Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardo (ETCn 26.538 agerraldi; orobat ardao g.er. eta ardau g.er.) 1 iz mahatsaren zukutik ateratzen den edari bizia; baso ardoa. ik arno; basoerdi.

Neskak ardoa ekarri dionean basoa erdiraino bete eta tragoan edan du Lainezek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 111. orr.

Izeba Margek besoa luzatu zuen ardoaren edalontzia hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Ardoa, laguna bezala, zaharrago eta hobea baita, omen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Pailazo batek, adibidez, tu eta tu egin dio tronboiarekin, eta beste batek ardoa bota dio bizkarrean lotuta zeraman fumigadora batekin.     «Bizia lo», 2003 - 151. orr.

Batzuetan Aran auzoko tabernan gelditzen zen ardoz erdi-bete baso baten hurrupatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Ardoa, andrea, Jainkoak gizonari egindako opari hoberentsuenetakoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

Halakoetan kalimotxoak, ardoa eta garagardoa edatea gustatzen zitzaion eta, noski, goizeko ordu txikietan -egunsentian askotan- gure txabolara itzultzen ginenean, berebiziko atxurra izaten zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 112. orr.

Argi-argi ez zakiat, baina edozerekin egingo zian horrek dirua: kobrearekin, puntillekin, xanpainarekin, Bordeleko ardoekin, ganaduarekin...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.

Etxola edari kaxaz beterik dago, ardoa eta freskagarriak bereziki.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Ia afaloste guztietan betetzen zuen aitak erritual bera: ama ardoa erretiratzen hasten zenean, aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion, leungarri eta guzti, tragotxoa eskatzen baitzuen beti.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Disimilazio molekularra; hartzidura; berezko delako sortzea; ardoari buruzko ikerketak; zeta-harraren eritasuna; garagardoari buruzko ikerketak; eritasun birulentoak; birus-txertoak; errabiaren profilaxia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Ardoa kalitate hobekoa delako izango da, nik uste, jauna.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 22. orr.

Dantzarako, adiskide-taldea eta musikariak ezinbestekoak ziren eta atsedenaldietan salda eta ardoa eskaini behar zitzaizkion gaixoari, izerditu eta pozoia kanpora zezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Zera pentsatu nuen nik, neure artean, arriskatzeko deus ez nuela azken finean, ardoa ozpin bihurtzez gerotan beti edukiko nuela neure botoa eskaintzeko aukera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Hamaikak joak ziren ardoa botilaratzez bukatu eta etxera itzuli zenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Mahai obalatu zuri distiratsuan, xanpaina eta Rhin-eko ardoa edateko kopak txandakatzen ziren, toki guztietan bata bestearen ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Tabernetan ardoa egoten zen, pattarra, beranduago garagardoa, zigarro bat edo beste, gero neska-laguntzeak zelai bazterretan gora, arbola artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

Mutur batean, kobrezko uztaidun teontzietan, pontxea eta ardoa berotzen ari ziren gas sutegi txiki baten gar apal urdin-gorrixten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Inoiz saiatu izan gara bestelako gauzak erregalatzen, baina alferrik izan da: soilik ardoarekin lortu izan dugu aitaren begien distira iragankor hori.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 67. orr.

Haatik, Ancionek dioen moduan, iluntzea ardotan eta berbetan igaro zitekeen eta, autobuserako bidean noala, atzera egin nuen, nire buruari "kokolo halakoa!" esanez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Haragia, erramu hostoa eta ardoa -dena bere garaian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.

-Ontsa ona da oizu! -ihardetsi nion, ardoa hurrupatuz, zintzurrean behera akuilatzen nituen zitzi puskak hortzekin xehakatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Ardoaren kultura igualtsu garatuta egongo duk ba han ere... Tira, lotara, esplikatuko diat bihar.     «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Edan ezazu zeure ardoa!  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 132. orr.

Musika, ardoa: gizonek eta emakumeek elkarrekin jokatu ohi duten erritua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Berak jatekoa maneatzen du eta nik ardoa eramaten dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.

Ardoa geratu zitzaidan gogoan: Remelluriko erreserba bat, ez dakit zein urtetakoa, Kristoren odola zirudiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Oso tarte polita pasatu genuen, baina ez zuen ondo lo egin, ardoa edan zuen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

Gu biok harrituta eta moskeatuta, gutiziagatik baino gehiago ardoa siestarako lagungarri gertatuko litzaigukeelako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Ardoak garraztu zuen gure aitaren erretiro patxadatsua, eta familiako negozioa erreka jotzeko kinka larrian ezarri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

2 (izenondoekin)

Eta ardo ederrak, gero!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.

Oporton jaioa zen, portuan, Douro ibaiak bere urre kolorea galdu eta ardo gorri kolorea hartzen duen hirian.  Berria - Kultura   2004-07-08

Aljeriako ardo merkea edo whiski edo gina ahal dutenek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Eta hi heu ere, zertaz ari haiz hi heu ardo tristeaz hitz egiten duanean?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Edozein lanetan eta edonon, ordea, arimaren erdian hauspeatzen zitzaion ardo mikatz baten meia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Baina ez duzu han luzaz egon behar ahantziko baituzu zure helburua eta bizi guzia han egonen baitzara ardo ezin hobe eta azkar haien menpe, zuk zure burua Paradisuan duzula uste izanen duzula.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 58. orr.

Amak zortzi bat egun ohean egiten zituen, oilo-salda eta ardo goxoa hartuz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.

Bat-batean, baina, sudurra zimurtu eta mantsoago mastekatzen hasi zen, ahoan zerabilen mokadua dastatuz, sommelier batek ardo ezezagun batekin eginen lukeen bezala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Gozoenak ez dakit, baina zinez gustagarriak ziren patatak, itsasoko aingira belarretan egosiarekin eta bertako ardo lodiz ondo lagundurik ekarri zizkigutenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 324. orr.

Eta, gutxi balitz bezala - erreparatu zuen Josebak -, filologo hura ardo txarra bezain zakarra zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoa, noski, urtez urte kooperatibetan eta upeltegietan etengabe hazten ari den ardo soberakina da.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo saldutako Rioja ardo botilen kopurua %6,6 jaitsi zen 2003. urteko lehen 11 hilabeteetan.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Lehen sektorea %10 handitu zen, ardo industriaren arrakastak lagunduta.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Hiri berezia da, maldan behera erortzen dena, baina kalean egonik usain daiteke ardo usaina, ez alferrik da hiria ardo-hiri.  Berria - Kultura   2004-07-08

Afaria amaiturik zen ordurako, eta gainerako guztiak kanpora atereak ziren etxe osteko lorategian esertzera, baina Tom eta biok jangelan geratu ginen, azkeneko ardo-hondarrak edaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Ni izkinara joan nintzen itsumustuka, neure ohiko aulkira, eta Nanniek, arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Une hartan, izeba Margek eskuan zuen ardo-edalontzia lehertu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Parez pare espageti platerkada bat genuela ari ginen hizketan, ardo pitxerrarekin, italiarren artean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.

Jaiki eta ardo tragoxka bat edan zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Burua altxa eta pendulu-erlojuari begira-begira jarri da, bistarik kendu ere egin gabe ardo trago bat egin du, eta gero irribarre maltzurrez jiratu da.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.

Beti bezala, aitarentzat oparia erosteko ardura nire esku utzi du anaiak, eta, beti bezala, ardo botila pare bat erostea erabaki dut, anaia baino ardo-ezagule kaskarragoa banaiz ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 67. orr.

Aitak eta amak alkandora urdin bat, jolas bat, mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena, nire iritzirako (mahatsez egiten da ardoa), eta puzzle bat, krema pote bat, 2,50 florineko billete bat eta bale bat bi liburu erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Jazinto ez zela edalaria esan digute, eta hala baieztatzen du Txapastaren anekdotak: beroni ematen zion eguneroko bere ardo errazioa Cadizko kontzentrazio eremuan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.

4 Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Han, Begoñako tertzio bizkainoaren kapitain nafar Jaime del Burgok eta guk besteok elkar besarkatu genuen eta elkarren ardo zahatoetatik edan genuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Eñautek dzanga batez hustu du ardo basokada eta berriro betetzeko keinua egin dio telebistako albisteak ikusten ari den zerbitzariari..  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.

Meerlust ardo botila bat irekitzen du sukaldean, eta gailetak eta gazta jartzen mahai gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Eta ordurako minez zeukan bihotza, mozkor-barrearen, ardo-eskaintzen eta dantza eroaren eraginez; eta ardoa ematen zioten etengabe, ardoa etengabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Ardiak artaturik, herriko plazako ardo saltegiaren oporrean iragaten zituen arratsaldeak, emaztea atzetik zeukala negarrez oihuka "Non hiz Joanes?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.

Ardo txikitoa,' eskatu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pizza zatiren bat edota beheko tabernan erositako ogitartekoa jango nuen, edo lardaskatu askotan hura ere, osorik sabeleratu gabe, hiru laurdeneko botila ardoa lagun.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Arriskua duzu aurrean, segurtasuna atzean, gutako bik lagundu egingo dizugu, zernahi bilatzen duzula, gu zazpiotako batek aurrera segitzen utziko dizu, beste batek, ordea, atzera eramango du edalea, gure arteko bik asun-ardoa bakarrik daukate, gutako hiru hiltzaileak dira, ilaran gordeta zain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 256. orr.

Ezin nuen pentsamendua atetik kendu... erretilutik... botila ardotik... botilatik... ardotik...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.

Ruche jaunak bere baso ardoan bustitako udarearen eta Perrette puska ezin meheagotan mozten ari zen ahuntz-gazta txikiaren bitartean, hitza hartu zuen Jonathanek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa: basaran-ardoa, azeri-mahatsez egindako ardoa eta udaberri--lorez egindakoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

5 ardo apardun

Salbuespen bakarra Champagneko ardo aparduna da.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

6 ardo apartsu

Mutilak ardo txuri gehiago isuri dio edalontzian, ardo apartsua, txinpartaduna, berari gustatzen zaiona.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Janari-dendan bizkotxo-paketeak hartu eta ardo apartsuan bustitzen zituzten, eta barre-sortak egiten zituzten, mahai gainera makurturik algaraka.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Bere beso esmeralda zeharrargiz zamatuez inguratzen zituen ardo apartsuz beteriko kraterak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

7 ardo beltz

Erdi ilunpetan antzemandako upel ikaragarrietan, hantxe atsedenean milaka hektolitro ardo beltz arrunt; paristarrek edango zuten ardotza osoaren zatirik handiena zen hura!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Mahats, mahasti, ardantza, mahats ximur eta mahaspasa, txakolin argi, txakolin gorri, ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo... Isil nadin, txurruta jota nabilela pentsa ez dezazuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Bilera bukatu berria eta botila bat ardo beltzen inguruan denok eserita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Baina txorizo eta lukainka ederrak ekartzen zizkigun bere herritik, zerria hiltzen zutenean, eta ardo beltz lodia ere bai, gero erdi prezioan saltzen zizkigunak, mauka!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Abiadore haiei egin zaizkien elkarrizketetan bada beti agertzen den oroitzapena, gau osoa mendian barrena oinez, hotzak eta beldurrez eman ondoren muga zeharkatu eta Sarobe baserrian jaten zutena: ardo beltz ona, tortilla zoragarriak eta ardi gazta ketua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Menua zera zen: arrain-zopa ardo beltzarekin (aldamenekoek botata), haragi egosia patata eta xanpainarekin (ídem) eta flan ogi apurrekin (ídem).  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 95. orr.

Ezpainak igurtzi ondoren ardo beltzari zurruta egin zion Giovanni Mazonik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

2003an, berriz, ardo beltzerako fruituaren kasuan, 7.700 kilo izan ziren hektarea bakoitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Ardo beltzak eta te berdeak osasunari egiten dioten mesede bera egiten du garagardoak, ikertzaileon arabera.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Noski, kontzertua biribiltzeko Errioxako ardo beltzaz gozatzeko aukerari ez zioten muzin egin ikusleek.  Berria - Kultura   2004-08-20

O'Neill-en denda atzeko gelatxoan zegoen orain, eta, aurpegi puztu ardo beltz edo haragi gorriaren koloreko harekin tabernara ematen zuen leiho txikia betetzen zuela, hots egin zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Ardo beltza eta txistorrarekin argitu ziren lagunen aurpegiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 163. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren, eta morfina eta alkoholaz gainera whisky, brandy eta ardo beltza litroka, 1882 arte iraun zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Taberna-mutila dator; baso erdi ardo beltz eskatzen diot.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 44. orr.

8 ardo berde

Ardo berde-zuriz bustitako parrillada batean infiltratu ginen arratsaldeko 17: 30ak aldera, Portotik hurbil, sede baten atzealdeko partean.  Berria - Kirola   2004-06-22

9 ardo berezi

Pintxoa mamurtzen jarraitu zuen, ardo bereziari emango zion trago bikainean pentsatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

10 ardo bero

Florentek estalpeko kale baten aterpera hainbat minutuz sartzera behartzen zuen; zenbaitetan Lebigreren tabernara eraman ere egin zuen, ardo beroa edatera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

11 ardo berri

Zure zapaltzaileei beren okela janaraziko diet, beren odolez mozkorraraziko ditut, ardo berriz bezala.  Elizen arteko biblia   Is 49,26

Ez baztertu aspaldiko adiskiderik, egin berria ez baita haren pareko. Adiskide berria, ardo berria: utzi zahartzen eta atseginez edango duzu.  Elizen arteko biblia   Si 9,10

Ardo berria zahagi zaharretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Zenbait eginkizun burutu beharra zeuzkala gogoratu zuen: dendara joan zen, janari pixka baten bila; liburu lodiago bategatik trukatu zuen berea, eta plazako jarleku batean eseri zen, erositako ardo berria dastatzera.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 35. orr.

12 ardo bisdun (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ikatz eta egur biltegia sotoarekin (erreserbako ardo bisdun eta ekuruak) gonbidatu ospetsuentzat. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

13 ardo espeziatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Egiten diren 3.150 botilatan ardo espeziatu eta fruta helduagoa duena aurki daiteke. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-16

14 ardo gorri

Euskaldunak asko abestu du a, a, a, ardo gorri nafarra eta beste, txakolinaren kantak bezalaxe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Napar ardo gorria edan dugu ausarki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

Janaria prestatu eta ardo gorria nahastu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Tabernariak, urrutitik diosal eginik, ardo gorri berezi eta hotza prantatu zion barran.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 115. orr.

Egoera horretan, jende gehienak ez ditu bereizten urdaiazpikoa eta arkumea, sagarra eta udarea edo ardo gorria eta ozpina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz; karkazaila ozenak askatuz, ez zela bere edaria aitortu zion eskaleak, ardo gorri lodi eta zikina maiteago zuela alabaina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Ni, otorduan zehar, hartu dugun ardo gorria bezain hotz egon naiz eta Dabid izan da, hasieran, gure arteko isilune desatsegin luzea apurtzen saiatu dena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 301. orr.

-Eta edateko ardo gorri freskoa eskatu dugu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 120. orr.

Ardo gorriak ere jaitsiera izan du salmentari dagokionez, %9,07 gutxiago saldu da; 2002. urtean 8,8 milioi litro saldu baitziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Oilaskoa baserrikoa zen; barraskiloak, Borgoinakoak, eta ardo gorria, berriz, Tarn-ekoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Andereñoa, ekarri nahi al duzu pitxerkada bat Anjouko ardo gorri?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Bizitza oso bat arratsaldeko zortzietan, eta, sei ordu geroago, ardo gorriz tindaturiko gau sakonean, estudioko mahaiaren gainean elkar biluzten genuenean bezalatsu sentitzen zaitut orain besaulkitik begira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

Bien bitartean, ardo gorriaren palastadak hamaika aldiz estalitako Benito tabernariak bota ahala gorri bihurtzen zihoan zerrautsa zabaldu zuen palatxo baten laguntzaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Berehalaxe itzuli zen, botila bat ardo gorrirekin, eta eskuan karta joko bat zekarren, auzoko bati eskatua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

15 ardo gozo

Hau ere ikusten dugu: eri den batek ardo gozoa edango balu, ardo hori mikatza irudituko litzaioke eta hala dela esango luke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Almadia ongi lotuan bidali ninduen, ogiz eta ardo gozoz horniturik, arropa hilezkorrez jantzirik, eta haize epelaz bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Ardo gozoa amatxorentzat eta baso bat esne eta opil antzeko batzuk niretzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 210. orr.

Ai, nola sartu zitzaizkidan bihotzean aitaren hiru laudorio haiek, hiru orratz balira bezala, ene bozkarioaren eta ene ditxaren zahagia -ardo gozoz betea- zulatu zutenak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

Hala ere, Yusupovi kasu egiten badiogu, Rasputinek armadako soldadu talde bat etzateko adina zianuro hartu zuen Felixek eskainitako gozoki, pastel eta ardo gozotan, listu ugari eta logale pixka bat baino eragin kaltegarri handiagorik jasan gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

Pedroren arrebek etsita egiten zuten negar, hildakoen aurrean negar egiten den bezala, eta anaia sakristauak, berriz, bisitan zetorren jendearentzat amak egindako opiltxoak jan eta ardo gozoa edaten zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 52. orr.

Ez ditu gogoko ardo gozoak; haien gustukoa izango zelakoan erosi du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.

Badirela ardo gozoagoak? Eta zer? Sagardoa eta txakolina, horiek gure udazkeneko emariak dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Ardo gozoa ozpin bilakatu zitzaidan, hala deliberatu gabetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.

16 ardo handi (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi)

Arabako Errioxan sortzen den mikroklima berezia da eta, horregatik, mundu mailako beste jatorri deituradun ardo handien mailan daude Arabako Errioxakoak.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-03-22

Ardo handiak egon badaude eta gizon handiak izan badira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-06

Ardo ezezagunak oro har, baina ardo handiak, dudarik gabe.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-24

Hemezortzi urte zituela, familiaren upategiaren ardura hartu zuen,Castro Ventosarena, Bierzoko Valtuilleko mahasti zaharrekin ardo handiak egiteko asmoarekin.  ETC-prentsa   Berria, 2009-02-14

Munduko toki askotan egiten dira ardo handiak, Bordele, Rhone, Australia, Porto, Alemania, Errioxa... eta beste asko eta askotan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-05-02

Ardo handi hau, xanpaina, ospakizunekin lotu izan da ia beti.  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-09

Goizean, Vega Siciliaren ardoak dastatzen ari nintzen bitartean, beste batzuek beste sei aukeraren artean erabaki behar izan zuten, erabaki zaila betiere; adibidez, Andaluziako ardo handiak.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-20

Betiko ardo handietatik aparte, Pujanza, Valenciso, xanpainen bat...  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-27

Adituek diotenez, ehun urte eta gehiago irauteko gaitasuna du ardo handi horrek. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-22

17 ardo ondu

Jaitsiera hori ardo gazteen artean gertatu da; izan ere, ardo ondua inoiz baino gehiago saldu da: 123 milioi litro.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

18 ardo oparo (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Ardo oparoa destilatutako edaria (normalean brandya) erantsi zaion ardoa da.  ETC-entziklopedia   Ardo oparo, Wikipedia

Ardo oparoak: manzanilla, finoa, olorosoa, amontilladoa eta palo cortado-a.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-24

Ia berehalako hobekuntza gertatu zen taldearen itxuran, nabarmena guztiz, ardo oparo batek eragingo lukeenaren ez oso bestelakoa, aurpegi guztiak eguzki-izpi bizi baten distira bat-bateko batek argitu balitu bezala.  ETC-literatura, saiakera   Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007

Ezen askatasunari ere gerta dakioke janari sendo eta gozoei gertatu ohi zaiena, edo berdin ardo oparoei, zeinak, izaera mardul eta zaildukoak elikatzeko eta indarberritzeko egokiak izanik, aitzitik abaildu, gaixotu eta mozkortu egiten baitituzte haietara ohitu gabeko gaixoberak. ETC-literatura, saiakera   Gizakien arteko desberdintasunaren eta oinarriei buruzko mintzaldia, Jean-Jacques Rousseau (Juan Kruz Igerabide), EHU - Limes bilduma, 2007

19 ardo ozpindu

Ardo ozpindu usaina darion tren geltoki ondoko tabernan sartu naiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 139. orr.

Auzokideekin ardo ozpindu bat edan eta autobusera abiatu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

20 ardo pindartsu

Eta berehala nepentaren indarrak oratu zion gizon haserreari, eta hantxe geldi-geldi geratu zen, ezpata airean, oro ahantzirik, eden gozoa edan bailuen kratera bateko ardo pindartsuan nahasturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

21 ardo urtetsu

-Don Andresi ardoa gustatuko balitzaio -esan zuen Doroteak-, zahartegian daukagun ardo urtetsu horretatik baso bat emango genioke.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

22 ardo zahagi (orobat ardozahagi g.er. eta zahagi-ardo g.er.) ik zahagi.

Gizon ttikiak ardo zahagi bat sartu zuen arroparen azpian, eta jan ezin guztia haren ahotik bideratzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.

Jesek asto bat, ogia, ardo-zahagia eta antxume bat hartu eta bere seme Daviden eskuz bidali zizkion Sauli.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,20

Ondoren, ardo-zahagia hartu zuen zakutotik eta trago bat edan zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 223. orr.

Gero, ardo-zahagia eta olioz beteriko pegarra eman zizkion Juditek mirabeari.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,5

Berekin zekartzan bi asto txalmaturik eta berrehun ogiz, ehun mahaspasa-mordoz, garaiko ehun fruitu-multzoz eta ardo-zahagi batez zamaturik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,1

Bertan preso zegoela, ilunpean -leiho bakarra oholekin itsutua zegoen- don Pedro ardo zahagi batzuen gainean etzan zen etsita, pentsatuz noiznahi azalduko zirela atean bera "paseoan" eraman behar zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Hauek, berriz, ur upelak eta olio dupak zeramatzaten arrodaka, eta haiek ardo zahagiak eta pattar bonbilak bizkar gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

Mandazainak, eguzkiak errerik, aurpegiak izerditan distiraz zituztela, kantari joaten ziren, olio edo ardo-zahagien gainean etzanda, eta mandoak ilaran joaten ziren, erdi lotan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Amarrukeriaz jokatu zuten: biderakoak hartu eta zaku zaharrak eta ardozahagi zahar urratu eta adabakiz josiak bota zizkieten astoei bizkarrera.  Elizen arteko biblia   Jos 9,4

Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burduntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa-mordo eta berrehun piku-opil eta astoen gainean ezarri zituen. Jakin behar baitu, oraindik ez badaki, zahagi-ardoa dela berorrek hildako erraldoia, eta, odola, sabelean zeuzkan sei arroa ardo beltz, eta lepamozturiko burua berriz, zera... ni egin ninduen puta bera, eta Satanasek har dezala dena.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,18

Giza adimenduak pentsa dezakeen guztia baino askoz ere goragoko batasuna, aldaketa guztien gainetik dagoena, esate baterako, ur-tanta apurrik apurrena zahagi-ardoarekin nahasten denean baino askoz ere goragoko batasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

23 ardo zahar

Ardo zaharrak aitzakiarik behar ez duen bezala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Gau batean Bordeleko ardo zaharrezko botila bat, katilu bat esne, nik gorroto diodana, eta zale amorratua naizen txokolate pastelak jarri nituen ur botilaren ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Margolan eta bitxi kontuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala, gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharren auzian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Sion mendian, Jaun ahalguztidunak otordu oparoa emango du nazio guztientzat, janari gozo mamitsuz, ardo zahar bikainez.  Elizen arteko biblia   Is 25,6

24 ardo zuri

Langosta jangaitz zegoen, baina Penedesko ardo zuria zoragarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Hortaz, Andreas barran geratu zen pixka bat eta hiru baso ardo zuri edan zituen; hein batez patuari esker emateko.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 48. orr.

Bestetik, hainbat fruta eta ardotako (sagardo, txakolin, ardo zuri, etc.) eta jatorri "ospetsuko" (Modena, Xerez, Borgoina, Libano, etc) ozpinen kontsumoa areagotuz doa, jendearen sakela epeldu ahala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Aperitibo gisa azeituna beteak atera ditu, eta ardo zuri hotza ari dira edaten kopa luzetan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Bordeleko ardo zuri gozoa, foie graserako; beltz lodi bat, indioilarrerako; eta Épernayko xanpaina brut bat, azkenik, enbor izozturako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Bruni-k, Nitro sailekoak, galdetu zuen ea inork ba ote zekien zergatik doan ondo arraina ardo zuriarekin: zenbait iruzkin burlati entzuteko parada izan zen, baina inork ez zuen asmatu modu erabakigarrian erantzuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Eguneroko martxa ezerk ez bortxatzea eta Rhineko ardo zuririk ez faltatzea, horiek iruditzen zitzaizkidan aitak bizitzari eskatzen zizkion etekin bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Ardo zuria atera zuen Mirandek, bi edalontzi ttikitan, isurkin hura emakumearen azalera lehenbailehen kanporatu eta aingeru aurpegi hura izerdituago ikusteko irrikaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 75. orr.

Jangelatxoan, mahaiak gozokiz eta opil gozoz betetako erretiluak eta ardo zurizko botilak eskaintzen zizkieten bertaratuei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Kolomanek botila bat ardo zuri zabaltzen du, ateratzen du ardoa edontzira, jasotzen du edontzia eta.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

La Granja tabernan eseri ginen, eta berak ardo zuria edaten zuen.  Berria - Kultura   2004-09-10

Ardo zuria gutxiago saldu zen, 12,7 milioi litro, hau da, %15,91 gutxiago.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

25 ardoa bataiatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ezta hik bezain ongi ardoa bataiatzen ere, algara egin diote Beauleti. ETC-literatura, saiakera   Blackout, Xabier Montoia, Susa, 2004

26 ardoak erre (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aitzitik, nola hordiak anitz edanez egarritzenago baitira, zeren ardoak erretzen baititu, hala etsaiak ere ihardukiz etsaitzenago dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017

27 ardoak igaro (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ez nau oraingino inork ikusi ardoak igarota, gaitz eginda, zabuka oinak lokaturik, ez mihia motelduta, ez begiak lausotuta, askok legez euren osasun, ondasun eta arimen kaltean. ETC-literatura, saiakera   Bitakora kaiera, Ibon Sarasola, Erein, 2016

28 erreserba handiko ardo (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Salmentak, batez ere, erreserba handiko ardoetan jaitsi ziren.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-09

Bisitaldiaren amaierako dastaketan, Bidaiaria ez zen ausartu esatera gero eta gehiago gustatzen zitzaiola zuria, edo urteko ardo ona besterik gabe, zeren Erremellurin ez urtekorik ez ondurik, erreserba eta erreserba handiko ardoak baino ez baitira egiten.  ETC-prentsa   Argia, 2010-10-03

Carlosek aukeratutako erreserba handiko ardoa eta Carlosek aukeratutako janaria, esaldi solteekin tartekatu zituen berak. ETC-literatura, saiakera   Lasai, ez da ezer gertatzen, Ana Malagon, Elkar, 2014

29 erreserbako ardo (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Erreserbako ardoa bezala, edalontzia goraino bete gabe, kalterik egin ez diezaion.  ETC-literatura, saiakera   Egun denak ez dira berdin, Xabier Etxeberria, Elkar, 2001

[...] bazter-etxea, ikatz eta egur biltegia sotoarekin (erreserbako ardo bisdun eta ekuruak) gonbidatu ospetsuentzat, afarira gonbidatuz gero (gaueko janzkia), karbono-monoxidoaren instalazioa etxe osoan.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Erreserbako ardoa, sufre dioxidoari eta azido sorbikoari esker ongi gordetakoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Erabilitako mahatsarekin, prozesu guztia amaituta, ondua eta erreserbako ardoak ateratzen dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2006-09-01

Urteko ardoa, ardo ondua, erreserbako ardoa eta erreserba handiko ardoa etiketatzen dira.  ETC-prentsa   Berria, 2006-09-28

5 puntu: Pintxo bat edo Arabako Errioxako erreserbako ardoa.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-05

Eta, gauzak horrela, berria irakurtzen segitu ez bagenu, eguerdi hartan bertan, erreserbako ardoa zabaldu eta edango genuen, tutik ere esan gabe.  ETC-prentsa   Berria, 2007-01-06

Erreserbako ardoak izan du igoera bakarra: %7,10 gehiago saldu da, 0,9 milioi litro gehiago.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-10

Untxia zaharkituta gelditu denez, nik erreserbako ardo on batekin bustitako bixigua nahiago.  ETC-prentsa   Argia, 2008-04-13

Jakingo al genuke erreserbako ardoa eskailerapekotik bereizten? Paratu François Mauriacen testua, izenik gabe, edota Scott Fritzgeraldena, eta emaiozu, bere biluztasunean, edozein kritikori.  ETC-prentsa   Berria, 2012-12-30

Produktuen artean ere bada berritasun bat: Errioxa jatorri izena duen lehenengo erreserbako ardo ekologiko handia aurkeztuko dute. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-04

30 eskailerapeko ardo

Etsita, pixkanaka moldatuko zela-eta, okasiorako gorderik zeukan eskailerapeko ardo botila hoberenetako bat ekarrarazi zion Emileri, Brigittek afari berezia prestatu zuen egunean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

31 ez ur ez ardo

Azken batean -esan zion-, zu Ez Ur ez Ardo baino ez zara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.

Munduan bada sailkatzen oso zaila den jendea: ez dira ez hori ez bestea, ez ur ez ardo.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

32 mahaiko ardo

Ondorioak larriak dira: edo soberakinak kalifikaziotik kendu eta mahaiko ardo bezala saldu edo upeltegi handi bati saldu, "salneurri barregarrien truke», EHNEk salatu duenez.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

"Mahaiko ardoa" esaten zitzaioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

33 masusta ardo (corpusean masustardo soilik)

Masustardotarako erabiltzen dira bakarrik han, Britainia alde haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

34 mezako ardo

Mezako ardo goxo hark goragoko sentsazioetara eraman zuen, sotana izerdituak errebisatzen zituen han kapelutegian zintzilik eta bazituen haientzat zeresanak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 38. orr.

35 ogi ala ardo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Adibidez, txanpon bat jaurtitzean, aukera bera dago ogi ala ardo ateratzeko, eta dado bat botatzean zenbaki guztiek dute irteteko aukera bera, hots, seitik bat, 1/6. ETC-zientzia, zuzenbidea   Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018

36 ogi-ardo

Mandatua betez, heldu zen goardianoa haiek zeuden tokira, ogi-ardoak eskaini zizkien eta San Frantziskok agindu ziona egin eta esan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren apaiza baitzen,.  Elizen arteko biblia   Has 14,18

Jainkoak eman diezazkizula zeruko ihintza eta lurreko guritasuna, ogi-ardotan oparotasuna.  Elizen arteko biblia   Has 27,28

37 postreko ardo (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Postreko ardoak deritzenak, zenbait azkenburu postre laguntzeko egokia den zapore gozo bat duten ardoak dira. ETC-entziklopedia   Postreko ardo, Wikipedia

38 txakil ardo

Badira edo izan dira hor nonbait ezbehar honen kontra asmatutako arinbideak, eta horietako bat da, edo zen, txakil-ardoa (hots, "zakil-ardoa") izeneko usadio beneragarria. Neska ederrari edo dotore bati laguntzen zionak, berriro tabernara lagunetara etorritakoan, txakil-ardoa atera bear izaten zuen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

39 ur-ardo ontzi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Urregintzazko bilduma zabal bat du (gurutzeak prozesionalak, ekisaindu, kupoi, kalizak, pixideak, portabiatikoak, nabetak, krisma-ontziak, ur-ardo ontziak, erlikarioak, etab.) eta garapen artistikoaren araberako irizpide kronologikoarekin daude sailkatuak, XIII. Mendeko erromaniko trantsizio garaitik hasi eta XX. mende hasierako neo mugimenduetara arte. ETC-entziklopedia   Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, Wikipedia

40 urteko ardo

Muztioa erortzen den harraskak erakutsi zizkioten -ontzietan biltzeko erabiltzen direnak-, eta bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adina ardo (4); ardo ateratzen (4); ardo bat (11); ardo baten (4); ardo beltz (20); ardo beltza (17); ardo beltzaren (5); ardo berria (9); ardo bihurtu (7); ardo botila (52); ardo botila bat (11); ardo botila on (5); ardo botilak (6); ardo edan (11); ardo ematen (4); ardo eskatu (7); ardo eta olioaren (6); ardo gehiago (12); ardo gorri (10); ardo gorria (8); ardo goxo (4); ardo goxoa (6); ardo gozoa (7); ardo guztia (4); ardo hartu (4); ardo hau (7); ardo hori (7); ardo isur (4); ardo koloreko (5); ardo kopa (6); ardo on (5); ardo ona (20); ardo onak (4); ardo pixka (20); ardo pixka bat (19); ardo tantarik (4); ardo txuri (9); ardo txuria (4); ardo usaina (6); ardo zahagi (6); ardo zahagia (6); ardo zuri (13); ardo zuria (16); ardo zuriarekin (4); baso ardo (6); baso bat ardo (25); basokada bat ardo (4); bat ardo (83); beste ardo bat (5); bete ardo (13); bi ardo (6); bordeleko ardo (4); botila ardo (13); botila bat ardo (25);erdi ardo (4); errioxako ardo (11); kopa bat ardo (6); lehen ardo (4); litro ardo (11); ogi eta ardo (7); pegar ardo (4); pitxer bat ardo (4); ura ardo bihurtu (6)

ardoa atera (7); ardoa baino (8); ardoa bezain (6); ardoa bezala (4); ardoa edan (29); ardoa edan zuen (6); ardoa edatea (5); ardoa edateko (9); ardoa edaten (26); ardoa edaten zuten (4); ardoa edatera (4); ardoa ekarri (7); ardoa ematen (5); ardoa eskaini (5); ardoa eskatu (9); ardoa eta olioa (5); ardoa isuri (5); ardoa lagun (4); ardoa ugari (5); baina ardoa (6); baso ardoa (4); botila ardoa (19); errioxako ardoa (7); jan eta ardoa (5); ogia eta ardoa (10); txakil ardoa (6)

ardoaren eraginez (5); errioxako ardoaren (11)

botila ardoari (4)

ardorik edan (5); ardorik edango (8); ardorik ez (7); ardorik onena (4)

eta ardotan (5)

ardoz bete (11); ardoz beterik (6); ardoz hornitu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus