Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzaurreko berba argigarri batzuek ukenduarena egin zuten nire ariman. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 87. orr.
Ekar dezagun hona harira, dena dela, pasadizo argigarri hau: [...]. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.
Horietako bati ekin aurretik, bada beste datu argigarri bat liburu horretan, aipatu beharrekoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.
Adibide argigarri bat ematen du Zuazok, prentsa artikulu batetik hartua: [...]. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.
Unibertsitatearen balio egiazko hau zein den ikusteko adibide argigarri bat: orain dela urte batzuk, 1998an, EHUn ardurak genituenean, plan bat proposatu zitzaien alderdi politiko guztiei EHUk Bilboren garapenean izan zezakeen zereginaz, kontuan harturik munduko zenbait hiritan gertatu zena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Bostehunen bat orritan sartzen da (ehun eta berrogeita hamar orriko bibliografia eta pare bat mila ohar argigarri barne direla), autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago tesi guztiak bezalaxe, eta ez dago kristaurik hango jardun lehorra inork derrigortu gabe irakurriko duenik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Frankoen eta bizantziarren arteko ezinikusia erakusten duen greko eta latinezko literatura ugaritik, alde bakoitzeko bozeramaile adierazgarri baten pasarte argigarri gutxi batzuk aipatuz konformatu beharko dugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Behar zen garaian, alabaina, argitu zuen berak, Napumocenok, ustez beti izana zen herritar zintzoari zegokion arreta eta interesa jarri arren, ez zuela lortu independentziaren kontuan kontzientzian aukera egiteko nahiko elementu argigarririk. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 21. orr.
Ildo horretatik, Joseba Agudok, Mexikon preso daudenen abokatuak Berriari jakinarazi dionez, epaileak hainbat froga "argigarri" ez ditu onartu. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Gure azalpenean, ingelesezko perpaus gramatikalen intuiziozko ezagutza bat badela onartuta, galdera egingo dugu ea zer motatako gramatikak lor dezakeen perpausok modu eraginkor eta argigarri batean sortzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 32. orr.
Etxera itzultzen naizenean, pentsatzen nuen -berba soil, argigarri horiekin, eten ere egin gabe, kontu guztiz natural hauek soilik interesatuko balitzaizkit bezala-, etxera itzultzen naizenean, amaiera emango diot horri guztiari, bakea behar baitugu -erabakitzen nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 160. orr.
Eta azpititulua, argigarri: "Biztanleek prezioen igoera salatzen duten bitartean, etxe salmentarako agentzia bat atentatu baten begian atzo goizean". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 77. orr.
Aitor dut argigarri eta bidezko iritzi niela emakumeak egindako bereizketa horiei. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.
Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri; Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri. Elizen arteko biblia Sal 19,9
Nik ere argazkiak sartu beharko nituzke liburu barruan, unean-unean komentatzen ari naizenaren argigarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.
Handik hilabete batzuetara, etorri ziren bezalaxe desagertuko dira gehienak, eta geratzen direnak higatzen joango, jatorrizko hartatik arrastorik gorde barik apenas, baina argigarri eta mingarri beti: barbaroa, türka, kafrea, mongola, moroa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.
Ameriketan gertatutakoa argigarri izan daiteke. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 48. orr.
Hola da izanak ez zirenentzat ere argigarri izan laguntza hori. Herria 2002-07-18
Argigarria iruditzen zitzaigun legeriak euskal errefuxiatuei ezarritako egoera ulertzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.
Hala ere, eta hau da harrigarria -edo argigarria-, zuk beste zerbaiti buruz euskaraz galdetu eta txintxo-txintxo erantzungo dizute Aitorren gisa, barna batere ttipitu gabe. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.
Ondoren, definizio argigarria ematen du: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 144. orr.
Ziurtasun ezaren adibide argigarria dugu Phineas Gageren kasua, eta, 1848tik gaur arte, kasu horri buruz emandako azalpen zuzen nahiz okerrak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Miarritzeko hegietan, Biriatuko mugetan eta Donostia, Zarautz, Bergarako hiriguneetan barna. irakaspen heleniko hori argigarria da zibilizazio garaikideen arteko topaketen azterketa orokorrerako. Herria 2002-07-18
Irail horretako 3ko txostena guztiz argigarria da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.
Frantziskoren erantzuna guztiz argigarria zaigu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 118. orr.
Argigarria izango litzateke jakitea, esate baterako, horietako zenbatek duen doktore gradua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.
Argigarriak baino gehiago, adierazgarriak dira. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 148. orr.
Baita marrazki deskriptibo argigarriekin ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 107. orr.
Hala, bada, liburua goitik behera irakurri eta topografia genitala ikasi dute marrazki argigarrien bidez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.
Arazo hau azaltzeko modurik argigarrienetako bat hauxe dateke, agian: gure prozesu mentaletan informazio binarioa erabiliz imita ezin daitekeena da "irudi mentala". Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.
Egun beroak izenburua darama instalazioak, eta argigarrienetakoa da. Berria - Kultura 2004-01-25
Jakinduriaren altxor artean daude esaera zahar argigarriak, baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako. Elizen arteko biblia Si 1,25
Niretzat, baina, eszenarik argigarriena ustezko prostitutarena izan da, berak esan digunez telebistara doazenak bera baino sakonago prostituitzen direlako beren nahiak, ametsak eta ilusioak hau da, beren intimitatea saltzen dutelako. Berria - Kultura 2004-04-25
Argigarri bat: astialdia izendatzeko grezierazko berba (sjolé) eskola esateko erabiltzen zuten bera zen. Berria - Gaiak 2004-03-03
Baliteke lobulu tenporaleko epilepsian nortasun-aldaketa hori gertatzea, eta hortxe dugu, hain zuzen, aukeran ditugun argigarri bakanen artean garrantzizkoena, jokabidea gidatzen duten emozio-indarren azpian dautzan sistema neurologikoak deszifratzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Ikus, argigarri gisa, Hilde de Ridder-Symoens (ed), Historia de la Universidad en Europa, UPV/EHU, Bilbao, 1994. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.
Bide batez, eta argigarri modura, etxekoek aurreko 1937ko pasadizo ospetsua kontatu zioten, zera, Falangeren ordezkari Gregorio Prendek irlako espainiar denak falangista egiteko derrigorra zutela paperen bidez jakinarazi zuenekoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 98. orr.
Hurrengo alea ere leku berean azaldu zen, 1999ko ekainaren 13an, eta zenbait arrazoi-moduren argigarri, egoki iritzi diot hemen berriro ateratzeari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.
Bego hau guztia, aitzinekoaren argigarri. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 96. orr.
adibide argigarri bat (3); argigarri izan (6)
argigarria izan daiteke (5); argigarria izan zen (9); argigarria izango (3); aski argigarria (4); baina argigarria (3); bezain argigarria (3); erabat argigarria (3); ere argigarria (3); oso argigarria da (4)
argigarriagoa da (3)
argigarriak dira oso (9); argigarriak direla (3); argigarriak izan (4); aski argigarriak (6); datuak argigarriak dira (5); emaitzak argigarriak (4); estatistikak argigarriak dira (3); oso argigarriak (3)