Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aloger (orobat alogera; Euskaltzaindiaren Hiztegian aloger agertzen da) 1 iz alokairua, soldata.

Oi, aloger eta sari da hori, ez mendeku.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Baina heure alogeratik -bere burua zuzendu zuen-, otorduetakoak bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

2 iz alokairua, errenta.

Prezioen gorakada, ordaindu ezinezko alogerak: etxebizitzaren krisia arazo politiko larria bihurtu da Euskal Herrian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 77. orr.

Film bakoitzaren alogerarekin bost kartel bidaltzen zituen banatzaileak, baina zeluloidearen kaxekin batera ostera itzuli beharrekoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.

alog (corpusean alogeran soilik) adlag errentan.

Gazteleraz hor dira, konparazio batera, simon, zalgurdia esateko, behinola Madrilen horrelakoak alogeran uzten zituen Simon bat izan zela-eta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 67. orr.

Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei, mendialdiak egiteko ermitetara eta iturburuetara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Goiko solairuko gela handia Goldschmidt izeneko bati alogeran utzia genion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 32. orr.

Egun hartan, Eufrates ibaiaz bestaldean alogeran harturiko labanaz moztuko dizue Jaunak buruko ilea, kenduko bizarra eta izterrondoko ilea.  Elizen arteko biblia   Is 7,20

Alogeran dauzazuen bigarren estaia, Martxeli zegokiok; eta goikoa bi anai-arrebei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

alog (corpusean alogerazko soilik) izlag

Errealitateak simetriak eta anakronismo arinak maite ditu; Dahlmann alogerazko kotxe batean etorria zen eritetxera, eta orain alogerazko kotxe batek zeraman Constitución-era.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Dahlmann-ek, hara eraman zituen alogerazko kotxean, pentsatu zuen berarena ez zen gela batean, azkenean, lo egin ahal izango zuela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus