Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiz osatu gabe eta animoz pattal samar egon arren, Joane Somarriba amaierara arte izan zen atzo brontzea eskuratzeko lehian murgilduta. Berria - Kirola 2004-10-03
Edo ez dio animo handiegirik ematen hurrena berriz ahalegintzeko ere. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.
Animoaren araberakoak izaten ziren lainoen eiteak, jakina. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.
Gure animoen arabera, batzuetan Iruñera ere joaten ginen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 112. orr.
Azken berrien ostean, animo aldetik nola zaude? Berria - Kirola 2004-12-05
Langileek sua piztu dute lanaren hasierari beste animo bat emateko: oholezko publizitate erraldoia kokatu dute lurrean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 47. orr.
Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.
Animoa goratzen laguntzen du danborrak. Berria - Kirola 2004-04-01
Zerbait beharko dut animoari eusteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.
Azken aldian badirudi gainera bere animoengatik izango ez balitz, ez zenukeela ezer erosiko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.
Ale, animo, ogitartekoa amaitzen baduzu laranja-zukua egingo dizut eta. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 106. orr.
-Kaka artera atzera, mutiko; animo! Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 81. orr.
-Animo, Sara! Egun onak ikusteko hago oraindik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.
Baiño bueno, nola beste danak ere berdin zeuden, ba, animo Jeronimo! Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 76. orr.
Animo! Baduzu eta horiek adina dohain eta meritu. Berria - Kultura 2004-04-25
Animo, neska, ez ezan beldurrik har. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 144. orr.
Garaipen hura kanporaketakoa izan ez bazen ere, «animoa eman digu», adierazi zuen Aitor Senosiainek. Berria - Kirola 2004-01-10
Nahiz eta Chrisek uste izan Stephenek ez zuela "irakaste"rik behar, ahalik eta gehien saiatu zen, ereduak eta animoa emanez, Stepheni marrazketan laguntzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.
Iraganeko kontuak dira horiek jada, eta Sanzoli animo berezirik eman beharrik ez dut izan. Berria - Kirola 2004-11-07
Egoera horretan, elkartasuna, babesa eta animoak eman dizkieten guztiei eta, oro har, Euskal Herriari eskerrak eman zizkien Batasunak, oharrean. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Animoak eman zizkidan Aita Ondarra euskaltzainak eskutitz batekin. Herria 2004-01-08
Animoak eman nahi izan dizkit. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.
Bioletak irribarretsu begiratu zidan, animoak emanez bezala, eta isilik egon ginen biok hodei trinko hura, oso poliki, sabai aldean desegiten zen bitartean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.
-Zin egiten diat, Eneko, Jainkoa Errealaren bazkide egiten saiatuko naizela, hik jokatzen duan bakoitzean animo faltarik izan ez dezagun, baina Jainkoa ere burugogorra duk batzuetan eta... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.
Hala ere, La Mongien gora euskaldunon animo faltarik ez dute izango. Berria - Kirola 2004-07-16
Agirian dio nekazaritza sektorean nagusi den animo falta eta ezinegona eragotzi gura duela. Berria - Ekonomia 2006-02-25
animo aldaketa (2); animo aldaketa handiak (2); animo aldetik (9); animo asko (3); animo askorik (2); animo egoera (3); animo faltarik (2); animo handiarekin (3); animo hitzak (2); animo oihu (4); animo oihu artean (2); animo oihuak (9)
bildutakoek animo (2); txalo eta animo (3)
animoa eman (2); animoa ez galtzeko (2); galdu animoa (2)
animoak asko egiten (2); animoak eman (12); animoak emanez (2); animoak ematea (2); animoak emateko (12); animoak ematen (11); animoak ematera (2); babesa eta animoak (2); gazteei animoak (2)
animorik gabe (3)
animoso dago (6); animoso ikusi (2)
animoz ondo (5)