Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arno 1 iz batez ere ipar ardoa.

Biperrada, zikiroa, gasna, deserta, arnoa, kafea, ondokoa.  Herria   2003-06-19

Agerrek bertze tragoxka bat hartu du Jeannettek ekarritako goporretik eta ahoan erabili du, irentsi gabe, Borgoñako arnoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 153. orr.

Hegoaldean, usaia da arnoa edatea, txikiteoa eginez taldeetan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Aagar erreari ekin aitzin, Bordeleko arnoa ezpainetaratu zuen, plazer osoz, Paradisuko atarian balego bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Afari arina eskatu zuen gonbidatuak, eta arnoa ere neurriz edan zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

-Arnoa, ausarki -eskatu zuen ikustaldiaren hondarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 595. orr.

Lurrezko ontzi bat arno eskuan, erran zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 284. orr.

Beste baso bat arno edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Bi pitxer ur eta beste bi arno ipini zizkien aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Hainbat gopor arno hustu genituen lehenago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Gizonak baso arnoa eman zion eta urrats zenbaitez gibelatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Eta ortzegun saindu aratsean, kopa arnoz beterik apostolueri eskaini zioten erranez: [...].  Herria   2004-12-09

Konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena. edan genuen yarakia -edo juka deritzan tuberkuluaren arnoa, hobeki uler diezadazun, jaun André-, eta bazkaltzen hasi ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Ortzantza apirileko, arnoa barrikarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Burdin haga luze baten bidez egiten zen tinkatze hori eta arno berria, gozo gozoa, jausten zen aska batetara, soto azkar baten mentura urte guziko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Jatean biziki maite dut arno ona. Gure larunbat goizetako merkatua pizkortuz doa, hor bada arno gozoa eta edari frango.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.

Eta orduan bertze sentimendu bat errotu zitzaidan, arno gozoaren galtzetik sortzen den ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

Eta arauak honelakoak izanik, nolaz baso txar bat arno beltzez kontentatu?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Burgoñako arno famatuenetarik bat egiten zuen Mercurey.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.

Edergintzako asko eta asko gauza salgai besteak beste, bainan ere arno buxundatu frango eta gure etxetako ekoizpen batzu.  Herria   2005-11-24

Norberak pentsa dezake lasaiki itzuliko zela Getaria aldera, txakoli arno xuriz gozatuz, bere balentriaren ohoretan bizi osoa iragaiteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 175. orr.

Ipar-Ameriketan, frantses arnoen salmentak ttipitu dira jaz %32-ez.  Herria   2005-04-21

Aspaldiko urtetan lantzen dituzte mahastiak (20 bat hektara), fama handiko arnoa ekoiztuz (100.000 pinta urtean).  Herria   2005-11-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bordeleko alde hortan bereziki, mahastizain eta arno saltzaleak kopeta zimur dabiltza. Bi arno motak, etxekoa eta Erriberakoa, ez ziren ber gradokoak.  Herria   2005-04-21

Jendeak ez du hortik mugitzerik aurten, ikastolek hor berean eskainiko baitituzte taloak, sagarnoa edo arno xorta batekin.  Herria   2003-07-31

Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat, apur bat bero nadin bederen lanbro honen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Ikusi ditugu telebixtan arno botoilak husten karrika arroiletan.  Herria   2003-04-24

Gerriz arno zahagi betea ematen zuen; aurpegiz, kandela zimurtu itzalixea. Oraingoan ez zen musika-soinurik jo ezta arno upelik hustu ere, aingeru beltza berriz ere Garrüzera erakartzeko beldurrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Solasari lotu baino lehen, osaba Joanikotek kopa ezpainetaratu eta arno kurka bat egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 231. orr.

Isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.

Mainuaren ondotik, arno bero xorta bat edan dute itsasoan sartu direnek.  Herria   2004-12-30

Hiru egunez eginen dira bisita, arno jastatze, apairu...  Herria   2002-09-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahi baita entzuleek mahain batzuen inguruan jarririk entzunen dutela ikusgarria, artetik herritarrek eskaini bixkotxak jastatuz, edo berdin sagar arno on bat hurrupatuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus