Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egin poz-oihu, Jerusalem, emakume agor eta haurgabe horrek! Elizen arteko biblia Is 54,1
Jaunak nahi izan zuen bere zerbitzaria lur agorrean sustraiak dituen kimu berria bezala haztea. Elizen arteko biblia Is 53,2
Hareatza kiskalietan aintzirak, paraje agorretan iturburuak. Elizen arteko biblia Is 35,7
Gau batez, haurraren garrasiak baretu nahirik, bere bular agorrak haurraren ahoan jarri zituen eta, malkotan blai, aholkua eta laguntza eskatu zion Frantzisko dohatsuari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.
Kablearen muturretik tiraka, zenbait suhiltzailek ahaleginean ziharduten, arrantzari-bota luzeetan balantzaka, ibai-zola hil agorrak tipituan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Berari egokitu zaizkion alde eta aldi haietatik kanpora (omen!) dagoen ilunpe miseriazkoaren beldur paranoikoak etsiarazten dio bere ongizatezko putzu agorrean; paranoia horrexek adiskidetzen du bere zoriarekin, neguak gizona etxearekin adiskidetzen zuen gisan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.
· Joritasun goxo honetan, bizitzaren iturri eta apar honetan murgildu zen arraren antzutasun hiltzailea, latoi puska bezala, agor eta soil. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 41. orr.
Orozbat pozik zegoen nehor ez zuelako eskuinaldean gisa horretako pentsu agorrak jazartzen zitzaizkionean; bidaiaren bakardadea gustatzen zitzaion, gizarteari ebatsiriko intimitatea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.
Sumina zen gelditzen zitzaiguna, sentimendu trinko eta sutsu bat; jario lohitsu hark, gutxika-gutxika, den-dena estali zuen, eta, Vilma hildakoan, eremu agor eta mortu bat gelditu zen familia-harremanak izan ziren lekuan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.
Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak. Elizen arteko biblia Lk 1,7
Itxura batean birjina bat pertsona agorra da, baina bera da emankorrena ere bere bihotzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Jaunak ernalkor bihurtu zuen Lea, ikusi baitzuen ez zuela Jakobek hain maite; Rakel, berriz, agorra zen. Elizen arteko biblia Has 29,31
Agor zena, haur askoz erdi da; askoren ama, berriz, agortu. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,5
Bazen Tzoran Manoah izeneko gizon bat, Danen leinukoa. Haren emazteak ez zuen haurrik izan, agorra baitzen. Elizen arteko biblia Epa 13,2
Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu. Elizen arteko biblia Epa 13,3
Badatoz honako hau esango den egunak: "Zorionekoak agorrak, haurrik sortu ez duten sabelak eta titirik eman ez duten bularrak". Elizen arteko biblia Lk 23,29
Agor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta antzu zuen behi eta ardiak. Elizen arteko biblia Dt 28,18
Herri guztien gainetik bedeinkatuko zaituzte: ez da zuen artean inor agorrik izango, ezta antzurik ere zuen abereen artean. Elizen arteko biblia Dt 7,14
Ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra. Elizen arteko biblia 2 Erg 2,19
Pikuondo agorraren parabola. Elizen arteko biblia Lk 13,6 tit
Eta agorreko esaminekin ez kezkatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 77. orr.
Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; Santa Krutz agorreko, siesta uzteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.
Agor-liñoa deitzen zioten askok, agorraren edo irailaren azken bi asteetan ereiten zutelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 396. orr.
-Bixar... Barixakua, agorraren 22. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 63. orr.
agor eta (9); agor zena (5); agorra baitzen (4); agorra zela (3); agorra zen (4); emakume agorra (3); eta agor (5); eta agorra (3); eta teja agor (4); teja agor (4)