu-jaten aritzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

Gure bila etorri aurretik, gela tapizatzen aritu zen, beraz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Hitzei buruzko jardun horrek hitzak osatzen dituzten silabez eta hizkiez aritzea dakar berekin, eta hitzak batuz sortzen diren esapideez ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

Aztarka aritzera behartu dut neure burua, neure bilbo horien bila.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 23. orr.

Zaila zen esatea non aritzen zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.

Baina ni goizero jaisten naiz haiekin, bai, eta hamaiketakoa egin bitartean besteei buruz gaizki esaka aritzen gara.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 65. orr.

Bidaia luzearen nekea arintzeko aritzen ziren, itxuraz, egiteko hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Hildako horiek horrela uztea subertsioaren alde aritzea da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.

Greoffrey de Monmouth izan zen Arturrez aritu zen lehen historiagile garrantzitsua.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Alfertuegi zeunden zeure begiei berriz ikusten irakasten aritzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.

Nire nagusiek, zerri alaenak, niri leporatu zidaten zalapartaren erantzukizuna: "Ardura gehiegizkoa bere egitekoan aritzean" idatzi zuten Udaltzaingoak ireki zuen espedientean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Lorian egoten nintzaion begira oihal-begiak eta botoi-zuloak prestatzen, bularretakoei eutsi eta agerian ez gelditzeko tiranteen azpiko lokarri txikiak sartzen edo, artilea edo zeta zikindu eta orban itsusi bat utz ez zezan, galtzarbeko transpirazioa hurrupatuko zuten kuxin txikiak josten aritzen zen bitartean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Orain EAEri buruz arituko gara.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

Ingurumeneko auziez aritzeko modurik egokiena herritar interesatu guztiek dagokien mailan parte hartzea izango litzateke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Herrian lanean aritzen ahal haiz turkoaren pare, ez duk sekula ez eskerrik, ez saririk eta ez ohorerik, etxe onetik ez baldin bahator!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Gero patioan erdaraz egiten dugu eta futbolean aritzen gara, batez ere Beñat eta ni.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 89. orr.

Neurri batean interaktiboki inprobisazioaren garapenean partaide izatea, gainerako entzuleekin gertakizun publiko batean esku hartzen aritzearen sentsazioa konpartituz nolabait.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Igande arratsaldea poliki-poliki igaro zen Agustina, Amaia eta Leire solastatu, kartatan aritu eta tarteka telebistari begira egon bitartean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 149. orr.

Eta aritzeak berak, zerbait egiteak, giharrien indar eta abileziaz, barneko minetik garbitzen ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Ni neskatila nintzen eta hura gure aitari arbiak erosten aritzen zen ordurako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Mari pertxenta, marmarti, desatsegin hutsa da; nagusikeriatan aritzen da; azpikeria zalea, gezurti amorratua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Gai honi buruz aritzean maiz aipatu ohi den adibide bat muinoarena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

-Aski du lanean aritzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Putakumea, orain ere zer edo zer makinatzen arituko duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Noizean behin gu ttarttarrean eta jostaketan aritzen ginen gelara azaltzen zen aita, mesfidati eta bekozko ilunez, eta amari kexuka joaten zitzaion gure neskame Natalinak liburuak desordenatzen omen zizkiolako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Baina gerrilla komunikatiboan aritzeko ausardia ere behar da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

Eta ez ahaztu, udatzenetik negurakoa izaten zela amodio kantu lizunotan aritzeko garairik oparoena, etxe barrengo lanak eta auzofestak zirela medio; eta hain juxtu, garai horretan deus guti ikusiko duzu ingurumariotan loretan, otea bera bezain nabarmen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Garai hartan, ordea, Lehen Mundu Gerrara joan behar izan zuen, Frantziara, Ingalaterraren alde aritzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Kargu hartzen aritzen zitzaidan beti, "ni zaharragoa omen nintzela" edo "zaharragoaren plantak egiten omen nituela".     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

Itzalean 30 gradu direnean, orduak joan eta orduak etorri, lurrin artean aritzea..., atera kontuak!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.

Nire gurasoek elkar askorik maite ez dutenez, arratsero oihuka aritu beharra dute; eta, ez baitakite nola hasi, nitaz baliatzen dira, nire nota txarrez.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

Hegazkinetik jaitsi garen hamaika bidaiariak, maleta-garraioan aritzen diren langile bakan batzuk eta zigarroa erre beste zereginik ez duten bi polizia: besterik ez dabil Caselle aireportuan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Haren etxearen inguruan txoriak sagarrondoan pausatu ohi zirela kontatu zidan, mihura aleak jatera, eta kantari aritzen zirela; bada, haiexen kantuaren pareko iritzi nien Maisuaren doinuei.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 388. orr.

Eta, handik aurrera, baloia hartu eta kalean edo zelaietan aritzen zuan Di Stefano, eta aritzearen aritzeaz, baloia guztiz bere esanetara jartzea lortu zian, batean kulunkarazten zuela, bestean lotaratzen, eta hurrengoan bala bat bezala jaurtitzen...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.

Ana gupidagabe aritzen zen halako kontuetan sartuz gero:     «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

Ikasleok laguntzen genion dena txukuntzen, eta neguan basotik egurra ekartzen genuen berogailurako, eta teilatuko elurra kentzen aritzen ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Bestela? Badakizu hemengo supermerkatuetan denak ezezagunak zaizkidala, hemengo kafe etxeetan berorika aritzen direla, hemengo zaharrak traktoreetan dabiltzala oraindik, errepideetan txirrindulariek bide osoa betetzen dutela.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 69. orr.

Ez zen aski izan hilarrien artean larrutan aritzea, zizelkariaren semea zelatan zegoela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

Gero Alemanian aritu nintzen, ikasle edo, unibertsitatean behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Nola nahizka aritu zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Katek, zakurrarekin jolasean aritzeaz nekatuta, lo hartu du eta ez du hasieran deus ikusten.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 95. orr.

Bat bi hiru urrats ateraino joan, bat bi hiru urrats leihatilaraino jin, bat bi hiru lau urrats, laburragoak egiten baditut... bat bi hiru lau... bat bi hiru lau... Leihatilako sarean egin ziminokeriek ene gorputza iratzarri dute eta, joan-jinka aritzeaz enoatzen hasten bainaiz, beste soinketa batzuk asmatzen ditut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Gainerakoan, bera arituko da sukaldean, neska, aulki batean eserita, begira dagokiola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.

Han-hemenka galdetuz, jakin ahal izan zuen dama hura Alida Blanca zela, burdingintzan aritzen zen Migel Igartuaren emaztea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

Ez, ez jauna! Begira: honela jantzita zergatik nengoen pentsatzen ez aritzeko esan nionean, badakizu zer erantzun zidan berak?: "A, jakina! Ba, ken dezagun, ken dezagun bizkor-bizkor jantzi hori! ".  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 108. orr.

Alta, badirudi XXI. mende hasieran mundu osoan ofizialki onartuak diren giza eskubideak begiratzen ez dituzten gaiztaginen epaitzeko auzitegiak irekitzen zaizkigula eta auzitegi horiek lanean aritzeko gogoa badutela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Batzuetan, arratsean batez ere, kartetan aritzen ziren suren baten alboan lagun talde txikiak, kartak zikin banaturik esku zikinetan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.

-Bakarrik aritzen naiz lanean - azaldu zuen -.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.

Eta badaki bere bizkarrean askotan txantxetan aritzen direla kontu horrekin.     «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Ez din merezi bueltaka aritzea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.

-Goian, gauez, insomnioa dutenak "entretenitzen" aritzen dira...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.

Badakigu, hala ere, gerra amaitu bezain laster Francok Primo de Riveraren gorpua El Escorialera eramatea agindu zuenean, hilobi zaintzan aritu zirela besteak beste: Jose Maria de Areilza, Agustin Aznar edo Leopoldo Panizo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 321. orr.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan, Ilurgitako zulora azaltzen ziren bikote bakanek urrunagora hartzen zuten gu ikusitakoan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

Egon beti baitaude argudioak bidegabekeriaren aurka aritzeko, hordagoka jokatzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Eseri eta gutun amultsu bat idatzi nuen: Saito jaunak plazer handiz hartu zuen igande hartan Johnson jaunak berarekin golfean aritzeko gonbitea eta goraintzi adeitsuenak igortzen zizkion horrenbestez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.

-Bai, noiz edo noiz aritzen naiz etxekoekin edo lagunen batekin - erantzun dio, galderaren nondik norakoari igarri ere egin gabe, eta isilik geratu da, jarraipenaren zain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 67. orr.

Bezperan bertan, ordura arte idatzitakoa entseatzen aritu omen zen lagunekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

2 aitzurketan aritu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kasualitatez aurkituko zuen aitzurketan ari zela?  ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Deabruak harentzat propio lurpean ezkutatu zuen, eta egun batez, baratzean aitzurketan ari zela, Dometiosek aurkitu. ETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

3 ardatzean aritu

Ardatzean ari zen, burua makur.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

4 arrantzan aritu

Errekaz beherantz jo nuen lasterka eta zuhaizpean egon nintzen zain, elkarrekin arrantzan aritu ohi ginen leku berean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Bera, Gordon Johnson, Mel Dorn eta Vern Willimas, pokerrean, bola jokoan, arrantzan aritzen dira.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 92. orr.

Hala, arrantzan ari nintzela pasatu zunan beltz bat nire aurrean flotatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.

Gabarra batean hiru gizaseme ageri, zirudienez arrantzan ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Gizonezko bat hil da Lazkaon, arrantzan ari zela lau metroko zubi batetik erorita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Arrantzaren alorrean, atzerriko ontziek Mendebaldeko Saharan arrantzan aritzea ez da espreski nazioarteko legeriaren aurkakotzat jo.  Berria - Mundua   2004-08-11

Azken urteotan, bestalde, arraste arrantzan aritzeko beste sistema bat zabaldu da.  Berria - Gaiak   2004-06-08

"Bi neska gazte errekan arrantzan ari zirela, mutil bat etorri zitzaien seduzitzeko asmotan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 80. orr.

Eta gero, barku batek jo zuen bera zihoana, Bretainiako kostalde horretan arrantzan ari zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 370. orr.

Paper artean arrantzan ari naiz, esku-arrantzan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 134. orr.

-Lehengo arrats batean, gaua baino ordubete lehenago edo, arrantzan ari nintzen aintziraren ertzean -esango luke lurralde bakartiren batetik etorritakoak begiak larrituz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Batzuetan arrantzan aritzen ziren, pita amuarekin luzatu eta han egoten ziren, aitaren ofizioa ikasten eta aitaitarena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.

5 arraunean aritu

Ez gara orain artean batera arraunean aritu, baina daramaten denboraldia eramanda, agian, hortxe-hortxe egon gintezkeen.  Berria - Kirola   2004-09-05

Orain arte, azken lau estropadetan izan ezik, klubek 22 osatu arte nahi adina arraunlari sar zitzaketen euren taldean, betiere urte horretan bertan beste klub batean arraunean aritu ez badira.  Berria - Kirola   2004-07-11

Aita arraunean aritzen zen zarauztarren traineruan, "Golondrina" izeneko hartan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Nabigatzen doanean, jarri egiten da, baina zutik joaten da arraunean ari denean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 256. orr.

Volgako Batelzainen musika entzuten zelarik, arnasestuka zetozen aurrealderantz Jonathan-eta-Léa, "heliu han, heliu han", salmo bat bezala abestuz, ontzi-sotoan arraunean ari ziren galerianoen egoera zorigaiztokoa musikaren bidez (--!) adierazten ari zirelako uste osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Zinez, galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak ez al dira kartzelako galerietan atzera-aurrera dabilen galeriano batenak bezain errukiberak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Bost minutu geroago Helen eta biak arraunean ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 455. orr.

6 auzitan aritu

Horregatik, hau diot nik, Jaunak: Auzitan hasi nahi dut berriro zuekin eta auzitan ariko naiz zuen ondorengoekin ere.  Elizen arteko biblia   Jr 2,9

7 irabia eta irabia aritu

-Odola irabia, irabia eta irabia aritzen naiz, ezta? -jarraitu zuen mutilak, eskua airean mugitzen zuela esnegaina harrotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 129. orr.

8 kantuan aritu

Eliztarrak kantuan aritzeko zuten geroz eta joera txikiagoaren aurreko amorrua: sinesten badute, pentsatzen zuen Karlosek, zergatik ez dute kantatzen?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

Ezkongaiak dantzan eta kantuan aritu ziren arratsalde osoan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.

Harexek eragin zidan beharbada zirrararik sarkorrena, Usher kantuan ari zela, orduantxe sumatu bainuen aurreneko aldiz, hitzen esanahiak estali nahi zuen isuri mistikoan, ederki asko zekiela berak hain gora ipinitako arrazoimena zabuka hasia zela bere tronuan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 42. orr.

Hala eta guzi, itsu paperan ibilitako alfer jende pikaroa erruz izan da, maiz ageri baita "bagabundos y ciegos fingidos" delakoen auzia paper zaharretan, eta ediktoak ere ez gutxi, kopla kantuan aritzeko baimena zinez itsu direnei bakarrik emanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Baina hondo-hondoan, bertsozaleak badaki bere aurrean kantuan ari den hura tradiziotik edanda ari dela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 23. orr.

Ez dakit zergatik tartekatu zitzaidan irudimenean kantuan ari den emakume hori, oraingo emakumeek ez baitute kantatzen ispiluaren aurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Lancelot egun osoa otoitzean eta kantuan aritzen zen, eta ogia, ura eta mendian bildutako sustraiak besterik ez zuen jaten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.

Pentsakor mugitzen zituen eskuak eskularru lasto-koloreen barruan, eta zerbait txistukatzen zuen, basoan kantuan ari ziren txorien doinuarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Baina mirabe batzuk kantuan ari zirela, neska xarmantak bien kopak bete zituen, eta topa egitear zeudela, ustekabean, herrenari kolpe bat eman zion buruan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

Bazkalondoan, berriketan eta kantuan aritu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 190. orr.

9 kukuka aritu ezkutaketan jolastu.

-Jakin bahu, hire lagunekin hor ibiliko hintzen, elgar kurutzatzen diren lurpeko pasabide ilun horiek josta leku hautak direla eta, kukuka aritzeko, ez?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Kukuka ibiltzen ginen North Beacheko aldapetan Ez omen zen gauza ume txiki batekin kukuka jostatzeko ere, ez baitzekien zenbat denbora eman behar zuen aurpegia ezkutatuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

· Kukuka, hain ondo ezkutatzen da, ezen ahaztu egiten baitute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

10 trikotan aritu trikotatzen aritu.

Baratzean artzea, lore apaintzen; trikotan artzea; irakurtzen artzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 30. orr.

11 txatean aritu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Txatean aritzeko bide ugari daude, IRC sareak eta bat-bateko mezularitza kasu.  ETC-entziklopedia   Txat, Wikipedia

IRC edo Internet Relay Chat Internet bidez txatean aritzeko bat-bateko mezularitza sistema ezaguna da.  ETC-entziklopedia   IRC, Wikipedia

"Bost egunerako soilik noa, erosketa batzuk egitera", aitortu du Zhuk, iPhone 5S baten bidez senarrarekin txatean ari dela.  ETC-prentsa   Berria, 2014-09-09

Espainiako Astronomia Elkarteak antolatutako emakume astrofisikariekin txatean aritzeko esperientzia batean, hain zuzen.  ETC-prentsa   Berria, 2018-02-11

Jendeak denetatik egin dezake: sartu, bozkatu, parte hartu, albisteak igo, argazkiak igo, blogak irakurri, txatean arituETC-zientzia, zuzenbidea   EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean, Jotxo Larrañaga (arg.), UEU, 2011

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 20 aldiz agertzen direnak)

alde aritu (21); aldiz aritu (31); aritu ahal (20); aritu arren (44); aritu baitzen (45); aritu baitziren (26); aritu behar (179); aritu behar izan (41); aritu beharko (52); aritu beharra (34); aritu da (554); aritu da lanean (22); aritu dela (41); aritu den (73); aritu dira (343); aritu dira lanean (21); aritu gabe (20); aritu gara (163); aritu ginen (157); aritu izan (106); aritu izan da (25); aritu izana (26); aritu nahi (59); aritu naiz (198); aritu nintzen (187); aritu ondoren (102); aritu ostean (59); aritu zara (28); aritu zela (86); aritu zen (1741); aritu zen atzo (59); aritu zen lanean (32); aritu zinen (21); aritu zirela (45); aritu ziren (1342); aritu ziren atzo (60); aritu ziren biak (22); aritu ziren lanean (25); aritu zitzaidan (20); aritu zitzaion (20); arte aritu (21); aurka aritu (73); aurka aritu ziren (25); aztertzen aritu (27); baino hobeto aritu (20); bakarrik aritu (27); batean aritu (35); batera aritu (35); bezala aritu (35); bikain aritu (87); bikain aritu zen (48); bila aritu (77); borrokan aritu (41); buruz aritu (59); buruz aritu zen (20); egiten aritu (73); elkarlanean aritu (25); elkarrekin aritu (28); ere aritu (171); eroso aritu (24); ez zen aritu (20); ezinean aritu (52); fin aritu (34); gabe aritu (67); gabe aritu zen (25); gainean aritu (20); gaizki aritu (79); gehiago aritu (23); gezurretan aritu (24); gisa aritu (35); gogor aritu (27); gustura aritu (46); hasieratik aritu (34); hizketan aritu (49); hobeto aritu (65); horretan aritu (45); ikusgarri aritu (22); inguruan aritu (25); irakurtzen aritu (20); kontra aritu (74); lanean aritu (130); lanetan aritu (72); luze aritu (31); ondo aritu (143); ongi aritu (73); oso gaizki aritu (22); oso ondo aritu (27); pattal aritu (20); pentsatzen aritu (32); prestatzen aritu (28); taldean aritu (31); txukun aritu (95); urtez aritu (29)

aritua da (22); aritua zen (22)

arituz gero (23)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus