Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

foto 1 iz argazkia.

Gorputz erdiko fotoa, baserriko ate aurrean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 97. orr.

Fotoa erdi planokoa da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.

Foto bat egiteko denbora.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 144. orr.

Karneta kadukatu zaidala esan zidatek eta, foto batzuk ateratzeko zain.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

Horren fotoa erakusten ibili dituk ertzainak azokan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 161. orr.

Kurtso bukaerako fotoa zela eta.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 257. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Foto-inkesta zen batez ere buruko minik gehien sortzen ziguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

Foto ateratzaile talde bat bazen, burua Xavier de Bourbon Parme printzea zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Jakina, foto-hargailuak edukitzeak abantaila handia ematen du hainbat egoeratan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Bezperatik foto-ateratzekoa hutsik neramala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 134. orr.

3 foto-finish (orobat fotofinix) laskerketa baten heldueraren argazkia hartzen duen kamera berezia.

Hor ez da foto-finishik beharko!, baina, liskarra, igoal bai...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Biak paretsu iritsi gera / nahiko nuke azpimarra / erabakitzeko izango da / fotofinixan beharra.  Berria - Kultura   2004-05-30

· Hiru behako bota dizkiot eta bere aurpegiaren foto-finisha lortu dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fotoa (4); foto bat (8); fotoak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus