Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argitasun (ETCn 8.939 agerraldi) 1 iz egoerak eta kidekoak ulertzeko ahalmena.

Atsoa orduan harri eta zur geratu zen emakumearen zuhurtzia eta argitasuna ikusirik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Santuaren argitasuna eta gure ezjakintasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Hermannek ez zituen sekula oreka eta argitasuna galtzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Ondo konbinatzen ditu argitasuna eta laburtasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Miresten nian hire argitasuna, higandik isurtzen zen gehiago-izate bitxi eta etsia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Argitasuna, dirdirek dardarazia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Galduko ez den oroitzapena da, itzala bezalakoa, lausoa, aldakorra, zehazgabea, ziurtasunik gabea, eta itzala bezalakoa, orobat, itzalaz bezala hartaz ere ez bainaiz libratuko nire arrazoiaren argitasunak dirauen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Ez du merezi gai honetara itzultzeak: zure espirituaren argitasunak laguntzen die nire frogei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 147. orr.

Zuzendari txit agurgarriak bizkor eta asko pentsatzen du, aspalditik konturatuta nago bere argitasunaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.

Eskolan ez zen bere argitasunaz irakasleak txundituta uzteko moduko ikaslea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Alkoholak batzuetan ematen duen argitasunaren jabe, ez nintzen batere logale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Egintza baten zuhurtzia egileak hura burutzean zuen argitasunaren arabera juzkatu behar da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon, argitasunez betea ibaia urez bezala!  Elizen arteko biblia   Si 47,14

Orduan jakin zuen Sarak, minak ematen duen jakinduriaz, minak ematen duen ziurtasunez, minak ematen duen argitasunez, begian alaitasuna eta ezpainetan irribarrea zituela, autoak Kauffmann zeramala barrenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 282. orr.

Nire ahulezian ez nintzen argitasunez pentsatzeko ere gauza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.

Herri hizkerak irakaskuntzan aintzakotzat hartu beharraz mintzatu zen, ohikoa zuen argitasunez eta zentzu onez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

Guztiek giza borondate-indar eta buru-argitasunezko mirariak zertu zituzten, baina bereziki gizakiarena den moldagarritasun aldakorraren koalitatea sistematikoki ukatzearen ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

2 zerbait argitzen, azaltzen, frogatzen duen zera; argibidea. ik argigarri.

Irakur ezazu ozen, nahi dituzun argitasun guztiak emango dizkizut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

Honatx Alonso Lopez Corellakoaren Quinquagenas atseginetatik, argitasun batzuk: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Esan daiteke eraketa diskurtsiboen kokapenak, kontuan izan gabe litezkeen beste bateratze-hastapenak, argitasuna ematen diola enuntziatuaren berezko mailari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Koadroei argitasuna emateko teknika bereziak erabiltzen zituztela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Bera mahaiaren alde batean eta On Camillo bestean, elkarri aurpegia ikusi ezin ziotela, kriseiluaren argitasuna zegoelako bien tartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.

Guztiaren argitasuna eman zidan hark: [...].  Elizen arteko biblia   Dn 7,16

Hori da argitasuna hemen ere, zeren, gezurra badirudi ere, aparteko argitasuna eta zintzotasuna behar baitu gaur pertsonak deklaratzeko mundu guztiak jakin behar lukeena eta ez dakiena: hots, ur handi edo sakonetan ez dagoela argirik eta ez dela deus ikusten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Halatan, alemanaren sintaxia egokia da oso filosofiarako eta bereziki metafisikarako; frantsesak, berriz, argitasuna du dohain.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 50. orr.

Gai honetaz argitasunak emanez, Enrike Diez de Ultzurrenek hala esaten zidan, bere gutunean: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.

Argitasunak eskatu behar ditugu oraindik, nekazari horiek saltzeko debekurik ez dagoela egiaztatze aldera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 212. orr.

Ikasliburua bera ergelkeria hutsa zen, liburu frantses batzuetatik puskak hartuz egina, argitasunik eta gogo-berotasunik gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Kontsumitzaileen elkarteek protesta egin dute erabiltzaileei horren inguruko argitasunik eman ez zaielako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Beste argitasunik ematen hasi baino lehen, hara zer esaten duen Mariano Mendigatxa bidangoztarraren gutunak: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 147. orr.

3 argia denaren nolakotasuna, argitsua den gauza.

Lanpara itzalia zegoen, baina iluntasuna ez zen erabatekoa, kaleko lanpara baten argitasuna sartzen baitzen gelan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Eguzkia sartzear zegoen eta apenas zerion argitasunik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Apezetxearen begietako argitasuna aldatu egin da une horretatik aurrera, eta jada ez da gaur bertakoa haren ninietan agintzen duen argia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.

Aurkituko duzu beira txiki eta lauki ugariz osatutako leiho polita, argitasuna sartzen uzten duena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

Bertan ikusi ahal izan nuenez, leiho itxiaren zirrikituetatik sartzen zen argitasuna nahikoa zen logelako formak bereizteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Gau min beltzean etorri, haztamuka, liburutegira, argia piztu eta berez begiak ixtera behartzen nauen bat-bateko argitasuna are mingarriago, eramanezinago zait.     «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Etxe osoko argiak piztu ditu, argitasunarekin amets gaiztoen iluntasunetik ihes egitearren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Sabai piztuaren argitasunak ikusgai bihurtzen zituen zokorik ezkutuenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Hortxe daude [izarrak][, baina zeruaren argitasunak horien distira ezkutatzen du.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Arrats beheran geundela nabarmena zen, gero eta gorriagoa zen kanpoko argitasunak apurka galtzen baitzuen indarra leihoen beste aldean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 40. orr.

Jainkoak argitasuna iluntasunetik banatu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Hegoak zabal-zabalik doaz, eta iluntasunak eusten die, argitasunak eusten dien bezalaxe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Argitasuna; horren falta sumatuko nuke iparraldean biziko banintz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Bi kandela piztu ditugu eta sulamen argitasuna hegalka hasi da mahaiaren gainean, arroz zuria argituz eta arrautza frijituak erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.

Egunsentiaren argitasunak ezustean harrapatu zuen Xerazade eta honek hitz egiteari utzi zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Oi, arrastiko argitasun hura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

Begietara zizt etorri zitzaion argitasun bat, pozarena zena, txinpartetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.

Gelako leihoa itxita zegoen, eta, halere, argitasuna handia iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Gaua behingoan etor zedin, ala arrastiko azken argitasuna pittin batez luza zedin, ez nekien zer nuen nahiago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Florentek, Parisko argitasun neurrigabe hari begira, besteei ezkutatzen zizkien pasadizoak zerabiltzan buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Leihoko argitasun bizian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Hiltokiko bost harri handiak erakutsi zizkion; luze-luze ageri ziren Rambuteau kalearen aldean, goi leihoen eta gas argiontzien argitasun horiaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Farolaren argitasuna mila zatitan lehertua geratu zen, kalea erabat belztuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.

Kanpoan, ezkutuan, Mogueime dendaren inguruan dabil, zelatan, oihalen zirrikituetatik ateratzen den kandela handien argitasunak liluratu duen tximeleta bat balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 375. orr.

Egunsentiaren argitasunak ezustean harrapatu zuen Xerazade eta honek hitz egiteari utzi zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Irudi horren argitasuna handitu nahi baldin bada, kamera ilunean sartzen den argi kopurua handitu beharra izango litzateke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Begiak baduela mekanismorik garunari adierazteko noiz gehitzen edo gutxitzen den argitasunaren intentsitatea edo noiz mugitzen den ikusmen-eremuan dagoen objektu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Kontrastea: argitasunaren eta ertzen arteko elkarreragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Sortutako adimen oro, bere izatez, Jainkoaren argitasunaren aurrean, eguzki distiratsuari begiratzen dion enararen begiaren antzekoa da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

Eguzkiak argitasunez betetzen zuen ibaia, guztiz gozagarri bihurtzen zuen lurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Castrisen jantzi beltzak argitasunez blai zirudien.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua.  Elizen arteko biblia   Ez 1,27

Laino artean, nireak ez zirela uste izan nuen ametsen artean azaldu zitzaizkidan behialako irudiak, erabateko argitasunez ikusten nituen orain.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Arbelen lerro garbiaren gainetik, estalpeko kale nagusiaren gangaren armazoi garaiak argitasunezko ilargi erdi bat ebakitzen zuen zeruaren urdin zurbilean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

"Aura" hitzak pertsona batzuei edo gauza batzuei ustez darien argitasunezko koroa gutxi-asko naturaz gaindikoa esan nahi du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Argitasunetik ilunpetara jaurtikia, mundutik ere kanporatua.  Elizen arteko biblia   Jb 18,18

Inon ez genuen ikusten ez ilargirik ez izarrik, ezta tximisten argitasunik ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Filosofiako arazoek kezkatzen duten edozein pertsona argituk bere begiak orri hauetara begira jartzea aski izango du, bere baitan argitasunik distiragarriena piztu dakion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Ez dute horrela pentsatzen gabezia guztiei buruz, eta, horrela, ez dute onartzen iluntasuna argitasunik eza, ez eta pausatzea mugimendu gabezia denik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Heriok bere atzaparkada ilunean harrapatu zituen, eta eguzkiaren argitasun distiratsua utzi behar izan zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Erlijioa eta zientzia egi mota desberdinez arduratzen dira, eta psike subkontzientearen psikologia modernoak argitasun sakona ematen du desberdintasun horren izaeraz. Ikusmenezko irudi batean kolore edo argitasun homogeneo, etenik gabeko batek, edo norabidean ia aldaketarik ez duen soslai batek, eta horrelakoek sortzen dute erredundantzia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Zerua zurbiltzen ari zen buru gainean; eta, bat-batean, nondik gabe jaiotzen zen argitasun bitxi batek argitu zituen kolpetik inguru guztian mila legoatan zabaltzen ziren gailur zurbilak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Kolore gris eta nabarrez nahasiriko argitasun motela zerien orain kristal altuei.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Bat-batean ez dago hor jadanik, atzean gelditu da, argitasun gris bizi batek hartzen du halako batean ontzia, eta nonahi zabaltzen da zuzentasun saihestezinaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 207. orr.

' dio kankailuak, leihora doala, eta leihoa ireki duenean argitasun beroa sartu da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.

Kaleko argien argitasun hotzaren azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Eguzkiak, errukirik gabeko epai baten moduan, izakiengan proiektatzen dituen argitasun hotz horiek begietatik sartzen dira nigana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Iparraldetik urrezko argitasuna dator: Jainkoa, distira izugarriz inguratua.  Elizen arteko biblia   Jb 37,22

Bat-batean berebiziko argitasuna jaitsi zen zerutik eta denengana zabaldu zen, bakoitzari amets zituen argia eta osasuna emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.

-Berehalako argitasunak eskatu behar dizkizut.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hamabi zenbakiaren bertuteen sumertar aurkikuntza argitasun-kolpe bat izan zen, eta urrats iraultzailea egin zuten beren pisu eta neurri-sistema oinarri hamabitarrean berreginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Ur azalean, zenbait uharriren goialdeak argitasun eremu hura zulatzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Argitasun sentimena ikusmen-sistemak gauzen luminantziaren aurrean dituen erreakzioek eragina den bezala, kolore sentimenak ere ikusmen-sistemak gauza horiek emititzen edo islatzen dituzten argien uhin-luzeraren aurrean dituen erreakzioetan du jatorria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Salmahaiaren atzealdean, panel osoa hartuz, eta baita ezkerraldean eta dendaren hondarrean ere, beste ispilu batzuek argitasun aintzirak eratzen zituzten marmolezko plaken artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Ontzia ingelesa bazen, hobe gaua lehenbailehen baletor; gutarikoa bazen, berriz, hobe argitasun zirrinta bat izatea, ikus gintzan, edo bestela kanoiak su egin ahal izan zezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eman diezazkizula Jaunak zuhurtasuna eta buru-argitasuna Israelen errege egingo zaituztenean, Jaunaren, zeure Jainkoaren, legea betetzeko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,12

Ez dugu mundua den bezala ikusiko, ez mugatuko, ez interpretatuko, eta gure beldurraren edo gure nahikeriaren araberakoa izanen da, nehola ere ez buru-argitasunaren eta arrazoinezko arrazoinen araberakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu; egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buru-argitasunik.  Elizen arteko biblia   Si 22,11

Otoitzerako ahalegin nekaezinak, bertuteen etengabeko ariketarekin batera, berebiziko espiritu-argitasuna izatera eraman zuen Jainkoaren gizona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Eta Andre Mariaren prefaziora iristean, hain indar handiz hasi zitzaion hazten Jainko-argitasuna eta Jainko-maitasunaren grazi gozotasuna, ezen Qui pridie quam hitzak esateko unera iristean, ezin baitzuen jasan hainbesterainoko samurtasun eta eztitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1045. orr.

Frantziskok honela adierazten du bere barne argitasuna: "Jaunak berak adierazi zidan".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

7 buruko argitasun (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Urteen eskarmentuak ematen du buruko argitasun hori. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-26

Hiru jokalari horien ekarpenari Prigioniren buruko argitasuna gehitu, eta Baskoniaren hasiera ikusgarria errazago ulertuko da. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-19

Beraz, espero dut buruko argitasun une bat egotea, mugimendu horien absurduaz jabetzea eta zezenketen aurkako kanpaina behin betiko etetea". ETC-prentsa   Berria, 2012-10-09

Horiek kontzientziaratu egin behar dira, hau da, horietaz jabetu beharra dago, are gehiago, buruko argitasunez, adin desberdinetakoen arteko errespetuz eta tolerantziaz eta familiaren bizitza-zikloko une diferenteak eta bizitzako zereginak ikusteko modu diferenteak kontuan hartuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Batzuek diotenez, futbolerako buruko argitasuna eta bizkortasuna behar dira, eta hori dopatzearekin ez dator bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakurriz ikasi (2. argitalpena), Abel Camacho, UEU, 2001

Bere zorroztasun eta buruko argitasun ikaragarriak eta bere originaltasun eta azkartasuna izan zuten lekua testu laburretan. ETC-entziklopedia   Elizabeth Anscombe, Wikipedia

Kokaina dosi baten ondorioak ongizate sentsazioa; buruko argitasuna; umoretsu egotea; norberaren konfiantzaren igoera; indartsuago eta abilago sentitzea. ETC-entziklopedia   Kokaina, Wikipedia

8 eguzki-argitasun (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Astrofisikan, eguzki-argitasuna izarren argitasuna adierazteko erabiltzen den argitasun unitatea da. Eguzkiak duenaren berdina da. ETC-entziklopedia   Eguzki-argitasun, Wikipedia

Liluratuko zaitu haren eguzki-argitasunak, eramango zaitu zure gainean eraikitzen duen ortziaren distira urre-koloreak; baina haien atzean iluntasunaren belztasuna dago... ". ETC-literatura, saiakera   Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007

Nik esaten badut, ordea: eguzkiak berotu egiten du harria, orduan hautemapenari kausaren adimen-kontzeptua gaineratzen zaio, eta honek derrigor lotzen du beroaren kontzeptua eguzki-argitasunaren kontzeptuarekin; judizio sintetikoa balio unibertsaleko egiten da derrigor eta, ondorioz, objektibo eta hautemapen zena esperientzia bihurtzen da. ETC-literatura, saiakera   Modernitatearen auziaz, Jon Jimenez, Andoni Olariaga, Jakin irakurgaiak, 2009

9 eguzkiaren argitasun

Ikusmin handiz atera ziren gaueko aterpea eskaini zien etxetik eta begiak eguzkiaren argitasunera eta zeru guztiz urdinera ohitu behar izan zitzaizkien.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 167. orr.

Artean ilun ageri zen murrua, baina eguzkiaren argitasuna bere atzean gora eginez igartzen zelarik, banekien iluntasun hura, odol ubelduaren kolorekoa, han urrunean zebilen haizearen abisua zena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 367. orr.

Beraien adore ahaltsu guztia gorabehera, Heriok bere atzaparkada ilunean harrapatu zituen, eta eguzkiaren argitasun distiratsua utzi behar izan zuten"64.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Lehenik, zeruaren kolore argia eta garbia eta bere barruan gordetzen dena, argizagi hara-honakoak, ilargia eta eguzkiaren argitasun biziko distira; hau guztiau bat-batean eta ezustean hilkorrei lehenengoz aurkeztuko balitzaie, zer miragarriagorik aipa liteke, edo zer sinesten lirateke gizakiak gutxiago ausartuko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitasun apur bat (4); argitasun asko (8); argitasun askorekin (3); argitasun baliosak (4); argitasun bat (11); argitasun batzu (4); argitasun batzuk (5); argitasun bera (5); argitasun berde (3); argitasun berezi (4); argitasun bila (4); argitasun bizia (3); argitasun edo (3); argitasun eman (3); argitasun emanez (4); argitasun epela (3); argitasun frango (4); argitasun gehiago nahi (5); argitasun gehiagorentzat (3); argitasun gutxi (3); argitasun guziak (13); argitasun guzien (3); argitasun handia (5); argitasun handiagoa (3); argitasun handirik (12); argitasun handiz (6); argitasun hartan (5); argitasun horrek (6); argitasun horren (3); argitasun hura (9); argitasun itsugarri (4); argitasun motel (3); argitasun motela (4); argitasun osoan (3); argitasun osoz frogatu (3); argitasun pixka bat (6); argitasun une (5); argitasun zehatz (3); argitasun zenbait (3); baina argitasun (4); baino argitasun (3); baten argitasun (4); bere argitasun (5); beste argitasun (6); buru argitasun (7); da argitasun (5); dela argitasun (3); diren argitasun (3); ditu argitasun (3); duen argitasun (8); duten argitasun (3); ere argitasun (7); halako argitasun (7); haren argitasun (5); hortaz argitasun (3); kemen eta argitasun (3); oso argitasun (7); zen argitasun (6); zenbait argitasun (3); zer argitasun (3); zerbait argitasun (4); zernahi argitasun (8); zuen argitasun (13)

argitasuna baino (3); argitasuna ematen (4); argitasuna ere (4); argitasuna ez (6); argitasuna izan (4); baten argitasuna (3); duten argitasuna (3); izan zuen argitasuna (3)

argitasunak eman (4); argitasunak ematen (3); argitasunak eskatu (4); argitasunak ezustean harrapatu (18); argitasunak ukaiteko (3); argitasunak ukan (3); buru argitasunak (3); buruzko argitasunak (5); egunsentiaren argitasunak ezustean (18)

argitasunaren arabera (3)

zernahi argitasunekin (3)

argitasunen bat (4)

argitasunez ikusten (3); buru argitasunez (3)

argitasunik eman (7); argitasunik ematen (3); argitasunik ez (4); argitasunik gabe (3); buru argitasunik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus