Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzu 1 izond fruiturik, umerik edo dagokionik ematen ez duena. ik agor 1.

Beste herrialde batzuetan, emakume antzu edo haurdun gelditzen ez zena hurritz-zarbattoekin jotzen zuten, emankor egin zedin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

"Azkue ginekologoak lortu du estreinakoz haurrak laborategian egiteko metodo ziurra" ekarri zuten titularretan egunkari guztiek nire argazkiaren ondoan, "Azkue doktoreak gauzatu du bikote antzu askoren itxaropena".  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.

Antzu ez zenez, nahi bezala lortu zuen, eta trebe bihurtu zen, dirudienez, haurdunaldian zer modutan estutzen zituen, munstro haiek izango zuten itxura nahierara erabakitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Agor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta antzu zuen behi eta ardiak.  Elizen arteko biblia   Dt 28,18

Egiptoarrek, beren hildakoak baltsamatuz eta animalien eta landareen biziaren arteko oreka naturala horrela hautsiz, beren garai bateko lurralde emankor eta jendetsua antzu bihurtu zuten, eta jende-multzo handia mantentzeko ezgauza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 53. orr.

Giza generoaren ugalkortasunak -txikia berez, baina handiegia natura antzu eta jareinaren baliabideez gero eta handiagoak ziren beharrizanak ase ahal izateko- batu zituen lehen basatiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Han ikusten dugu hark baserri inguruan hainbeste estimazio ez duen zuhaitzen artean kokatzen digula, fruituondoak preziatuagoak zirelako orduan, eta altzak ez omen fruiturik, eta horregatik emakume antzu eta familigabekoen parekotzat, halere mozkorra baino nahiago, ipini zigun altza Axular abadeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 118. orr.

Hala, bada, zikloko 28 egunetan emakumea antzu da, eta ezin da haurdun gertatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Ez al diote ba esan zure senarrari antzua dela?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.

Denbora luzea pasatu nuen antzua nintzela jakin gabe, handik urte askotara jakin nuen, eta, beraz, nik ere beldurra nuen haurdun gelditzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Bikote antzuen arazoa konpontzeko, kimikaren bide kiribiltsuagoak erabiltzen urteak zeramatzaten Pariseko Pasteur Institutuan eta New Yorkeko Sloan Kettering ospitalean, besteak beste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.

Lausengua ahaztu gabe, honek banitatea puzten du eta fruitu-ale baten trukean mila ematen ditu, lurra antzua eta ereilea dorpea izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Ez ezkontza hura antzua zelako; Taibelek seme bat eta bi alaba eman zizkion senarrari, baina txikitan hil ziren hirurak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Sinesten dute mihuraz egindako edabe bati esker animalia antzuek umeak egingo dituztela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 79. orr.

Asteartean Oosthuizen doktore albaitaria etorri arte itxarotea dauka, baina gaixo hau antzu geratuko da edonola ere, eta nahi izango ote du emakume honek aker antzurik?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

Ez nintzen bertso galduaren gomutaz negar egiten zuen poeta antzua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Jakintsua, izan ere, zoriontsu bizitzen dakiena da, ez eruditu antzua, eta jakinduria teknika baten ondorio den izaera bati dago lotua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.

Zain gelditu harik eta begiak lausotu eta eremu zuri, antzua, sekula gehiago ikusiko ez duen arte. Legeak, ez zirela aitzakia hutsalak baino, eta emakume batengana hurbiltzeko nire gaitasunik eza zigor-epai apelaezina zela, zeinak, heriotzaraino bizilagun, ondamuz eta desira abstraktuz pozoituriko bizitza antzu eta xedegabe batera hertsatuko baininduen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Zerbitzu publikoek badituzte beti beren mugak eta ez dugu ibili beharrik teleikusleen merkatu antzu horretan nor baino nor gehiago, nahi eta ezin, iragarki eta lehiaketa arruntez bete nahian programazioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Emaitza onen ehizan beti, baina defentsa kaskarrarekin sendoarekin beharrean, eta eraso antzuarekin emankorra beharrean.  Berria - Kirola   2004-06-29

Galdetzen diot, halaber, lehia hori emankorra izan ote den, ala, jarrera absurdoen aurkako gehienak bezala, antzua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 59. orr.

Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik, asteroko zure gutunaren hornimenduarekin, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Ez zen gauza gomendagarria batere egun antzu horietan sortzea, zoritxarra zekarkeelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

Bidea mendi-mendian sartzen zen, trokarte sakonen ertzetik eta gailur antzu, zorrotz, basatien azpitik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Edertasun hura, paraje antzu eta etsai hartatik ikusteak areagotuta, bihotzeraino iritsi zitzaion, esperantza berriro sortuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Ausartuko naiz esaten honetan zerikusi handia duela gobernuaren izaerak, heziketa zorion publikoaren alor antzua izan ez dadin eta jakintsu gutxi batzuek han eta hemen bakarrik jorra ez dezaten mendeen bukaerara arte. argi eta garbi adierazi nahi dugu gaur arratsaldeko bilera guztiz antzua izan dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 114. orr.

Gabriel gazteak ez du, ordea, bere burua engainatu nahi itxaropen antzuaren lilurapean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen; Axularrek ez du urrats bakar bat ere emango eskolastikaren ortodoxiatik kanpo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Elkarrizketa soziala antzua izan da eta ez du eraginik izan.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Jauna, esan diot Gwaini utz dezagula borroka antzu hau, ez baitut inola ere hil nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.

Xiudadeko hiritarra gauza askori begira bizi da, entretenitua oso (begiak haruntz eta honuntz, turisten gisa, baina "bertako" turista gisa!); ustezko ugaritasun antzu batek txoratua darama bizia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Ez dut sekulan erudiziorik aski bilduko, matiz antzuetan galtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Jaurlaritza: "ETAren mehatxua antzua bezain alferrikakoa da".  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Fikzio ariketa antzua.  Berria - Kirola   2006-03-24

Gazte horiek orain arte egin dituzten hainbat urrats antzuen ondotik, "agur" horrek ba zuen segundu batez kausitzen den zorion gaindikorraren gustua.  Herria   2005-03-31

Egungo fronte antzuen gainetik, bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoa nagusitu beharra da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Inora ez daramaten jarrera antzuetatik ihes egitera bultzatu gaitu.  Berria - Kultura   2006-03-11

Grina antzu honek, bizpahiru mila urtez eduki du gizona bere sorburuaz eta etorkizunaz buruhausten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.

Ez dut sekula santan denborarik alferrik galdu literatur kritikoen (hondatzaileen?) terminologia antzu, berbaro zuri eta nahitanahiez guzia sailkatu behar larriaren sasi zikinean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.

San Frantziskoren merituengatik, mahatsik gabe utzitako mahastiak ardo ugari eman zuen bezala, hala, bekatuengatik bertutetan antzu zen kristau herriak ere, San Frantziskoren meritu eta irakatsiengatik, penitentzi fruitu onak ematen zituela sarritan. Asko dira jakintza lortzen saiatzen direnak; zorionekoa, ordea, Jainko Jaunaren maitasunagatik bere burua antzu egiten duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.

Bai, izan bedi antzu gau hura, ez beza entzun poz-oihurik!  Elizen arteko biblia   Jb 3,7

Nik bere amorrua ulertu beharrean, antzu eta agor izatearen amorrua alegia, algara batekin erantzun nion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 194. orr.

Horrela pertsonaien eta antzezleen ahalegin antzua eteten eta barreiatzen du, poetak lagundu gabe, itxura denez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 161. orr.

Bitxikeriatzat jo ditzakegun idazmolde hauek -ahalegin itzel baten truke ondorioen aldetik antzu geratzen bide direnak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 97. orr.

Dirudienez baketsua izan zen harreman hura, halaz guztiz, antzua ere izan zela ematen du, eta are atzerago begiratu behar dugu bila gabiltzana aurkitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

Basamortua mundua da, garai hartan landugabea eta antzua bertuteen doktrinari dagokionez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Kolore lausoa, antzua, azkeneko ur hondarrarena bezalakoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Lehen aipatutako ordenatzeko asmoa duten azpimultzoek ez dute gehiegi laguntzen eta ibilbidea zehazten baino gehiago erretorika antzura mugatzen da.  Berria - Kultura   2004-03-11

Nikolas Zendoia herri-giroko (eta beraz, uste antzurik gabeko) idazle dotoreak esplikatuko digu zer den.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

3 (izenondo eta adizlagun baten eskuinean)

Antropologiako ikasketei unibertsitateko diskurtso akademiko antzua kenduko nieke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 415. orr.

Arrazoimenaren erabilera espekulatibo soilaren saialdi oro, beraz, Teologiari dagokionez osorik antzua dela eta bere barneko antolaerari dagokionez ere ezer ez eta hutsala dela baieztatzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

Gainera, horretarako zeharo antzua eta mugatua izan da alegazioen bidea eta azken urteetan egin ditugun ekimen, topaketa eta mobilizazio jendetsuak", salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Argi eta garbi adierazi nahi dugu gaur arratsaldeko bilera guztiz antzua izan dela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Eztabaida hori nahiko antzua da.  Berria - Harian   2006-01-31

Introbertsiora daraman, eta errealitate enpirikoarekiko harreman arrazional eta nahimenezko guztiak desegiten dituen autismo baten eraginpean erortzen da, etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Mendebaldeko Gizarte modernoaren barne-proletalgoa, hala ere, nabarmenki antzua agertu zen "erlijio nagusi" berriak sortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus