Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Camberrak eta Erromak berretsi zuten atzo ez dutela "terroristei amore egiteko» asmorik. Berria - Mundua 2004-07-27
Eta jendea amore eginda, batez ere lelo ezagunenak egiten zirenean. Berria - Kultura 2004-05-09
Betidanik hainbeste apez bere kudeantzan izan duen agerkariak etzuen segur bere kristau hatsa ukatzen, bainan alderdi tinkiegi batzueri amor egin gabe haatik. Herria 2001-10-11
Eta guztioi bezala zerbait jateko gogoak ematen zionean, nekez ematen zion amore gurariari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Negoziaketa nekeak izan dira, fakturrek ez amor eman nahi, Postako buruzagiek ere ez... Herria 2001-07-12
Ondoko ibilaldian, berritz, eta bestean... Baina azkenean amor eman nuen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 90. orr.
Gorputza laxatzen zitzaidala zirudien, eta edozeren aurrean amor ematen zuen malgu; bere amarrak askatuak zituen, eta edonor jolas zitekeen berarekin, trapuzkoa balitz bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Ez zuen ezer ulertu eta amor eman zuen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 69. orr.
Haurraren onetan, nik dakita ez diodanetz amor eman behar...! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.
Euriak ez zuen amor ematen; Gutretarrek, kaletarraren laguntza edo eta trabarekin, azienda puska salbatu zuten, nahiz abere asko bertan ito zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.
Frantsesak ez dakit, baina gaztelerak ere eskaintzen ditu, berez, horrelako jokoetarako aukera: beso bat / un beso, amor eman / dar amor; saio bat / un sayo, oso / un oso, asko / asco. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.
kulpabilizatzeko eskubiderik; euskaldunak gara, arinak, ilunak, friboloak, tragikoak eta munduaren errealitate nahasian (batzuetan baieztatuz eta bakarretan amor emanez) jardutea gustatzen zaigu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 158. orr.
Amor eman gabe, egoskor, bakoitzak geureari eusten geni-on, baina aldi berean, adostasunerako bideak eraikitzen ahalegindu izan gara. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 79. orr.
Hainbeste ibilaldi zoro hara eta hona, hainbeste ikasketa eta lan, hainbeste min eta neke, hainbeste izu eta negar, hainbeste amore emate eta umiliazio bizitza osoan zehar, honetarako? Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.
Bere ustez egiten ari zitzaidan izugarrikeria nolabait apaldu nahi zuen amore-emate horren bitartez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.
Amore emate lotsagarri honen ondorioz Nafarroako UCDkoak xanpaina edaten ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Ez da amore emate liberaletarako unea. Berria - Mundua 2004-03-06
Gertagarriagoa zirudien Sobietar Batasuneko gobernuak Estatu Batuekiko gerra baten izugarrikeriei aurre egitea Estatu Batuei amore-emate politikoak egitea baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.
Hornitzaileak axolagabekeriarako grina unibertsalari egindako amore-emate eskuzabala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Terrorismoaren aurkako politika amore emate etengabea. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Latrape mendatean gora, Iban Mayo amore ematear. Berria - Kirola 2004-07-18
Théoden, agian, amore ematear zegoen, buru zaharra erortzen uztear. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Olivier etsitzear zegoenean, belarria atean itsatsita komediantea amore ematear zegoela iruditzen bazitzaion ere, azken unean berriro hasten zen teklak sakatzen eta sakatzen, indarberrituta. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.
Amore ematear, halere, detektibearen ustean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.
Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari: emigranteak eta intelektualak, bohemioak eta irakasleak, eta cocotte zaharrak baserri-eskualdeetatik etorritako negozio-gizonentzat; Hannari amore ematearren joan ohi nintzen bakarrik Café hartara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.
Beraz, nire bakearen amoreagatik eta zuri nizun estimaziotxo hori pikutara ez bidaltzearren, ez nizun ezer esan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
Eta horrela bere Pintorearen amoreagatik bera gabetu zen munduan zuen maiterik maiteenaz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 75. orr.
Maitasunaren amoreakatik egiten dena beti baita barkagarri, nire aburuz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.
Fedearen amoreagatik, fedeak eskatzen dizunari uko egiten diozu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.
Ama prestu ohorezko bat hiltzen denean, ondotik gelditzen den seme umezurtza, anitz lekutan da bere aitaren amoreagatik, ongi etorria, eta arraiki errezibitua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 197. orr.
Zure amoreakatik - dagoeneko esan dizut - dena ahaztua nuen, ez nion amari kasurik egiten eta inor ez zen nire ardura. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 22. orr.
Hiru egunetan oinaze gorriak jasan ondoren, bere burutazioez benetan damututa, Frantzisko dohatsuari egin zion dei, bere zauri aintzatsuen amoreagatik lagun ziezaiola eskatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.
Gurutzatuek ez zuten onartu portugaldarrei laguntzea Jainkoaren amoreagatik soilik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 134. orr.
• Eta amorioa da, edo ez da deus ere, zeren eta komunionean Jainkoa hartzen dugu, bai, baina Jainkoak har gaitzan amoreakatik. 00IrJM01¬143
Gainerako lagunak Baionan zeudela Andde askatu deiadarka eta Txikiko ostatuetan mozkortzen, Ttotte Manezen ehortzetan zen, etxeko norbait ager zedin amoreagatik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
Ene laztana, solas daigun Geurtxeok biok bakarrik Jaun zerukoaren amorearren. Berria - Kultura 2004-03-09