Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Everett-en neskatila itsua, udalehenean, egunsentian dago, munduko argitasun bizia zeruraino goratzen deneko gaztaro birjinean, eta amoremin arrotz batek, begi bietako argia bihotzera bildu dio. Nor harritu munduko amoreminen tenplutzat gibela hartu izana? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
Ni baino filologo jakitunago baten esku uzten dut sekretu hori, baina, faborez eskatzen diot, ez dadila ahantz amoreminaren sorlekuaz, gibel-hiel horretaz, alegia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.
Everett-en neskatila itsua, udalehenean, egunsentian dago, munduko argitasun bizia zeruraino goratzen deneko gaztaro birjinean, eta amoremin arrotz batek, begi bietako argia bihotzera bildu dio. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
Milagrogoko alaba Ritari, elkarrekiko amoremin // inoxente hartan, hexurrik gabea eta hexurdunak, // denak amoltsuki eskaini zenizkidalakotz behin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Opera-lanean txakur bat sartzera, Teresak amore-minez jaulkitzen dituen ahapaldien artean, zeruari bere auhena egin liezaion uztera? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.