Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argazki (ETCn 108.084 agerraldi) 1 iz fotografiaren bidez lortutako irudia. ik erretratu 2.

Argazkiaren ondoan, aurreko urtean Bar Asturianoko mus txapelketan irabazitako oroigarria.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Ilean pasio-lore gorri batekin eta begi-ertzetan marra ezinago meheekin ageri zen argazkian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Lehenik eta behin, argazkiak egin behar dituk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.

Samurai keinu handiz ekin nien otsailei, guztiz akabatu arte, Yumimoto egutegian hil haren edergarri bideratu zuten Fuji mendi elurtuaren argazkiaren kontrako mimozko borrokan gupidarik gabe enplegatuz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.

Agidanez, jendeak sinesgarriagotzat hartzen ditu argazkiak ilustrazioak baino.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.

Coca-cola bat eskaini, eta hautsez betetako pisua erakutsi dit, eta bere ezkontzako argazkiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

Hitzak ondo ilustratzen dituen argazkia dator azpian: bi lagun, zein baino zein gihartsuagoak, pose erotikoak egiten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Beti sakelako diru zorroan bere aitaren argazkia eramaten zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Uda garaia bide zen argazkia atera ziotenekoa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 101. orr.

Ordaindu, eta argazkia ateratzera joan zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Izan ere, programarekin batera egunkarian azaltzen baitzen Agnès de Espinosa biolin-jotzailearen izena, eta izenaren ondoan argazkia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 244. orr.

Xenofobia, klasismoa, naziotasuna, astero zegoen zertaz idatzi, jatorkeria, arkeria, abertzalekeria, hura zen emana, zaparrada, tituluak, argazkiak, idazkera, eta hala ateratzen nintzen, publizitatea, kirola, agenda, gero eta lasaiago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 12. orr.

-Argazkian ikusi nian tatuaia, liburu batean, nazien krimenak jasotzen zituen liburu txar batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

Aitari esker, nire posta txartelen bilduma osoa eta nire zinemako izarren argazkiak lehendik ekarriak baitzituen, horrekin guztiarekin horma oso bat apaindu ahal izan dut, horiek itsasgarriz itsatsiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.

Pelikuletan bezala, argazkiak begiratu nahiko lituzke orain, 63 urteren ondoren, baina ez du argazkirik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 21. orr.

Eskuko poltsatik bere lagunaren argazkia atera eta aurpegi aurrean jarri zion kontulariari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 45. orr.

Gida praktiko sinplea ala argazkiz ederreztatua hartuko zuen kalkulatzen zihoala emazte batek kuskatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.

Ez dute izango inolako zure argazkirik buruan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Hurrengo goizean, behingoagatik El Correo erosi, eta hantxe ikusi nuen neure argazkia lehen plaman.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 116. orr.

Bere sodio-lanparen argiarekin parekatu zuen, berehala ezkutarazten baititu kolorea eta ñabardura xumeak; bai eta zuri-beltzeko film batzuekin ere - "Tri-X filmetan lastertasuna bortxatuz egindako argazkien antzekoa" - iruditzen baitzitzaion; halako kontraste-efektu zakarra sumatzen zuen, nonbait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Begi-keinua eginez, Safakek bere txartela eman dit, txintxo itxurako gazte gorbatadun baten argazkia erakusten duena, eta desagertu egin da aldapan behera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 37. orr.

Putz egin nuen beiran argazkiak ikusteko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Argazkiko emakumeak baino gehiago zaintzen zuen gorputza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Aldizkarietako batek Aljeriako gerra zuen ia hizpide bakar, eta hango argazkietan agertzen zen mundua uniformez jantzita zegoen: kapelak, botak, fusilak, mando-gorotzen usaina iradokitzen zuten longainak...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 278. orr.

Orain, nire gaurko aurpegia eta orduko argazkietakoa konparatzen dudanean, ez naizela askorik aldatu ohartzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Aitamen argazkiaren oinetan, amak utzi arrosarioa, haien fedearen errespetuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 34. orr.

Honek errana dit zubi honen potreta edo argazkia ikusi zuela Paueko prefeturan, paperren eta kontratuen egitera joan zenean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.

Lainezek azpian diren bi argazkiak seinalatu dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 79. orr.

Beheko suaren gaineko apalean zeuden argazkiek bakarrik erakusten zuten zenbat denbora igaro zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Oraindik ez gintuztela derrotatu, poster bat osatu genuen egunkari txatalez, edukiko zutela atzera ere gure berri, plaza errearen argazkiekin.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 44. orr.

Harreman estuagoa izan genuenean, berarekin ibilitako antzerkiko emakume famatuen argazkiak eta gutunak ere ikusten utzi zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Aurkikuntzek ez dute, normalean, bertze horien tamaina izaten, baina badute xarma erantsi bat, lantokiko barne-harremanen argazkia eskaintzen baitute.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Gainaldean, baso eder baten argazkia dator.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 53. orr.

Bagenuen halakoen aditzea, ikusiak genituen argazkietan, baina egun hartara arte ez dut uste benetan sinesten nuenik ere egiazkoak zirenik, eta zinez hegan egin zezaketenik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Txaketako patrikatik katalogotik erauzitako argazkia atera zuen eta espaloiaren bestaldean zihoan emakumearekin erkatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

Oraingoan argazkiak handiagoak ziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 114. orr.

Momentu horren argazkia sarbide ezin hobea izango da prentsa idatzirako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 26. orr.

Argazkiekin batean eskutitz mordoa ere aurkitu nuen, denak gerra garaikoak, baina izugarri maiztuak, aitak mende bat lehenago idatzi eta milaka pertsonak irakurri balitu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 17. orr.

Sexu-heziketako eskuliburu lodikote bat eskuratu nuen nonbait, aitonaren liburutegian, nik uste, eta gizon bat eta emakume bat agertzen ziren hango argazkietan, larru gorrian, begiz begi, zutik, dena ezin neutroago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Mutikoa sotoan omen zegoen, beti bezala, argazkiak errebelatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Biharamun goizean, lo lasaigarri baten buruan esnatu zenerako, emakumeak prestaturik omen zion nortasun berriaren zirriborroa, nor garela uste izateko aurrean behar dugun argazkia, gure nitasuna finkatzen duen kontakizuna.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Kamioiaren kabina hainbat amabirjinen estanpaz eta argazkiz apainduta dago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Nire sendagile-maleta hartu nuen; zure gutunak, amaren eta osaba Daviden argazkiak hartu nituen, aitarekin zauden argazkia, Puxkinen liburu txikia, Nire Errotatik Gutunak, eta Maupassant frantsesez, Bizitza bat duen hura, hiztegi txiki bat.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Egun hura imajinatu nahi izan nuen, Mallonak mahaiaren gainean zeukan argazkiari begira.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 39. orr.

Argazkian ezin argiago ageri zen senarraren autoa "Los Abetos" hoteleko aparkalekura sartzen (hala zioen, bederen, inguruan ezarritako kartel handi batek).  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.

Patrikan, Isabel, neurrigabe maitatutako neskaren argazkia zeraman.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 22. orr.

2 (izenondoekin)

Argazki zaharrak, karikaturak eta, inoiz gustatu ez zaidana, horma errotuladorez zikindurik berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Hirugarren atean, ostera, guztiz bestelako zerbait zegoen itsatsita: argazki handi bat zen, eta bertan mutil gazte beltzaran eta irribarretsu bat ageri zen, bere kotxe dotorearen alboan harro, eskiak eskuan, elurrez inguratutako etxe handi baten parean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 92. orr.

[...] agertuko lekizkigukeen argazki koloretsuz hanpatu hilabetekari bat eskas genuela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Etxean dugun argazki zahar bat etorri zait gogora, eta neke handirik gabe josi dut haren irudia Jexux kontatzen ari zaidan pasadizoan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.

Argazki koloreztatu batzuk zeuden han-hemenka zintzilik, paisaia malenkoniatsuak gehienak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Baina ezarriko dut bizkar zakuan argazki miresgarriek beterikako liburuxka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Argazki ona izanen da.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 31. orr.

Gure amaren mesanotxearen gainean haren argazki marguldu bat zegoen, lastozko kapeluarekin eta goranzko bibote txikiekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Lehengo egunean argazki txiki marguldu bat aurkitu nuen xukapaper baten azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

Kostaldeko errepideetan jarri dituzte lema horiek, haur ederrez eginiko argazki erraldoien gainean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

Harryk ongi aztertu zuen argazki mugikorra, eta irribarre zabal bat agertu zitzaion aurpegian, bederatzi Weasleytarrak berari sutsu agur egiten ikusi zituenean piramide handi baten aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Zelaian zeuden batzuk ahaztuta zeuzkan, ezin zien izenik jarri, argazki zaharretan bezala.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.

Aurten, kazetan, argazki harrigarri bat ikusi dut eta komentarioa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Halaxe egin nuen, bada, egun hartan ere, aldizkari ilustratu bateko argazki bitxi bati begira nengoela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Esate baterako koktel batean edo argazki ofizialen bat egiten ziotenean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zarauzko Photomuseumek Gunter Foergenek argazki bilduma bat jarri du ikusgai; Alvaro Siza arkitektoak Galiziako Komunikazio zientzien fakultatean egindako lana dute oinarri argazkiek.  Berria - Kultura   2006-02-15

Memoria: argazki jarraipen soila, ordenarik gabekoa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Gaur jakin dugu Van Daan jaunari oparitu dioten hautsontzia, Dusselentzako argazki koadroa, eta aitarentzako liburu-euskarria, Voskuijl jaunak egin dituela guzti-guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 84. orr.

Oso ondo moldatzen da objektu mugikorrekin, baina ez du argazki pilarik gordetzen, ezer hoberik ez denean haiek lasai-lasai ikusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.

Ikasi nuen argazki-kimikan jarduna zela beti lanean: hamar urte Italian, lau Alemanian, gero berriro ere Italian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Bazirudien, orotara, txakur arrunten argazki-konposizio antzeko bat zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Izan ere, hizkuntza baten historia bere xehetasun guztietan denboraren iraganari jarraituz berreraiki ahal izateko, hizkuntza horri unez une eginiko argazki kopuru azkengabea behar genuke esku artean izan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 259. orr.

Haren berri jakin nahi duenak, argazki-puskok bildu eta elkarren ondoan jarri beharko ditu, bakoitza bere lekuan, puzzle bat osatzerakoan bezala.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 151. orr.

4 argazki album

Argazki album bat ere biltzen du bertan.  Berria - Kultura   2006-02-18

Argazki-albuma berriro hartuta, beste behin aztertu zituen Mireiaren erretratuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 75. orr.

Eskarmentu handia nuen umeak bainatzen, esan nion, eta, frogatzeko, argazki-albuma hartu nuen liburu-apalategitik eta Rachelen argazkiak erakutsi nizkion; haietako batean, mirariz, alaba agertzen zen, sei edo zazpi urterekin, bainuan burbuila artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

Bere liburuak albo batera bota eta azkar aurkitu zuen bila zebilena: Hagridek duela bi urte eman zion argazki-album larruztatua, bere aita eta amaren argazki sorginduz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Liburua Urrutia batek opari egindako argazki-album harrigarria da, XX.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak, argazki albumak, institutuko apunteak eta eguneroko itxurako koaderno azal-lodiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

-Lopeztarren argazki-albuma... -murmurikatu du aitak, amak emandako zerrendatik lehenengo itema errepikatuz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Zakurron argazki nahiko daukat nire argazki albumean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Orrialde bat besterik ez du hartzen 1975 urteak nire argazki albumean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

Ez dauka argazki albumik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Louiseren giltza sarrailan entzun nuenean, ahal bezala itxi eta arrapataka itzuli nuen bere lekura begiratzen niharduen argazki album lodi bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

5 argazki denda (orobat argazkidenda g.er.)

Uribarriko argazkidenda batean egin zizkiguten argazkiak, eta ez ginen oso pozik irten estudiotik paperezko lauki zuribeltzak eskuan genituela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 15. orr.

Izan ere, seme-alabarik ez eta argazki-denda Justori uztea izan zen osaba-izeben nahia eta ilusioa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Goazen argazki denda batera, muztaxako aparra urtu baino lehen!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.

Senarrak zeharka begiratu zion argazkilariak Notre Dame de Lorette karrikako argazki-denda ttipi hartako erakusleihoan ezarri berri zuen argazkiari, bere burua bertan ezagutzea arras kostako balitzaio bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

6 argazki film

Gaur egungo argazki-filmak kolore iluneko atzealdea izaten du argi hori harrapatzeko, eta begiak ere badu horren oso antzeko segurtasun-sistema bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Bereziki, Kang Minek argazki-film misteriotsu bat jasotzen duen sekuentzian.  Berria - Kultura   2004-09-23

"Hainbat argazki film zahar eraman genituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

7 argazki kamera

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Angelu zabaleko argazki kamera batek bezala, arrain-begiko lentea duen kamera batek bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.

Zorionez, askotan erabili ohi dudan argazki-kamera digital txikia gainean neraman.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 81. orr.

Txinari hegazkinak, autoak eta makinak saltzen dizkio EBk, eta konputagailuak, sakelako telefonoak eta argazki kamerak erosi.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Begi, argazki kamera, eta mikrofono guztiak Eibarrera begira daude.  Berria - Kirola   2004-11-16

Pelikula kimikoa erabiltzen duten argazki kamerak eta haientzako objektiboak egiteari utziko dio Japoniako Nikon konpainiak, eta buru-belarri sartuko da argazkigintza digitalean.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Argazki kamerak, mikrofono ezkutukoak, katalejuak, detektibe batek behar dituen aparatu guztiek beti egon behar zuten, hori baitzen Morales jaunaren agindu zehatza, bulegoan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.

Argazki kamera baten aurrean segurtasun handia duena bezala, hantxe zegoen irribarrez, lotuak eskuak, burua pixka bat makurtua, arrosak lepoa ukitzen ziola.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.

Kontua da, ordea, ez dugula argazki kamerarik eraman, ez Sarasuak, ez Egañak ez nik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

Deskubritu genuen zer mekaniko bat zela, espia begiluze halako bat, bere argazki kamera edo satelite digital eta guzti.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Argazki kamera bategaz miratzen zidala azaldu zen Olasoneko jauna isilean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

Puntuan ixteko aprobetxatuko zuen, argazki kamera hartu eta atezainaren ganbarara hurbiltzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 171. orr.

Egun hauetan beti ikusi dut argazki kamera aldean zuela, txaluparekin ateratzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 166. orr.

Horretarako argazki kamera bat eta Arriba España egunkariko bere adiskideek eginiko agiria besterik ez zuen behar.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 223. orr.

Bere memoria eidetikoari esker, ikusten zuen oro garunetan artxibatzen zuen, argazki kamera baten azkartasunaz eta objetibitatez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

8 argazki-kazetaritza

magnum agentziarekin argazki-kazetaritzaren sortzaileetako bat izan zen, une gorena harrapatzearen garrantzia aldarrikatu zuen eta zapalduak goratu zituen.  Berria - Kultura   2004-08-05

9 argazki makina (orobat argazkimakina g.er.)

Euri langarra ari zuen San Frantziskon, eta suediarra edo islandiarra ematen zuen andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Gehiegi erabili ez duen argazki makina bat eta oharrez beterik ekarri dituen kaierekin Italian barneratu zen Anjel Lertxundi bederatzi egunetan, Berriarako erreportaia sorta bat idazteko.  Berria - Kultura   2004-07-28

Navajo-en erreserba batera joan zen behin gizon azal zurbil bat, argazki makina, grabagailu eta bideo-kameraz beteta ibili ohi den horietakoa, indiarren kontuak ezagutu nahian ibiltzen diren azal zurbil horietakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 136. orr.

Bizkar-zorrotik argazki-makina atera eta, zergatik edo zertarako jakin gabe, argazkia egin nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Maniobraburua etorri zen eta nik soingainekoko sakelatik aparatu hura atera nuen, linternaz argi eman nion eta berak gurpiltxoak jirarazi zituen, argazkimakina bat fokatzen ariko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

Goitik beheraino arakatu naute, eta grabagailua eta argazki makina eraman dizkidate aztertzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Une horretantxe, argazki makina pentsamendua irakurtzeko makina balitz bezala, emaztearen gogoetak iritsi zaizkio istant batez gizonari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Izkina batetik Txetxu agertzen da, argazki-makina, flash eta halakoak lepotik zintzilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.

Ibilian-ibilian, argazki-makina kargatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Norabidez aldatu nintzen Madeleine geltokian, oporretan zirela ageri zitzaien turista amerikano adinduen hatzetarik; argazki makinak lepoan tilingo zeramatzaten eta goraki mintzo ziren: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

Bi autobus, bata japoniarrena, betaurrekoak eta argazkimakinak, bestea amerikarren anorak eta prakekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Argazki-makina soil bat besterik ez da, baina torturatzeko asmakizun batekin nahastu duzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.

Bere barnean tiro hotsak entzutean, bihotzaren taupadek argazki-makina automatikoaren disparo bizien abiadura hartu zuten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 166. orr.

Sarritan, egunsenti aldera betiere, kodak argazki-makinaz ateratako erretratuen erakustaldiak fortunatu ohi ziren eta are malko-jarioak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

Azken batean, jende gaztea gara herri-aldizkarietan gabiltzan gehienok, beti magnetofonoarekin eta argazki-makinarekin ibiltzearen poderioz bizkarra behar baino lehenago okertzen hasi bazaigu ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Kamerak, eta argazki-makinak berdin, izugarri bihurritu dezakete perspektiba (oso fokal luzeak edo oso laburrak erabiliz, besterik ez bada ere); Kalkulu hori arras erraztu zen, eta automatiko bilakatu zen, argazkiarekin: argazki-makina bikoitz sinkronizatu bat hartu eta bi objektiboak begien arteko distantzia berera jarririk, eszena beraren bi ikuspegi zertxobait aldenduak hartzen zituzten bi plaka atera zitezkeen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Foku luzeko gure argazki makinek mikroskopio gisa balio digute hemen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

Bizkaiko agintari gorenak eta Lagun Aro taldeko zuzendaritzako kideak han zirela, hots handiarekin egin zen ekitaldia, kamera gizonen eta argazki makinetako flash argien artean.  Berria - Kirola   2006-01-11

10 argazki marko

Argazki markoak erabiliko zituen erakusleihoan diapositiba markoak balira bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 167. orr.

11 argazki markodun

Komodara gerturatu, zigarro bat piztu, eztultxo batzuk egin eta, bekozkoa ilun samar, egoera ez oso benetako batetik libratu izan balitz bezala, komoda gaineko argazki markodunei eta gauza sailari begira hasi zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Bere gelan, inolako apaingarririk ez, argazki markodun batzuk soilik, amaren egunerako egindako tapeteak eta, sutondoaren gainean, ume baten busto handi bat, zeramikazkoa, altzari-saltzaileak oparitu ziona diban bat erosteagatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

12 argazki markoztatu

Ez urkamendiaren gisakoak diren korridoreetako hormetan kakoz zintzilikatutako argazki markoztatuak eta ez gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

Sigmund Freud-en argazki markoztatua kontsultako mahaiaren gainean, Jung-en lan osoak apalategian, sekula erabili ez dudan besaulki modernista-antzekoa gelako ertz batean, pipa beti piztua ahoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.

Betiko iratzargailua, farias kutxa, Senencitoren soldaduskako argazki markoztatua, ondoan aitarena, errepublikako soldadu izan zenean herrian ateratakoa, Marisa eta Laureanoren ezkontza-argazkia eta beste pare bat ilobarenak, Laureano eta Marisa gure amarekin eta aitarekin Valentziara joan ziren udakoa bat eta herriko jaietan baserritar arropekin jantzita bestea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

13 argazki muntaia (orobat margazkimuntaia)

Absolut vodka labelak ere argazkimuntaia bat egin zuen bere garaian, Brooklyngo zubiko arku gotikoak beren botilaren itxuran eraldatuz, ABSOLUT BROOKLYN lemapean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Rosalind Williamsek Reina Sofiaren ordezkari gisa eta Adelina Moyak Artiumen izenean prestatu dituzte bai Gasteizko bai Madrilgo erakusketak, eta 61 argazki, 24 argazki muntaia, 18 marrazki, 21 margo eta Lekuonaren 50 objektu aukeratu dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-25

14 argazki oin

Argazki-oineko letrek ziztor amorratuak ematen dute, egundoko abiadan mugitzen dira, ezin ditut elkarrekin lotu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.

Horren alboan, argazki oinik barik, gizonezko baten argazkia dugu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Orobat, ohiko sumarioak idatzirik nituen, baita lehen orrialdeko laburpena -1.240 karaktere- eta argazki-oin sail bat ere, bertze hainbertze portretaren lagungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Argazki oinak: "Tratu txarrak ematen dizkieten emakumeentzat Erakundeen arteko Akordioa sinatu dute".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 62. orr.

Oroigarriak, lore sortak, hildakoen argazki-oinen azalpenak: "accidentally killed».  Berria - Kultura   2004-09-19

Argazki-oinean Ramon Rabanerak parrandarako duen zaletasuna uzten zen agerian, modu xelebrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

"Ehunka lagunek harrera beroa egin zioten bart gauean Inazio Tordesillas preso ohiari... "-edo jarriko dik argazki oinetan.     «Bizia lo», 2003 - 121. orr.

Eta argazki-oinean zioen mutiko hau Hogwartsera itzuliko zela...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 294. orr.

Argazki oinak ez zuen asko argitzen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 111. orr.

Argazki oinak honela zioen: "Frantzia, 1944".  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.

15 argazki-safari (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Asteburuetan, argazki-safarian joaten zen Ruvubuko natur parkera, zapela-kamiseta-galtzamotzaksandaliak-galtzerdiak jantzita. ETC-literatura, saiakera   Ene herri txikia, Gaël Faye (Irati Bereau), Igela, 2019

16 argazki zuzendari

Irabazi berri duen sariak "zirrara izugarria» eragin dio argazki zuzendariari.  Berria - Kultura   2004-09-09

Izendatuen artean hainbat euskal herritar daude: Pablo Malo zuzendaria, Unax Ugalde aktorea, Javier Agirresarobe argazki zuzendaria eta Supertramps animazio filma, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-12-15

Izaera horretan sakontzen lagundu dio Asier Valverdek, argazki zuzendariak.  Berria - Kultura   2004-10-22

17 argazkia atera

- Eta utzi egin diek argazkia ateratzen?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Beragatik izan ez balitz ez nintzen San Frantziskora joango, eta ez nizun argazkia ateratzeko eskatuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Argazkilari bat honantz etortzekoa zen zuri argazkia ateratzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.

Protokolo huts bihurtu dira, argazkia ateratzeko besterik ez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.

Ikusi behar zenuen Peterrek jarri zuen aurpegia, argazkia ateratzekoa zen!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Argazkia atera nahi diet baina ezin da; han barruan ezin da ezer argazkiratu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

"Euskara bizi publikoan" zioen banderolaren gibelean argazkia atera dute CRS lerroaren aitzinean.  Herria   2003-04-10

Han, berebiziko argazkia atera zuen: neska txiki bat ageri da, kokoriko lur elkorrean, burua eta ukondoak lur gorriaren gainean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Aurrena argazkia atera zuen koaderno beltzetik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.

Oroitzen naiz gazte batek esaten zidala Lutero kondenatu zutela argazkia atera ez zuelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

Hor Creevey gaztearekin zeundenean disimulatzen lagundu dizut..., berak niri ere argazkia ateraz gero, zure ikaskideek ez dutelako pentsatuko hain handiustea zarenik...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.

Eskuineko aulkia, mahaitik pixka bat apartatua, hutsik dago, argazkia ateratzeko jaikia baita argazkilaria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.

Argazkia atera zuen sakelatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 392. orr.

Uda garaia bide zen argazkia atera ziotenekoa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 101. orr.

Argazkia ateratzera joaten zen sarritan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Atera kontuak! Fartsa bat egin nahi zuten, gurekin argazkia ateraz auzia nola edo ahala ixteko.  Berria - Harian   2006-02-22

Espainiako Kopako finaleko posterraren argazkia atera berri du.  Berria - Kirola   2006-03-07

18 argazkia egin

Bigarren argazkia egiteko, hurbildu egin du irudia zoomarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Argazkia egin zion, eta galdetu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 125. orr.

Alfaro izan ezik, Gorrotxategi, Garate eta besteak, nahi zuten argazkia eginda, ez dira ostera azalduko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 318. orr.

Bat-bateko argitasunak argazkia egina dagoela eman dizu jakitera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Sara ez da kameraren botoia etengabe sakatzea atsegin duten horietakoa, eta luzaro pentsatu ohi du argazkia egin aurretik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.

Bizkar-zorrotik argazki-makina atera eta, zergatik edo zertarako jakin gabe, argazkia egin nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Carola garabiaren aldamenean azken argazkia egitera xaxatu dituzu, bisita horren tragikoa amai ez dadin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 30. orr.

Argazkia egiteko baimena eskatu nion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 108. orr.

Artxiboetan aukitu zizkidaten nire argazki guztiak argitara eman zituzten, eta horrekin unibertsitatean nengoela "Adonis" tankeran argazkia egin zidaten eguna madarikarazi zidaten, klubaren publizitaterako beso banatatik neska bat nuela atera baininduten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Colinek kamera bilatu eta argazkia egin zuen, justu kanpaia jotzen hasi zenean arratsaldeko eskolak hasten zirela adierazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.

Begira gelditu zitzaidan argazkia egin nuen arte.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Zenbat urte ote nuen nik argazkia egiterakoan?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

Zuzen-zuzen begiratzen dio kamerari, argazkia egiteko une hartantxe ikusi bide du argazkilaria, kamera berari buruz duela, klik egiteko unean.     «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.

19 argazkizko izlag

Badirudi erraz bereiz daitezkeela, orobat, argazkizko erregistroa (argazkia aztarren bezala hartua) eta argazki bidezko formalizazioa (argazkia idazketa bezala hartua), eta gauza erraza dela argazki-irudiaren automatikotasunak hura gerora berriro lantzea ez duela eragozten pentsatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Historian zehar pinturako irudikapenean eta, geroago, argazkizko irudikapenean erabili diren sistemek konbentzionaltasun horixe dute denek, eta etengabe errepikatu beharko da perspektiba-sistema baten ordez beti erabil litekeela beste bat, irudiak ematen duen informazioa askorik galdu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Argazkiaren eta argazkizko artearen inguruan izan diren etengabeko eztabaiden muina ari gara ukitzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

Argazkizko erretratu baten modeloa (edo erretratu margotu batena, kode naturalisten arabera-edo egina bada) erraz ezagutzen badugu, pertzepzio-iraunkortasunari esker ezagutzen dugu hala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Henri Maldineyren lanetan ere aurkitzen da; haren iritzian, "perspektiba gehiegiaren eraginez" errealitatearen mundua argiegi bihurtu da, argazkizkoegi, eta misteriozko bihurtu du pinturaren gaia  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.

20 argazkien errebelatze (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Argazkien errebelatzea plaka edo argazki-pelikula batean dagoen irudi latentea ikustarazteko egiten den prozesua da. ETC-entziklopedia   Argazkien errebelatze, Wikipedia

21 helmugako argazki ik foto 3.

Freire berak ondoren ez zekiela ziur eta denak helmugako argazkiaren zain.  Berria - Kirola   2006-04-04

Etapa garaipenaren jokoan, Boonenek irabazi zuen, baina helmugako argazkiari itxaron behar izan zioten epaileek garailea erabakitzeko.  Berria - Kirola   2006-02-17

Bi pilotuak batera-batera sartu ziren eta helmugako argazkia ere ez zen nahikoa izan garailea nor izan zen erabakitzeko.  Berria - Kirola   2004-10-03

22 pantaila-argazki (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Pantaila argazki txikiz bete zitzaion.  ETC-literatura, saiakera   Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018

Pantaila-argazkiak ateratzeko lehenetsitako aukerak eskaintzen dituzte sistema gehienek, baina aparteko aplikazioak ere instala daitezke funtzionalitate gehigarriekin.  ETC-prentsa   Berria, 2010-11-10

Aplikazio bakoitzeko deskribapen bat eta pantaila-argazki batzuk erakusten dira.  ETC-prentsa   Berria, 2011-01-12

WebPage Screenshot gehigarriak web orrialde osoen pantaila-argazkiak ateratzea ahalbidetzen du.  ETC-prentsa   Berria, 2011-01-12

Hau da, bideoak ikusteko aplikazioak bilatu ahal dira, eta deskribapenak, pantaila-argazkiak eta ezaugarriak begiratuta, gustukoena instala daiteke.  ETC-prentsa   Berria, 2011-12-14

Aurrerantzean, ez da egongo oztoporik webak, ahotsezko mezuak, pantaila argazkiak eta ia nahi den guztia jasotzeko libreta birtual honetan.  ETC-prentsa   Berria, 2012-10-31

Adituak aholkatu duenez, hoberena irudiaren pantaila-argazkia egitea da.  ETC-prentsa   Berria, 2017-06-16

Irudiak editatzeko, pantaila-argazkiak editatzeko, aurkezpen digitalak prestatzeko dauden hamaika aplikazio erabil daitezke infografiak prestatzeko: KolourPaint, Tux Paint, LibreOffice Draw...  ETC-entziklopedia   Infografia, Wikipedia

Bideo-tutorialak prestatzeko erabil daiteke, pantaila-argazkietan oinarritutako bideo-tutorialak prestatzeko. ETC-entziklopedia   SimpleScreenRecorder, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

argazki asko (17); argazki atera (9); argazki bakar (9); argazki bakarra (13); argazki bana (8); argazki bat (258); argazki bat atera (21); argazki bat egin (9); argazki bat erakutsi (7); argazki batean (49); argazki batek (14); argazki batekin (10); argazki baten (26); argazki bati (11); argazki batzu (10); argazki batzuen (8); argazki batzuk (54); argazki batzuk atera (7); argazki bilduma (20); argazki eder (16); argazki ederrak (10); argazki erakusketa (63); argazki erakusketa bat (18); argazki erakusketak (8); argazki eta (122); argazki eta bideo (23); argazki eta guzti (12); argazki gehiago (15); argazki guztiak (12); argazki haiek (10); argazki handi (23); argazki handi bat (19); argazki hartan (12); argazki hau (16); argazki hauek (7); argazki hori (25); argazki horiek (22); argazki horietako (9); argazki horretan (17); argazki huntan (17); argazki hura (26); argazki irudia (9); argazki irudiak (7); argazki irudiaren (10); argazki kamera (41); argazki kamerak (10); argazki liburu (10); argazki liburua (7); argazki makina (34); argazki makinak (10); argazki press (57); argazki sorta (14); argazki sorta bat (7); argazki tresna (8); argazki txiki (7); argazki ugari (8); argazki xahar (8); argazki zahar (15); argazki zaharrak (17); argazki zati (8); argazki zuzendaria (7); ateratako argazki (12); beltzezko argazki (7); bere argazki (13); beste argazki (36); beste argazki bat (15); bi argazki (23); egin argazki (7); egindako argazki (7); eginiko argazki (9); ehunka argazki (7); hainbat argazki (22); haren argazki (10); nire argazki (13); zenbait argazki (9); zernahi argazki (7)

argazkia atera (46); argazkia ateratzeko (14); argazkia ateratzen (7); argazkia egin (29); argazkia egiteko (9); argazkia erakusten (7); argazkia erakutsi (11); argazkia hartu (12); argazkia ikusi (23); ateratako argazkia (10); azken argazkia (9); baten argazkia (26); bere argazkia (14); egindako argazkia (8); gure argazkia (9); haren argazkia (18); ikus argazkia (8); lehen argazkia (9); nire argazkia (7); zure argazkia (7)

argazkian ageri (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus