Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alokairu 1 iz lan, soldata, edo zerbitzu batengatik egunero, astero edo hilabetero hartzen den diru saria. ik aloger.

Zahar-etxe baten ondoan dago lokala, eta idazleek, alokairu gisa, literatur lantegi bat sortu zuten adinekoekin lan egin eta haien memoriak biltzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Talde txiki eta handien esku utziko dituzte, alokairu baten truke.  Berria - Kultura   2004-02-14

Administratzailearen bulegoan gelditu eta, aurreraturik, hilabete bateko alokairua ordaindu nuen, hogeita bost dolar.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.

Haren familia alokairua pagatzeko dirurik gabe geratu zen eta aldatu behar izan ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari, ediktu militar batek horretara ahalbidetzen bazuen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Egin kontu nola egon daitekeen ni bezalako emakume bat alokairua kobratzeko arrotz bati aurre egin beharrean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Alokairua ez kobratzeaz gainera, keroseno eta oihal kupoiak eskaini zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

Alokairuak gora doazela, gero eta artista gehiago bizi direla Williamsburgen, Manhattango azken zokoetatik ihesi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

-Ez -erantzun nion, alokairuaren ordainagiria eman bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 73. orr.

2 (izenondoekin)

Balio horrek egoera jakin bati erantzuten dio: alokairu publikoko etxebizitzen gabeziari.  Berria - Harian   2005-09-29

Prezio apaleko alokairu pribatuen mantentzea eta garatzea ere proposatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Alokairu soziala finantza erakundeentzako "abagunea" izaten ari dela salatu zuten.  Berria - Harian   2005-02-18

Alokairu sozialaren aldeko jarrera irmoa erakutsi dute taldeok euren agirian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

EAJk nahi du portzentaje horretatik %20 alokairu sozialeko etxebizitzak izatea eta gainontzeko %60 etxe tasatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Baionako Herriko Etxeak alokairu merkeko etxea hartzeko proposatu dio martxotik etxea okupatzen ari den familiari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Manhattango alokairu garestietatik ihesi, gero eta gehiago dira hiriaren erdigunetik metroz hamar minutura dagoen auzo honetara bizitzera datozenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Bizitegi eta eremu eskasiaren sailean Elgar/Ensemble elkarteak dio argi eta garbi lehentasuna eman behar zaiola hemengo gazteriari, diren legeak baliatu lurra alokairu merkean proposatzeko gisan hemengo jendearentzat.  Herria   2005-12-15

Alokairu baxuak bultzatu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Alokairu apaleko egoitzen erakunde horren kontuak xeheki bipildu ditu Akitaniako kontu auzitegiak, 96-tik 99-a artekoak.  Herria   2003-02-06

Laborantza eta oihan sailean, alokairu luzakor bat egitekotan da Xalbat Charriton jaunaren alde.  Herria   2003-04-03

Ez duk asmatzen ahal zer prezio darabilten alokairu zirtzil batengatik -mintzoa lau segundotik behin ahoratzen nituen mahats aleen mastekatzearen kadentziara ekarriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Laikotasunak bertze interpretazio bat ere ukan dezake, Estatuak alokairu sinboliko baten truk diskriminazio positiboa egitea.  Berria - Harian   2005-12-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aldiz agorril hunen lehenetik hogoia arte alokairu leku guziak tanpez beteak dire.  Herria   2005-08-11

Txostenak argi esaten du EAEn ia ez dagoela alokairu-merkaturik, eta dagoena "garestia" dela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Nortasun agirian beste helbide bat zutenek ordainagiriak eta alokairu kontratuak erakutsi behar izan dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Klubeko teknikariek bazuten ordurako bere talentuaren berri, konturatu bezain laster beka bat eman baitzioten, eta Santiagon alokairu gastuak ordaindu.  Berria - Kirola   2006-04-20

Alokairu zorrak kitatzearen truke egingo zuen lana, eta diru kopuru hura berdindutakoan, hurrengo hilabeteetako errentaren truke.     «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

Nik beti garaiz ordaindu dut neure alokairu-zatia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.

11 laborariei, erreberritu eta aldatu dituzte, herriaren ganik dituzten laborantzako zatien alokairu sariak.  Herria   2001-11-08

Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio.  Elizen arteko biblia   Ir 22,14

4 alokairu garbi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ordu batzuk aisiarako erabiliko balira, aisia baloratzeko aukera bat alokairu garbia erabiltzea litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003

5 alokairu gordin (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Enpresek ordu gehigarri guztiak kontratatuko balituzte, beren balioa alokairu gordina izango litzateke, lanaren produktibitate marjinala islatzen baitu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003

6 alokairu greba (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

1905 urtean emakumeek Barakaldo eta Sestaon alokairu greba egin zuten. ETC-prentsa   Argia, 2019-03-24

Alokairu greba lur-jabe handien aurka erabili ohi izan den protesta metodo bat da. Alokairu greban, maizterren talde bat biltzen da eta alokairua ordaintzeari uko egiten dio lurjabeek euren eskakizunak onartzen dituzten arte. ETC-entziklopedia   Alokairu greba, Wikipedia

7 alokairuan

Alokairuan bizi zen, orain lana baitzeukan eta, beraz, apopilo moduan zegoen paradisuko etxean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Epelean auto haren atzeko jarlekuan, debaldeko alokairuan, ordukako hotel batean bezala, azkenean estutu batzuk eman genizkion elkarri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

8 alokairuan eman

Horietarik 411 sozialak izango dira, 740 babes ofizialekoak, 659 alokairuan ematekoak eta gainerako 492 azalera-eskubidea motakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Posta bulegoa dagoen egoitza zaharra da, Zuiako Udalaren esku dago eta posta bulegoari alokairuan emana dago.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Frantsesez "... " esaten da "alokairuan eman" eta "alokairuan hartu" biak adierazteko; alemanez, aldiz, bi termino erabiltzen dira... eta... hortaz, ez dago terminoen arteko egokitasun zehatzik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

9 alokairuan hartu

Gainbegiratu iheskor bat egin zien egunkariko orrialde karraskariei, eta bere etxera joan zen alokairuan hartutako automobil batean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.

Frantsesez "... " esaten da "alokairuan eman" eta "alokairuan hartu" biak adierazteko; alemanez, aldiz, bi termino erabiltzen dira... eta... hortaz, ez dago terminoen arteko egokitasun zehatzik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Alokairuan hartzeko etxebizitza gutxi daude, eta gehienak oso garestiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

10 alokairuko ama

Horretarako alokairuko amek duten orrialde elektroniko batean jarri zuen iragarkia.  Berria - Gaiak   2004-05-22

11 alokairuko ibilgailu gidaridun (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Alokairuko ibilgailu gidaridunak (AIG) bidaiariak leku batetik bestera eramaten dituztenak dira. Ohiko garraio publikoaren aldean (non bezeroek geltoki jakin batzuetan igo eta jeitsi behar izaten diren) AIG-etan bezeroek, neurri batean, bidaia non hasi eta non amaitu erabaki dezakete. ETC-entziklopedia   Alokairuko ibilgailu gidariduna, Wikipedia

Uber San Frantziskon sortutako Alokairuko ibilgailu gidaridun (AIG) enpresa da, Kalifornian, 2009an, hiriko taxi zerbitzuaz gain bezeroei beste aukera bat emateko. ETC-entziklopedia   Uber, Wikipedia

Ziklotaxia eskala txikiko tokiko garraiobide bat da, pedalei eraginda mugitzen den triziklo edo ibilgailu bat, zeinean gidariak bidaiari bat edo bi eraman ditzakeen. Alokairuko ibilgailu gidariduna da, beraz. ETC-entziklopedia   Ziklotaxi, Wikipedia

12 alokairuko sabel (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Ez dute onartzen "alokairuko sabelak" merkatuan sartu nahi dituen logika neoliberala. ETC-entziklopedia   Haurduntza subrogatu, Wikipedia

Sabelordekoak edo alokairuko sabelak esamoldeak erabili ohi dira lagundutako ugalketa teknika hori izendatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2015-03-04

Haurdunaldi subrogatuei buruzko eztabaida piztu du Nichi Vendola parlamentari italiarrak, bikotekidearekin haurra alokairuko sabel bidez izan duelako. ETC-prentsa   Berria, 2016-05-29

Telesailaren arrakasta alokairuko sabelen gaineko eztabaida gori-gorian dagoen momentuan etorri izana ez da, seguraski, inolako kasualitatea. ETC-prentsa   Argia, 2018-09-23

Beharbada, horregatik ez dut oso ondo konprenitzen zerk bultzatzen dituen alokairuko sabelen bidezko ugalketara bideratzea euren guraso-nahia. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-04-21

13 alokairuzko sabel (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Erosi ahal izateak, kontratuak zilegi egiten du guztia -alokairuzko sabelak horren adibide-. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 222 zbk., 2017 - uztaila_ urria

Ekainean ama eta kartzela gaiaz arituko gara eta hemendik gutxira alokairuzko sabelei buruz. ETC-prentsa   Argia, 2017-06-04

Eta orain, ugaltze eta biogenetika teknologia berriek maxima hori inoiz baino zalantzagarriago egin dutenean? pentsa nola zatikatzen diren amak: laborategiko ernalketak, obulu txertaketak, alokairuzko sabelak...? ETC-prentsa   Berria, 2014-11-28

Dena den, bitxia da zein termino erabiltzen dugun: agian alokairuzko sabelez arituko bagina, benetan adieraziko genuke zein den egoera. ETC-prentsa   Berria, 2017-04-23

Horregatik da garrantzitsua hiztegia: alokairuzko sabela gutxiesgarria da, pertsonak ezin direlako alokatu. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-21

Gero eta gertuago entzuten dut, gay bikoteen artean, alokairuzko sabelaren aukera (izen eufemistikoa beste bat da). ETC-prentsa   Berria, 2017-02-26

PP Espainiako Gobernuan egon den urteetan, alde batera utzi dituzte adopzio politikak, eta orduan hasi dira agertzen alokairuzko sabelen agentziak: lotura zuzena dago. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-29

Emakundek 'Haurdunaldi subrogatua edo alokairuzko sabelak?' txostena aurkeztu du EHUren Udako Ikastaroetan. ETC-prentsa   Berria, 2018-07-13

Alokairuzko sabelena ikusarazi nahiko liguketen bezalako eskuzabaltasunarekin. ETC-prentsa   Berria, 2018-10-14

14 oinarrizko alokairu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Alokairuaren egiturara bildu behar dira oinarrizko alokairua, denbora-unitate zein obra-unitatearen araberakoa dena, eta, hala denean, alokairu osagarriak, langilearen inguruabar pertsonalen, langileak egindako lanaren edo enpresako egoera eta emaitzen araberakoak izan eta ondore horretarako itundu diren irizpideen arabera kalkulatzen direnak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbideko legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia ), Deustuko Unibertsitatea, 2006

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus